Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

4. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
4. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015/06/11

ABESTIA: BEHIN BATEAN LOIOLAN

Liburutegian landu ondoren, hona hemen Bilintxen bertso ezagun hauen Egan taldeak abestuta. Musika, John Denver abeslari amerikarraren konposizioa da. 
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.

"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai!"

Letra en castellano

John Denver-en bertsioa.

2014/06/24

4. MAILA: MONOGRAFIKOAK - DOSSIERRAK

Laugarren mailakoek bi monografiko ederrak eakarri dizkigute publikatzeko. Lan sakona eta interesgarria egin dute gure ustetan. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.
Lan bakoitzarekin dossier bat osatu dute
 "EGIPTOKO ZIBILIZAZIO ZAHARRA" euskaraz, eta "LA EDAD MEDIA" gaztelaniaz.

Egipto


La Edad Media

Presentamos dos interesantes monográficos realizados por alumnado de cuarto curso sobre 
"EL ANTIGUO EGIPTO" y "LA EDAD MEDIA." 
 ¿Tendremos algún historiador o historiadora en ciernes entre nuestro alumnado? 
 Lan zoragarria egin duzue. ZORIONAK!!

2014/02/13

4. MAILA: EUSKAL IDAZLEAK - Tere Madinabeitia kazetariarekin solasaldian

Laugarren mailako ikasleek "Euskal Idazleak" lan monografikoari bukaera emateko eta gelan landu ondoren, Tere Madinabeitia herriko kazetari ezagunarekin solasalditxo bat antolatu dugu liburutegian.
Tere, Brinkolakoa da eta Domingo Agirre ikastetxeko ikasle ohia. Hemen bukatu eta Oñatin jarraitu zituen ikasketak; handik Bilboko Unibertsitatera kazetaritza egitera. Gaur, eskolako bi ikasleen ama  eta gurasoen elkarteko partaidea da. Betidanik irakurle amorratua izan da eta idaztea gustoko du. Jendea elkarrizketatzea da gehien gustatzen zaiona. Bere grabagailua hartu, solasaldian aritu eta ondoren artikulua idaztera. Fantasia mundua eta ipuingintza ez du jorratzen. Imajinazio handia behar dela dio.
Toki ezberdinetan ibili da lanean eta liburu ugari idatzi du. 



Begiratu liburutegirako opari gisa ekarri dizkigun liburuak. 
Mila esker Tere gurekin izateagatik,  eta beste bat arte.

2014/02/05

4. MAILA: BIOGRAFIAK LANTZEN

Laugarren mailako ikasleak, biografiak lantzen ari dira. Gaztelaniaz asmatzaileen biografiak eta euskaraz, euskal idazleen biografiak.
Urrutiegira joan gabe eta eskolan bertan idazlea eta irakasle den Mari Romero dugunez, gurera etorri da  eta bere liburuaren aurkezpena egin die ikasleei. Ondoren solasaldian aritu gara.


Marik bere biografia idazti du.  "La casa de la buhardila"  izenekoa. Hura idazteko beharra nola sentitu zuen adierazi digu. Benetan istorio polita eta hunkigarria.

Liburua bukatu ondoren eta ezagun baten bitartez Bernardo Atxaga idazle ospetsuaren eskutara heldu zen. Honek  kritika baikorra egin zion.
Ondoren Marik bere biografia euskaratu zuen. "Ganbarako etxea"
Beraz irakurgai dugu biografia hau euskaraz zein gaztelaniaz.





Ikasleen artean, batditugu zaletuak eta liburxka ederrak egiten dituzuenak; baina ez ahaztu sekula, idazleak izan aurretik irakurle finak izan behar duzuela.
Eta Marirentzat, animo eta idazten jarrai dezala;  txori batek esan digu zerbait gehiago badabilkiola buruan eta... 

2013/05/29

D-PINTXOS TALDEKO MUSIKARIAK LIBURUTEGIAN

Hona hemen laugarren mailako iakasleek idatzitako testua:
Gaur goizeann Legazpiko d-pintxos musika taldeko bi partaide etorri zaizkigu eskolara. Iñigo eta Iñaki. Liburutegian elkartu gara beraiekin hirugarren eta laugarren mailako ikasleok. 
Iñigok 21 urte ditu eta musika eskolako  irakaslea da. Iñakik 19 urte ditu eta goi mailako modulo bat ikasten ari da  Arrasaten. Guk galderak egin dizkiegu eta haiek erantzun dizkigute.
Ondoren, Iñigok gitarra klasikoarekin bi abesti jo digu eta Iñakik gitarra elektrikoa  ederra erakutsi eta ikutzen utzi digu.

Klikatu irudian bideotxo bat ikusteko

Geroago eta pantaila handian d-pintxos taldeko bi abesti "EDERRA MUNDUA" eta "ZAZPIAK BAT", denok batera abestu dugu. Azkenik taldeko aragazliarekin bukatu dugu saioa.
Mila esker etorzeagatik eta segi horrelako abesti politak egiten!
Muxu bat.

2013/01/14

EKOSISTEMAK

Ekosistemak zenbait gelatan lantzen ari zaretela eta, hona  hemen webgune interesgarri bat gehiago jakin ahal izateko. 
Ea baliogarria zaizuen.

                                                        Ikusteko, klikatu irudian.

2012/06/07

IKASLEEN AITONA-AMONAK LIBURUTEGIAN


Egun hauetan BIZIKIDETZA proiektua dela eta gure ikasleen aitona-amonak eskolan bueltaka ibili dira.
Eskolako umeekin bildu eta haien haurtzaroa nolakoa izan zen azaldu digute. Oso esperientzi aberatsa izan da eskola osorako.
Mila-mila esker guregana, zeuen esperientzia konpartitzea etorri zareten guztioi.
Hemen ikus ditzakezue bi argazki bilduma.


Laugarren mailakoak amonekin.

Bost urtekoak amonekin kontu-kontari

Desde estas humildes lineas os queremos agradecer a las amonas y aitonas que habéis andado a vueltas estos días por la escuela compartiendo experiencias de vuestra infancia, por lo bien que lo habéis hecho.
 ¡Que sigáis muchos años más con ese humor que os caracteriza, y mil gracias a todos y a todas!! 


2012/05/29

LIBURUAK SORTZEN LIBURUTEGIAN

Eskolako jangelan gelditzen diren laugarren mailako ikasleak buru-belarri aritu dira liburuak asmatzen eta egiten. Lan hau erabat librea eta bideratu gabekoa izan da.
Egindako lanekin erakusketatxo bat antolatzea bururatu zaie. Ikus ezazue ateratakoa. Zorionak lanean ibili zareten guztiei!!



Hona hemen liburuetariko bat

4. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA

Hemen aurkezten dizuegu laugarren mailakoak oraingo honetan eta solasaldi literarioan lantzen ari diren liburua.Abenturan murgildu 
eta liburuaren protagonistarekin batera ondo pasatzea espero dugu.


HEROIA IZAN NAHI ZUEN MUTIKOA
PAPER TXORIAK bilduma
ISBN - 84-8325-658-4

Zertaz doa:  Luisek, handitzerakoan, Justizigile Hegalaria bezalako heroia izan nahi du. Horregatik, jantzi berezi bat eskatu du. Kapa gorria eta turborreaktoredun botak dituena.
Aurtengo gabonetan, bere andereñoak proposatu du behartsuei saskiak oparitzea. Pertsona oso berezi batek lagunduko dio Luisi bere nahiak betetzen.

Egilea: Sylvain Trudel
Marrazkilaria: Teresa Novoa
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkiak: zuri beltzez
Orrialdeak: 64
Adina: 8 urtetik aurrera

2012/04/27

4. MAILA: LAN MONOGRAFIKOAK

Hona hemen laugarren mailako ikasleek egindako bi lan monografiko eder eta sakonak:
bata, "DINOSAUROAK " izenekoa eta euskaraz eginda , eta bestea, 
"LA VIDA EN LA EDAD MEDIA", gaztelaniaz.






2012/02/15

4. MAILA: Elisabete lehoi domatzailea

Laugarren mailakoak solasaldi literarioan liburu honekin ari dira    
Izenburua: Elisabete lehoi domatzailea
Egilea: Mariasun Landa Etxebeste
Argitaletxea: Elkarlanean
Argitalpen data: 1997
Ilustratzailea: Jon Zabaleta
Bilduma: Miru
Orri kopurua: 76 orrialde
Laburpena: San Joan bezpera zen. Gurasoak afaltzera joan ziren, eta Elisabete bakarrik utzi zuten etxean. Hark askoz nahiago zuen San Joan bezperako festara lagunekin joan, baina gurasoek ez zioten utzi. Batere uste gabe, ordea, gau hartan Elisabetek abentura bat zeukan zain; abentura zirraragarria, hunkigarria eta arriskutsu samarra ere bai. Protagonistak berak kontatzen digu liburu polit honetan.





Mariasun Landa:
Errenterian jaioa, 1949an. Filosofia eta Letretan lizentziatua. Irakaslea da Donostiako Unibertsitate Irakasle-Eskolan..
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emaririk nagusienak.

 Dagoeneko, alor honetan, 34 titulu argitaratu dituelarik. Hauetatik asko,  (katalana, galiziera, gaztelera) nahiz atzerriko hizkuntzetara (ingelesera, frantsesera, grekerara, alemaniera, arabierara, koreanora, albanierara...) itzuli dira.

Begira ezazue eskolako libururtegian  eta zuen eskura, ditugun idazle honen zenbait liburu:
Irma; Joxepi dendaria; Txan; Partxela; Sorgina eta errusika; Iholdi; Izeba txikia; Aitonaren txalupa; Maria eta aterkia; Sorgina eta maisua; Izar berdea eta galtzrdi suizida. 

2012/02/09

4. MAILA: Números pares, impares e idiotas

 Laugarren mailakoak lantzen ari diren liburuaen aurkezpena egin nahi duzuegu:
Umeei asko gustatzen zaie, baina helduok ere etekin haundia atera diezaokegu. Gurasoak ere, animatu nahi zaituztegu. Frogatu eta baietz gustatu!



 Presentamos el libro que están trabajando en cuarto curso en las tertulias literarias. Aunque es un libro infantil y los alumnos y alumnas disfrutan mucho con su lectura y dibujos,  desde aquí os animamos a los adultos a leerlo. Veréis el juego que da y lo mucho que se disfruta leyéndolo.  


 
 Sinopsis y crítica:

"Dos talentos inusuales y originalísimos que se asocian en este libro para todas las edades. Una reivindicación del juego y la libertad, plasmada en estos cuentos sabiamente ilustrados, y que ironizan sobre el mundo de los números, sus competencias y sus egos. Los números que se niegan a ser divididos, sumados y multiplicados, y se quejan de tener siempre por encima números más altos y fuertes."


"Me ha encantado porque trata de un mundo de números que no se diferencian mucho de las personas. Porque había números ambiciosos, números ignorantes, hijos únicos y números viudos."

2011/10/04

4. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIAS LITERARIAS

Negua da, negu gorria. Eta zerua bat-batean ilundu da. Eta elurra hasi du. Aurrena elur luma gutxi batzuk izan dira, baina gero elur matazak mara-mara jausi dira. Eta paisaia azukrezkoa bihurtu da, eta gaztanberazkoa. Dominika eta Txomintxo leihotik begira daude. Sudurra kristalari itsatsia dute. Harriturik daude halako elurtzaren aurrean, harriturik eta beldurtzen hasirik... Negua da, negu gorria. Eta zerua ilun-ilun dago. Eta elurra hasi du, elur beltza.



Patxi Zubizarreta Ordizian (Gipuzkoa) jaio zen 1964an. Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta harrezkero Gasteizen bizi da. Batez ere Haur eta Gazte Literaturan aritu da (Usoa, Gutun harrigarri bat, Gizon izandako mutila) eta arlo horretan hainbat sari eskuratu ditu. Alabaina, helduen literaturan (Jeans-ak hozkailuan) eta itzulpengintzan ere (Printze Txikia) jardun du. Literatura eta mundu arabiarraren zalea, giro horretan koka daitezke bere hainbat sorkuntza eta itzulpen lan, hala nola Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala edota Mila gau eta bat gehiago antologia bera.