Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/10/29

LA EDUCACION PROHIBIDA / DOKUMENTALA

Heziketa mundua interesatzen zaigun guztiontzat, hona hemen pelikula interesgarri bat.

Irudian klikatuz gero pelikula osoa ikusteko aukera duzue.
Pinchando en la imagen, podéis ver la película entera. 

La Educación Prohibida, una película documental distribuida exclusivamente en Internet por REEVO “Red de Educación Viva”  se propone cuestionar las lógicas de la escolarización moderna y la forma de entender la educación. 

Más de 90 entrevistas a educadores, académicos, profesionales, autores, madres y padres; un recorrido por 8 países de Iberoamérica pasando por 45 experiencias educativas no convencionales; más de 25.000 seguidores en las redes sociales antes de su estreno y los 704 coproductores que han participado en su financiación han dado forma a este proyecto independiente. 

Esta película es una invitación a encontrar la educación más allá de los muros de la escuela, una invitación a pensar en otras formas de aprendizaje, a reflexionar y debatir sobre nuestras prácticas escolares y educativas, promoviendo el desarrollo de una educación integral.

2012/10/23

IRAKURLE ONA IZAN NAHI DUT

Irakurle ona izan nahi dut. Zer egin behar dut?

Hau baduzu zeure helbuetariko bat, ea gida txiki hau lagungarri gertzatzen zaizun. Klikatu irudian eta irakurri aholkuak.



BIDEOJOKOAK SAREAN / Guía para Padres y Madres



Gure seme-alabak, sarean dauden bideojokoen erabiltzaileak dira.
Gida labur honetan gurasoak informazioa duzue.


klikatu irudian

2012/10/22

XAKE JOKUA / AJEDREZ ONLINE

Xake ikastaroak hasita daudela eskolan eta gustura ari zaretela jakin izan dugunean, eskuragarri jarri nahi dizkizuegu honako esteka hauek:



Aldameneko irudian klikatu ondoren  ordenagailuaren aurka xake
 partida bat egin dezakezu.

Hau gehiago gustatuz gero, probatu 
 ea makinari irabaztea lortzen duzun.
Adi eta ondo pentsatu  zeure  fitxa mugitu aurretik.

ZORTE IZAN!!

2012/10/18

IPUIN KONTALARIA LEGAZPIN

Gogorarazi hahi dizuegu: ipuin kontalaria.
Anima zaitezte eta eraman haurrak!!


KONTALARIA: Ixabel Millet.
3-5 bitarteko haurrentzat.
Urriak19, arratsaldeko 18:00retan.
LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIAN

2012/10/17

2. MAILA: BRAILLE EZAGUTZEN

Ba al dakizue zer den tramankulo hau?
Idazteko makina dirudi baina botoi gutxiago ditu.
Braillez idazteko makina da eta itsuek erabiltzen dute.

Bigarren mailako ikasleak, zentzumenak lantzen ari direla eta, etorri zaizkigu liburutegira.
Haiekin batera Raza eta Maixabel etorri dira. Raza, lehenengo mailako ikaslea da eta makina nola erabiltzen den erakutsi digu. Hasieran, eguneko data jarri du eta ondoren gelakide guztien izenak.

Lan bikaina egin du eta harrituta utzi gaitu.  Zein azkar eta txukun egin duen!!!

Denon partetik zorionak Raza eta Maixabeli, benetan saio interesgarri eta aberatsa eskaini diguzuelako.  Asko ikasi dugu zuekin. Mila esker!


Gracias a Raza y Maixabel,  hoy sabemos algo más de BRAILLE.
Es un sistema de lectura y escritura táctil pensado para personas con discapacidad visual, e  ideado por el francés Louis Braille a mediados del siglo XIX.

2012/10/16

IHITZA aldizkaria sarean

Ihitza  aldizkaria sarean ikusteko aukera dugu.
IHITZA eskola–elkarteari zuzenduta ingurumen hezkuntzako aldizkaria da. 
 Ikastetxeetako curriculumetan eta bizitzan txertatzeko baliabideak eta ideiak eskaini nahi dizkie unibertsitatez kanpoko irakasleei.

 Orain, web orrian, bertsio inprimatuaren edukiak eta gauza gehiago ere aurkituko ditugu: bibliografia gehiago, "link" gehiago, baliabide gehiago, esperientzia gehiago, eta abar. 

Esteka,  blogaren eskubiko zutaben jarrita egongo da.

INGELERA / Sesame Street

Aspaldian ez duzu "Sesamo Auzoko" pertsonaien berri?

Denbora luzean Inglaterran egon dira: Epi, Blas eta
 koadrila osoa ingelera ikasten.

 Orain, ikasitakoa erakutsi nahi digute.

klikatu irudian, ikusi eta ondo pasa!!
                                                          

2012/10/15

IRUDI GEOMETRIKOAK NOLA EGIN

Ikasi nahi al dituzu irudi geometrikoak egiten?


Bertan ikusten dituzun tresnak hartuta  eta beheko 
izenatan klikatuz, ikusiko duzu zein erraza den.

Baietz ondo atera!!


2012/10/08

BITXIKERIA / curiosidad

Benetan mugitzen al da?

¿Movimiento o engaño visual?

Ba ez,  irudi estatikoa da. Gure ikusmenak engainatzen gaitu.

2012/10/02

ESKOLETAKO LIBURUTEGIEN NAZIOARTEKO HILABETEA


El mes de octubre es el Mes Internacional de la Biblioteca Escolar. Esta declaración fue aprobada por la International Association of School Librarianship (IASL) en enero de 2008, cuando el comité ejecutivo de la IASL aprobó el cambio del Día Internacional de la Biblioteca Escolar (celebrado cada cuarto lunes de octubre) por el Mes Internacional de la Biblioteca Escolar. Su objetivo es llamar la atención sobre la importancia de las bibliotecas escolares en la educación. Este cambio coincide con el décimo aniversario de su celebración por parte de la IASL, y permite a los responsables de las bibliotecas escolares de todo el mundo elegir el día de octubre que mejor se adapte a sus necesidades con el fin de resaltar la importancia de las bibliotecas escolares. James Henri, presidente de la IASL, declaró que “el Día Internacional de la Biblioteca Escolar ha llegado a ser tan importante que ha crecido hasta convertirse en el Mes Internacional de la Biblioteca Escolar. Esto significa que los responsables de las bibliotecas puedan elegir el día, la semana o incluso hasta todo el mes, para fomentar su biblioteca escolar, con lo que esto significa para la comunidad escolar”. El lema para este año es Bibliotecas escolares: una clave para el Pasado, Presente y Futuro.

2012/10/01

DENBORAPASAK, JOLASAK

Begiratu arretaz irudiak eta ea zer ikusten duzun.

                                                        Bi aurpegi ala kopa bat?...


Neska gaztea ala atso zaharra?...

2012/09/20

BITXIKERIAK

Bernardo Atxagari irratsaio baten entzundako zeresan handiko esaldi ederra plazaratu nahi dizuegu. Ea zer iruditzen zaizuen.

Atxagak ba omen dauka laguna liburu-saltzailea, eta honako hau esaten du:

"Hay gente a la que le gusta leer mucho, y gente 
a la que le gusta mucho leer".

Bernardo Arxagak 2012ko uztailaren 15an  RNE irratian esanda

2012/09/18

6. MAIALA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIA LITERARIA


Seigarren mailakoak hasi dira Unai Elorriagaren liburu eder hau lantzen. 
Hemen duzue alea eta egileari buruzko informazioa.
Ea gustatzen zaizuen eta zuen iritziak ekartzen diguzuen publikatzeko.


Laburpena: 
Aita gaixorik dagoen bitartean izeba-osaba eta lehengusuekin bizi da Tomas. Beraiekin gauza asko ikasten baditu ere, bereziki Ines lehengusiñarekin ikasten du, bera oso inteligentea baita. Inesek izugarri daki intsektuei buruz.

Haur baten pentsamenduz osatutako kontakizuna da hau. Istorioa berak pentsatzen duen moduan, literalki, idatzita dago, ume baten zalantzak eta kezkak zeintzuk diren adieraziz.

Bere inozentzia eta mundua ikusteko modua adierazten dizkigu. Helduek kontatzen diotenaren eta berak ikusten duenaren arteko kontrastea ere ageri da.







UNAI ELORRIAGA : biografia

Bilbon jaio zen 1973an. Algortan bizi izan da beti eta Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak. SPrako tranbianobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean
2003. urtetik hona idazle lanetan dihardu. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Pelikula bat ere egin dute bere nobela sarituarekin

Idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001);Van't Offen ilea (2003); Vredaman (2005r); Matxinsaltoen belarriak (2006);Londres kartoizkoa da (2009).


Oraindik ikasleak irakurtzen ari dira.
Hona hemen, 6.A mailako ikasleek ekarritako ekarpenak:

- Izenburua arraro samarra baina orijinala iruditu zaigu.
- Esaldiak motzak dira eta liburua erraz irakurtzen da.
- Ikasle batzuei asko guztatu zaie orain arte irakurri duguna.
- Gehien gustatu zaigun kapituloa, hirugarrena izan da. Oso dibertigarria baita..
- Asmatu dugu errezeta bat hilzorian dauden euliak berpizteko.

2012/07/04

MUSIKA ENTZUTEKO

Musika, musika eta musika.
Noiznahi eta etengabe. Estilo ugari.
 Sartu eta entzun zeure gustokoena.


Música, música y más música. Las 24 del día, sin descanso y gran variedad de estilos.
Entra y disfruta de tu música favorita

2012/06/16

IRAKURTZEN IKASTEKO IPUINA: Gulliver

"Haurtxoa" bilduma zaharraren beste ipuintxo eder bat. Oraingo honetan klasiko bat:  GULLIVER.
OSO IPUIN EGOKIA IRAKURTZEN IKASTEN ARI ZARETENONTZAT.

GERI'S GAME: XAKE / Ajedrez

Bat ala bi? 
azkarra?...txoroa?... tranpati?...maitagarri?
Ikusi eta zeuk erabaki.



¿Uno o dos?
¿listo?...  ¿chalado?... ¿tramposo?... ¿simpático?... tú decides.

2012 IRAKURTZEKO UDA / un verano para leer

Donostiako Liburutegi Sareak argitaratzen duen udarako gida eskura dugu. Adin guztietako irakurleei zuzenduta dago eta bertan 120 liburu berri aurki ditzakezue.


Ya está disponible la guía realizada por la Red de Bibliotecas Municipales de Donostia, para lectores  de 0 a 100 años. Consta de 120 títulos de obras publicadas en los últimos  meses, tanto en euskera como en castellano y ordenadas por grupos de edad.

2012/06/15

IRAKURTZEN IKASTEKO IPUINA: Hiru itsuak

Ea gustatzen zaizuen  hiru itsu xelebre hauen abentura.
Letra xehez irakurtzen ikasten ari zaretenontzat, hemen duzue ipuin zahar hau. HAURTXOA bildumakoa da et bigarren mailako ikasleei ezaguna egingo zaizue.

2012/06/08

IRAKURTZEKO GIDA / GUÍA DE LECTURA

Klaserik gabeko arratsaldeak hasi dira eta oporrak hartzeko geroz eta gutxiago falta den une honetan, ilusio handiz prestatu dugun irakur gida hau erakutsi nahi dizuegu Adinka sailkatua dago eta Haur eta Lehen Hezkuntzako liburu ederrak ditu. Gurasoak ez ditugu ahaztu, eta hauentzat bi liburu aholkatzen dira.
(Gida hau ikasleriari banatuko zaio.)


klikatu irudian tamaina handitzeko  /  Hacer clic en la imagen para agrandar tamaño

Ante la inminente llegada del verano, comenzando con las tardes libres y las vacaciones ya cercanas, os queremos presentar esta guía de lectura que hemos preparado con gran ilusión. 
Comprende una buena selección de libros para Infantil y Primaria, sin olvidarnos de los padres y madres para quienes incluimos dos  interesantes títulos.
(Esta guía se repartirá al alumnado.)

2012/06/07

IKASLEEN AITONA-AMONAK LIBURUTEGIAN


Egun hauetan BIZIKIDETZA proiektua dela eta gure ikasleen aitona-amonak eskolan bueltaka ibili dira.
Eskolako umeekin bildu eta haien haurtzaroa nolakoa izan zen azaldu digute. Oso esperientzi aberatsa izan da eskola osorako.
Mila-mila esker guregana, zeuen esperientzia konpartitzea etorri zareten guztioi.
Hemen ikus ditzakezue bi argazki bilduma.


Laugarren mailakoak amonekin.

Bost urtekoak amonekin kontu-kontari

Desde estas humildes lineas os queremos agradecer a las amonas y aitonas que habéis andado a vueltas estos días por la escuela compartiendo experiencias de vuestra infancia, por lo bien que lo habéis hecho.
 ¡Que sigáis muchos años más con ese humor que os caracteriza, y mil gracias a todos y a todas!! 


2012/06/06

5. MAILA: ZUHAITZAK AZTERTZEN


Bosgarren mailako ikasleek inguruko zuhaitzak miatzen ibili ondoren, lan monografiko bana egin dute. Asko dira eta guztiak ezin dira publikatu. Zozketa egin dute eta Nuria izan da suertatua. 
Hona hemen Nuriaren  lana.     Guztion lanak oso interesgarriak eta politak gelditu dira.
Hau dela eta, ondorengo egunetan lan hauek guztiak liburutegian ikusgai izango ditugu.

2012/06/05

ITULTZAILE / Traductor

GOOGLE-k zerbitzu berri bat eskaintzen du: ITZULTZAILE bat. Honi esker, gure bloga hizkuntza ezberdinetan irakurtzeko aukera izango dugu. Hemendik aurrera blogaren eskubiko zutabean zerbitzu hau eskura duzue. Lagungarria izatea espero dugu.

Desde hoy y en la columna de la derecha, disponéis de un nuevo servicio en este blog. Se trata de un traductor para que el mundo mundial pueda seguir este nuestro blog. Incluye la traducción al euskera, catalán y gallego. (Sabed que la calidad de estos traductores es relativa).

Al pulsar en la expresión "Traductor de Google" que aparece bajo el campo de elección de idioma, se abre una página donde poder hacer traducciones y en la que, además, pueden escucharse la expresiones, gracias al modulador de voz representado con un pequeño altavoz

2012/05/31

MARRAZKI LEHIAKETA

Eskolako artisten lanak erakustera gatoz. Oraingo honetan, higugarren mailako ikasle batek eginiko lan zoragarria. Lan hau saritua izan da.
 ZORIONAK JON!!

Brinkolako zubia

2012/05/30

"LUR" ENTZIKLOPEDIA SAREAN


Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.


Helbide hau kontuan hartu beharko dugu, Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean topatu nahi baditugu.
Lur Entziklopedia Tematikoak, Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu. Beraz, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatuda eta, orain, Interneten kontsulta daiteke.