Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2021/04/23

GU ERE BOOKTUBER!!!

 Hona hemen gaurko ekintza baten emaitza. Eskaneatu QR kodeak eta gozatu!!!




2021/04/22

ZER BEHAR DA??

 Hona hemen gure eskolan aukeratu dugun ipuina, liburuaren egunean zuei kontatzeko. Espero dugu zuen gustukoa izatea. 

LIBURUTEGI EGUNA 2021

 

Aurten ere urtero bezela, Apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatuko dugu eskolan, horretarako egitarau zoragarri hau prestatu dugu!!


"Aprender a leer es lo más importante que me ha pasado en la vida”Mario Vargas Llosa.

2021/03/08

ANTXIÑE MENDIZABAL ESKOLAN

Lehengo astean, Antxiñe Mendizabal idazlea izan zen eskolan. Bere liburua "KATTI BETI ENDREDATZEN" aurkeztu digu, eta honen inguruko kontu politak kontatu zizkigun.

Mila esker Antxiñe!!!










2021/01/25

HitzKeta

Gaurkoan gomendio batekin gatoz. Web orri bat da, hitzketa.eus. 

Bertan, Haurrentzako euskal abesti, olerki eta liburu bilduma aurkituko duzue.

Jarraian web orri horretan aurkitutako ipuintxo batzuk ikusiko dutuzue, ea zuen gustukoak diren!!

Ipuin kontaketak: Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa












2020/12/21

GABONETARAKO GOMENDIOAK

Gabonak gabonak, hau zoriona!!!!

Hona hemen liburu gomendio batzuk, 

Olentzerorei opariak eskatzeko.

Ondo pasa oporrak eta asko irakurri!!!








            





2020/11/23

AZAROAK 25

Azaroak 25ean, urtero bezala, indarkeria matxistaren aurkako eguna "ospatuko" dugu.

Honen harira, eskolatik, gogoratu nahi genizueke IPUIN ETA LIBURU EZ SEXISTAK 

AUKERATZEKO GIDA  dugula esteka honetan zapalduz.



IPUIN ETA LIBURU EZ SEXISTAK  (egin klik hemen)



Bestalde, aipatu nahi dugu aste honetan hainbat gelatan "Arrosa eta leuna" liburua irakurriko dugula

gaiari lotura eginaz.







2020/06/19

2020ko UDAKO LIBURU GOMENDIOAK


IKASTURTE AMAIERA ARRARO XAMARRA IZAN DA. HALA ERE, GUSTORA EGON GARA ELKARREKIN. 

AURTENGO UDAN ERE IRAKURRIZ GOZA DEZAZUEN, HEMEN LIBURU EDER BATZUEN ZERRENDA.

HAUEK IZAN ALA EZ, IRAKURRI, AMESTU ETA GOZATU!!

2020/06/18

IKASTURTE AMAIERA IRITSI DA!

NAHIZ URBIL,
NAHIZ HURRUN,
GU BETI LAGUN!