Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna. Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Aurten beste era batera ospatuko dugu Liburuaren Nazioarteko Eguna. Osasun-alertako egoera dela eta, ezingo gara ibili postutik postura literaturako azken argitalpenak begiratzen, ezingo diogu liburua sinatzeko eskatu gure idazle kuttunari, ezingo dugu libururik erosi edo trukatu... baina, horrek ez du esan nahi egun eder hau ospatu ez dezakegunik.
Go!azeneko Lorea, Xanti eta Markel aktoreek liburuaren inguruko erronka moduko jolasei ekingo diete Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Ikusi eta jokoarekin bat egin ahal izango duzue! 17:00etatik aurrera ikusgai egongo da.
Gaur, Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da.
Azken urteotan, euskara dakitenen kopuruak gora egin du baina, euskara erabiltzen dutenen kopuruak aldiz, oso gutxi. Horregatik, euskaraz dakigun guztioi, -zuri eta guri- dagokigu euskara gure ezpainetan, kaleetan, eskoletan eta eremu guztietan jartzea, erabileran baitago hizkuntzaren gakoa eta biziraupena.
Gaur "Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" ospatzen dugu. Arratsaldean, "Ez beti da ez" abesti zoragarriarekin dantza eder bat egingo dugu.
Gaurko egunari lotuta, hona hemen egun hauetan zehar entzuten aritu garen beste bideo eder bat, "Mari More".