Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

1. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/10/01

GORPUTZEKO ATALAK / Partes Del Cuerpo

Gorputzeko atalen izenak jakin nahi al dituzue?
Hona hemen etxeko txikiekin gorputzeko atalen izenak ikasteko edo errepasatzeko bideo egoki bat. Ikusi eta ikasi!

Klikatu irudian / Pinchad en la imagen

Aprendemos las partes del cuerpo

2017/05/30

1. MAILA: koadernoak

Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte: zientzia astea, emakumeen eguna, Orioko egonaldia, Donostia, Legazpiko jaiak... 
Ea gustatzen zaizuen.  

2016/05/19

1. MAILA: OGIGINTZA Haristizabal Baserrian

Lehenengo mailakoak  Haristizabal baserrian Marilurekin ogigintza landu ondoren, lan monografiko ederra egin dute urtero bezala. Gela bakoitzak txosten bat egin du. Txostena etxez etxe
 ibiliko da, eta gurasoek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Ea zuen gustukoa den.
Gure partetik zorionak eman, zuen lana asko gustatu zaigulako. ZORIONAK!!!



--------------------------------------------------------------------------------------------------- 


Probatu errezetarekin eta ea Haristizabaleko bezain galleta goxoak ateratzen zaizkizuen. 
Animatu erraza da

Irudian klikatuta Martin Txikiren ipuina ikusiko duzue. Bertan Martin Txiki azkarrak, 
jentilak engainatuz garia lortzen du.

2016/05/11

IPUINA: HIRU INURRIAK

Irakurtzen ikasten ari direnentzat.
Hona hemen eskolan landu dugun ipuin eder hau, berriro etxean irakurtzeko.

2016/01/14

1. MAILA: URA ZURE LAGUNA DA

Liburutegian landu ondoren, hona hemen marrazki bizidunak etxean ere ikusteko. Uraren garrantziaz jabetzeko ezinbestekoa da eta ikusteko oso atsegina. Ondo pasatu!


Gaiarekin lotuta eta irakurketa praktikatzeko, hemen duzue "GLUP-GLUP" izeneko ipuin dibertigarri hau.

2015/05/20

1. MAILA: Lan koadernoa

Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta lan politak hasi dira gauzatzen. Zarautzko egonaldia, udaberria eta Legazpiko jaiak ditugu landutako gaiak. Ea gustatzen zaizuen.

   ZORION BERO BAT lehenego mailako langile guztiei.

2015/05/05

1.MAILA: OGIA EGITEN

Lehenengo mailakoak  eta Ezkioko Haristizabal baserrian  Marilu eta Xabierrekin ogigintza landu ondoren, lan monografiko itzela gauzatu dute. Gela bakoitzak txosten bat egin du. Hau etxez etxe ibiliko da, gurasoak ikusi eta ekarpenak egiteko. ZORIONAK!!!
   
Hona hemen bi geletako monografikoak ikusgai.
    

 Begiratu baserrian egindako galleta goxoen errezeta. 
  Anima zaitezte etxean egiten!

Beheko irudian klikatu eta Martin txikiren ipuin eder 
bat ikusiko duzue.

2014/02/26

1. MAILA: TORRADAK EGITEN

Inauteri bezperan gaude eta  gure postre eder hau dastatzeko garaia da. Hona hemen lehenengo mailakoak sukaldaritza lanetan torradak egiten. Orain etxean errrepikatu eta on egin.


2013/03/05

1. MAILA: IDAZLANA

Gure lehenengo mailako langile finek, lan hau ekarri digute publikatzeko. Bertan,  inauterian nola mozorratu ziren kontatu eta marraztu egin dute.

Zorionak eta segi horrela. Benetako lan ederra egin duzue eta!!




2013/02/20

LEHNENGO MAILA: "Ura" lantzen

Lehenengo mailan URA ari dira lantzen. 
Hori dela eta gelaz gela ibili dira ikaskideei gaia azaltzen.
Ikastetxeko komunetan ere, txartelak jarri dituzte.


 Liburutegira Ibai eta Ruben etorri zazkigu. Azalpen bikaina
 egin ondoren, txartela erakutsi digute. 
Oso lan polita egin duzue. Zorionak!


2013/02/18

1. MAILAKO PASABIDEAN ESKULANAK

Lehenengo mailakoek idatzitxo hau eta argazkiak ekarri dizkigute. Ea  zeuen gustokoak diren.







2013/01/10

1. MAILA: IGERIKETA IKASTAROA

Gure lehenengo mailakoak igeriketa ikastaroan ibili dira. 
Bukatu ondoren, argazki hauek ekarri dizkigute. 
Igeri egiten ikasteaz gain eta argazkieei begiratuz behinik behin,  badirudi primeran pasatu dutela.
 Ea gustokoak dituzuen.

2012/03/27

OGIA EGITEN

Ezkioko haristizabal baserrira joan gara. Bertan ogia eta gailetak egiten ikasi dugu Marilurekin.
Ondoren jolasten ibili gara ganbarako "laberintoan", eta bukatzeko,  Martin txikiren ipuin ederra kontatu digu Xabierrek.
Zerealak bereizten.

 Marilurekin gari aleak dastatzen.

 Errota zaharrak.

 Gaurregungo errota.

 Gure saltsan, gustura.

 Hamiketako garaia, eta pinttorekin jolasten.

Gailetak, labean sartu aurretik.

Sua egin dugu.

 Gailetak barrura.

 laberintoan.

 Xabik, "Martin txiki" ipuina kontatzen.

 
Egindako ogiak eta gailetak etxera eramateko prest.

Klikatu irudian eta Xabierrek kontatutako ipuina ikusiko duzue.

Hona hemen gailetak egiteko errezeta: probatu eta ikusi zein ederrak ateratzen diren.

2012/02/21

LEHENENGO MAILA: deskribapenak

Lehenengo mailako ikasleek "deskribapena" landu dute.
Ikus ezazue eginiko lan eder eta txukunak.
Hobekuntza nabaria ikusten da.
 Oso ondo eta segi Horrela!

Los alumnos de Primer curso han trabajado "la descripición" y nos han mandado una muestra de su trabajo.
Hemos observado grandes progresos.
Ánimo a todo@s y a seguir trabajando así de bien. 
ZORIONAK!!!

2011/12/20

LEHENENGO MAILAKOAK IDAZTEN

Lehenengo mailako ikasleen zenbait idazlan ikusteko aukera duzue. Idazleren bat izango ote dugu gure artean? 

Os adjuntamos una serie de pequeños textos elaborados por el alumnado de primer curso. 
¿Habrá algún futuro escritor o escritora?