Ba al dakizue zer den tramankulo hau?
Idazteko makina dirudi baina botoi gutxiago ditu.
Braillez idazteko makina da eta itsuek erabiltzen dute.
Bigarren mailako ikasleak, zentzumenak lantzen ari direla eta, etorri zaizkigu liburutegira.
Haiekin batera Raza eta Maixabel etorri dira. Raza, lehenengo mailako ikaslea da eta makina nola erabiltzen den erakutsi digu. Hasieran, eguneko data jarri du eta ondoren gelakide guztien izenak.
Lan bikaina egin du eta harrituta utzi gaitu. Zein azkar eta txukun egin duen!!!
Denon partetik zorionak Raza eta Maixabeli, benetan saio interesgarri eta aberatsa eskaini diguzuelako. Asko ikasi dugu zuekin. Mila esker!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina