Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

ESKOLAKO BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ESKOLAKO BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/01/16

ZIENTZI ASTEA

Zientzia astearen erdia igaro dugu dagoeneko!
 Aste honetan, denboran atzera joaten hasi eta miloika urte atzera egin dugu. Dinosauroen garaian murgilduta gabiltza. Hori dela eta,  hemen "DINOSAUROEI BURUZKO EGIA" liburu ederra.


2018/11/06

EGUN HAUETAN ESKOLAN

Bigarren mailakoak eta "AUZOA" gaia landu ondoren, sorpresa bikaina eman digute. Begiratu nola apaindu duten eskolako sarrera. Lan bikaina egin duzue. ZORIONAK! 


Aurkeztu nahi dizuegu ere, ONCE erakundearen jolas didaktikoak. 
Ikusmen arazoak eta erabat itsuak direnentzat pentsatuta dago. Ikusmen arazorik gabekoekin konpartitzen dute eta txapelketa ederrak antolatzen ditugu eguerdietan. Primeran pasatzen dugu!!





2018/06/08

ANTZERKIA ESKOLAN

 Lehen hezkuntzako LH4 eta LH6 mailako ikasleek emanaldi bat eskeini genien Olazabaleko DBH1-eko ikasleei eta Haztegi ikastolako LH6. mailako ikasleei. "Mikelen ametsak" izeneko historia kontatu zuten dantza eta antzerkiz horniturik, laugarren mailakoak. Ondoren seigarren mailakoek, Jules Verne-ren "Munduari Bira 80 Egunetan" obra ospetsua eskaini genien antzerki bidez.
Bukatzeko Haztegiko ikasleak eta Domingo Agirrekoak elkarrekin ibili ginen eskolako jolastokian.

                                                                                    Seigarren Mailako Ikasleak.

    

2018/05/25

AITON-AMONAK ESKOLAN

Baikara aldizkarian 2018ko maiatzako alean.

Aurten elkarbizitza astean aiton-amonak etorri dira eta beraiekin momentu eta jolas ederrak nahiz dibertigarriak pasa ditugu. Beraien bizimodua kontatu digute eta asko ikasi dugu haiengandik.
6.mailako ikasleak.


2018/04/26

GELETAN IRAKURKETA LANTZEN

Liburuaren eguna aitzakitzat harturik aste osorako ekitza bereziak prestatu ditugu eskolan. Horien artean  egunero 10 minutuko irakuketa gelatan, megafonian musika klasikoa entzuten den bitartean.
Albibioniren adagioa eta Palcbelbel canon-a izan ditugu lagun.


Ipuin kontaketa ugari egin da liburutegian. Goi mailako ikasleek txikieei kontatu dizkiete. 
Hona hemen landutako zenbait ipuin berriro etxean ikusi ahal izateko.




2017/03/31

20. KORRIKA BADATOR

Hogeigarren korrika badatorkigu aurten. Dakizuenez, bi urtean behin egiten den ekitaldia da. Antolatzaileen aholkua jarrituz IRRIA aldizariaren 59. zenbakitik digitalizatu dugu material hau eskolan lantzeko. Ikus dezazuen etxean ere, blogean jartzen dizuegu.

Haur Hezkuntzarako materiala
 

Lehen Hezkuntzarako materiala

Aurtengo abestia

2017/03/24

3. MAILA: ANTTON KAZABON IDAZLEAREKIN

"Bi kutxatxo" izeneko liburua irakurri ondoren,  Antton Kazabon liburuaren idazlea  etorri zaigu eskolara. Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

   
Anttonek, ondo asko adierazi digu oso trebea dela  bertsotan. 
Hona hemen gure izenekin jokua eginez botatako batzuk:
OLAIA: Beti zara horren alaia.
MALEN: Egin ba galdera ahaztu baino lehen?
JANIRE: Zure galdera erantzuteko zai nago ni ere.
SOFIA: Neska polita da. hori da egia.
ERIKA: Nola etorri naiz Oiartzundik? kotxez ala korrika.
SARA: Zu ere hemengoa zara?
JOAN: Aurrena etorri eta gero Joan.
DAVID: Encantado Goliat
JOSEBA: Ez daukazu galderarik, ke ba!
EKAITZ: Oiartzundik zu ikustera propioa etorri naiz. Etor naiteke maiz.
ZINEB: Zu hor ta ni hemen.
JESÚS: Hurrena ekarri bi txupatxus.
GARI: Ekin al diozu gaur goizean lanari?



BAITA ERE AHO KORAPILO SORTA EDERRA UTZI DIGU:
Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
Dendan den-dena dago dilindan.
Gora gure garo giro beroa.
Kontuz! katu kaka ketan kotan.
Hamar mamu eme hemen omen.
Azken zakur zeken zikina zokoan.
Opor apur piper paper papur.
Arren hurren haurren irria aurren.
Nik nonahi nuen nahi nuena.
Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
Bi idi adi-adi dudan daude.
Ihintzak hitzak zintza bitza.
Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
Etzi hautsi etxe hantxe zortzi eltxe bitxi.
Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
Lau kilo kola kili-kolo kalean.
Bareak bira beroa buruz behera.
Oilar gandor gorri berri hori larri.

2016/09/21

IKASTURTE HASIERA

Iraila badoakigu eta buru-belari ari gara gure zereginetan mugilduta.  Une honetan bloga ez dugu ahaztu nahi eta ilusioz jarraitzeko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu. Horretarako eta aurreko ikasturteetan bezala, zeuen ezinbesteko laguntzarekin kontatzea espero dugu. Ongi etorriak eta ikasturte on bat opa dizuegu ikaste irakasle eta guraso guztiei.


Entrados en otoño el curso avanza a toda máquina. 
Os comunicamos  que reabrimos nuestro blog y como en cursos anteriores esperamos contar con  la colaboración de toda la comunidad educativa. Si más, desearos un feliz curso a 
padres-madres, profesorado y alumnado.

2015/06/08

2. MAILA: IGARTUBEITI BASERRIAN

Ezkioko  IGARTUBEITI  baserria eta museoa bisitatu ondoren lan ederra egin dute bigarren mailakoek. Bertan hartutako informazioa eta ateratako argakiekin lan monografiko ederra sortu dute. Orain etxez-etxe pasako da gurasoak ikusteko eta ekarpenak egiteko. Zorionak egindako lanagatik!

Gela baten bisita  Beste gelaren bisita 

2015/03/16

IÑAKI ZUBELDI IDAZLEA, LIBURUTEGIAN



"Eskola sorgindua" irakurri ondoren, liburuaren egilea etorri zaigu liburutegira. Idazlearen lana nolakoa den, zenbat urte daraman lan horretan, nola hasi zen, etab. kontatu digu hirugarren mailakoei. 


Ondoren gure galderei eranztun eta azkenik ikasle guztien artean eginiko txostena oparitu diogu Iñakiri. Bereziki eskertu digu, batez ere, brailez idatzitako testua ikusi duenean bertan. Lehenengoa aldia omen da horrelakoa jasotzen duela.


Mila esker, Iñaki






Iñakik  solasaldian, beheko bideo honen aipamena egin zugun. Bertan izurde batek nola salbatzen duen txakur bat ikusten da. Ea zuen gustukua den.

2015/03/13

BERDINTASUNA LANTZEN ESKOLAN

Atzo liburutegian bisita bat izan genuen. Puy Zalduendo etorri zitzaigun. Eskolako ikasle baten ama da eta "gizonezkoen lana" aintazkotzat hartzen den horietakoren batean dihardu.  Bere esperientzia kontatu  ondoren gure galderak erantzun zituen.
 Puy-k beste lan bat ere badu "ama izatearena" hain zuzen ere. Eta ondo asko adierazi zuen bezela, bigarren lan hau da beretzat garrantzitsuena.

DVko kronista egon zen liburutegian eta beheko irudian klikatuz gero, 
egindako kronika zabala iraur dezakezue.

2015/03/09

ELKARBIZITZA ASTEA ESKOLAN

Aste honetan elkarbizitza astea ospatzen ari gara eta ekintza
 ugari antolatu dugu. aurtengo gaia, "Berdintasuna" da.
Eskolako sarrera apaindu dugu eta bideo eder bat prestatu ere.

Beheko irudian klikatuz, DV egunkariko atzoko kronika irakur dezakezue.

Sarrera honen testoa, gure ikastetxeko ikasle batek egin du. 

2015/02/06

PELLO AÑORGA LIBURUTEGIAN

Pello Añorga idazle ezaguna gaur liburutegira etorri zaigu. Bosgarren mailako ikasleei ipuin eder bat kontatu die: "Denok ezberdin, denok beharrezko."  Ondoren solasaldian aritu gara. 
Dantza egin dugu, musika tresna berriak ezagutu eta elkarbizitzarako zenbait aholku  jaso ere.




Haren libuak ikusgai mahai gainean jarri dugunean Pelloren dedikatoriak ikusi ditugu. Horrela jakin izan dugu hain zuzen ere, 2003ko maiatzeren 9an eskolan egon zela  "Pottokoren otsoa" liburuaz hitzegiten.
Eskerrik asko Pello eta hurrengora arte.


2014/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero eskolara etorri dira gaur goizean astoa ate ondoan lotuta utzi ondoren.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat eskutitzez beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2014/11/24

IPUINA: BIZILAGUN BERRIAK

Joan den apirilean eta  "Los Profes Cuentan"  txapelketan irabazlea gertatu zen  "Los Nuevos Vecinos",  gure ikastetxean sortutako ipuina, oraingo honetan lankide batzuk euskaratu egin dute.  Benetan lan bikaina. Zorionak eta eskerrik asko!

     

2014/11/20

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO LANKETA ESKOLAN

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta eskolan lanketa bat egin nahi izan dugu gai honen inguruan. Horretarako  eta beste material bazturen artean honako hau erabiliko dugu: "Derrigorrez, musurik ez", liburua txikiekin, eta "Egunon Printzesa" dokumentala handiekin.

Ante el Día Internacional Contra La Violencia De Género, el próximo 25 de noviembre, estamos trabajando el tema en la escuela. Entre los diversos materiales utilizados, destacamos los siguientes por si os pueden ser útiles:  El libro "Ni un besito a la fuerza", con los pequeños, y el cortometraje "Egunon printzesa!" con los mayores:
Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira.

2014/07/02

OPORRAK

Ikasturtea bukatu da eta honaino heldu gara gure blog honetan. Mila esker bisitari guztioi eta  Irailan hemen 
aurkituko gaituzue berriro.
UDA ZORIONTSU BAT OPA DIZUEGU!

Ha finalizado el curso y hasta aquí hemos llegado en este nuestro/vuestro pequeño blog. Ahora toca disfrutar de las vacaciones. Nos vemos en septiembre.
¡FELIZ VERANO!

2014/06/24

LITERATURA SOLASALDIETAN LANDUTAKO LIBURUAK

Hona hemen ikasturte honetan eta solasaldi literarioan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako geletan landu den liburu multzoa. Ikasleen gustuko liburuak izan dira, eta ikasleek zein irakasleek, lan ederra egin duzue. Mila esker irakurketa baloratzeagatik eta eman behar zaion garranztia eskeintzeagatik. Zorionak denei eta segi horrela!!



Presentamos la selección de libros que hemos trabajado este curso 2013-2014 en las tertulias literarias de tercero, cuarto, quinto y sexto de primaria.

AITONA ETA AMONA UDALEKUETAN    -   AITONA PARAPENTEN   -   EL ESTANQUE DE LOS PATOS POBRES   -   ELUR BELTZA   -   EZ DA HAIZ ERRAZA HAURRA IZATEA!   -   HEROIA IZAN NAHI ZUEN MUTIKOA   -   LA JEFA DE LA BANDA   -   EL LAZARILLO DE TORMES   -   LILI, LIBERTAD   -   EL LUGAR MÁS BONITO DEL MUNDO   -   MARCELO CRECEPELOS   -   MATXINSALTOREN BELARRIAK   -   NIRE NEBA JENIOA   -   NÚMEROS PARES, IMPARES E IDIOTAS   -   OPORRALDI BAT BASERRIAN   -   OTTOLINE ETA KATEME HORIA   -   ¿QUIEN QUIERE A LOS VIEJOS?   -   VILLA ZAPATO   -    EL PRINCIPITO   -   KARAKOLAREN BARRUAN   -   ELISABETE LEHOI DOMATZAILEA   -   XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

2014/06/20

AZKEN EGUNA GOI ZIKLOAN

Gaur ikasleen azken eguna, ospakizun bereziak izan ditugu gela guztietan. 
 Bosgarren mailakoek omenaldi txiki bat eskeini nahi izan diote andereñoari "los profes cuentan" txapelketa irabazteagatik, eta seigarren maiakaoak eskolari agurra behar bezala egiteko bertso ederrak abestu dizkiete irakaslei. Emoziak pil-pilean izan dira. Irrintziren bat edo beste entzun da entzun da eta malko ugari ikusi ere. 


Hau zerzelada txiki bat baino ez da. Azkeneko saioan bertso eta abesti ugari 
enzun baitira gela guztietan.
Goiza polita izan dugu eta  kronikatxo hau idazten ari garen unean, ikasleak etxean ala jangelan bazkaltzen, oporretan daudela esan dezakete.Beraz, opor zoriontsuak ikasle guztiei.

2014/06/18

ESKOLAKO GAUZAK

Opor bezperatan gaude eta mugimendu handia ikusi dugu gaur goizean eskolan. Alde batetik martxan da datorren ikasturterako sakeleko egutegirako marrazki-txapelketa. Ikasleak ari dira txandaka pasatzen eta botoa ematen.



Bestetik seigarren mailakaok ikusi ditugu patioan ederki prestatuta. Txirrinduak hartu eta Brinkolara doaz. Ondo pasa eta argi ibili!


Eta nahi baduzue ikusi bosgarren mailakoak zein ondo ibili diren cabuerniaventuran klikatu 
beheko irudian.
Hiru urteko ikasleak irakasleekin bisitan etorri zaizkigu handien eskolara eta tartetxo bat 
eman dute liburutegian.


Eta hau guztia gutxi balitz sute simulakroa ere izan dugu gaur goizean eskolan.