Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

1.ESKOLAKO BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
1.ESKOLAKO BERRIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/10/16

TELEBISTAKOAK GURERA ETORRI DIRA

Joan den astelehenan Ene kantak telesaioko aktore eta teknikariek  eskolan eman zuten egun osoa grabaketak egiten.  Giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Mila esker.

Klikatu irudian / Pinchad en la imagen

2019/06/03

DOMINGO AGIRREN ERE, MAKINA BAT TAUPADA

Euskal  Eskola Publikoaren jaiarekin bat egin nahirik, hona hemen gure ekarpen xumea. Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta irakasle teknikariei. Lan ederra egin duzue!

.

2019/04/16

3. MAILA: PATXI ZUBIZARRETA IDAZLEAREKIN

Patxi Zubizarreta idazlearekin liburutegian kontu kontari.
Hirugarren mailako ikasleek Patxi Zubizarreta idazle Ordiziarraren Korri, Kuru, Korri liburua landu dugu tertulia dialogikoetan. Liburu honek "ALA DELTA" saria jaso du eta  gogo handiarekin ibili gara lanean. Patxik, liburu ale guztiak dedikatu eta sinatu ondoren, argazki bat elkarrekin egin dugu  Ondoren, guk eginiko txotena oparitu diogu. Oso estimatu du gure lana eta gure iritzi denak irakurriko dituela esan digu. Eskerrik asko Patxi, benetan gustura  egon gara zurekin eta. 

 





2019/04/08

PASILLOETAN ARGAZKI RALLY-A

Aspaldiko partez bueltatxo bat egin dugu eskolako pasilloetan  argazki kamara eskuetan hartuta. 
Hona hemen  aurkitu duguna.
Presentamos un pequeño recorrido fotográfico por los pasillos de la escuela.
 A ver si os gusta.

2019/02/19

Azokako dirua "Aspanogi" erakundera

Urtarrilak 18an azoka solidarioan jasotako diru kopurua Aspanogi erakundeari eman zaio.


2019/02/12

ZUHAITZ KOLORETSU ETA ERRALDOIA ESKOLAN

Aurreko bi astetan lanean buru-belarri aritu ondoren primeran gelditu da eskolako sarreran egin den margolan handia. Asko irabazi du eslola barrutia kolore aniztasun horrekin. Zorionak margolariei. Lan bikaina egin duzue, benetan!



2019/01/16

AZOKA SOLIDARIOA

Ostiralean hilak 18, Laubiden arratsaldeko 4:30tan.
 Euria ari badu, azokan izango da.
Anima zaitezte. Gauza ederrak daude.

Argibide gehiagorako klikatu irudian / Para saber más, pinchad en la imagen.

2018/12/21

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO BISITAN

Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izan dugu gaur eskolan.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. 
Ondoren  eskutitzak jaso dizkigute eta mendi  aldera abiatu dira berriro astoaren gainean.
Astoa oso nekatuta omen doa aldapan gora , soienan zaku erraldoi bat 
eskutitz beteta daramalako.

2018/12/20

ETXERAKO KARPETA BERRIAK

Lanak etxera eramateko eguna iritsi da eta haur hekuntzako koadrilatxo bat azaldu da liburutegian karpeta berriak erakutsi nahian. Zein dotore joango zareten gaur etxera!


Hoy es el día en que se llevan los trabajos a casa y un grupito de alumnos y alumna has venido a la biblioteca a posar orgulloso con sus  nuevas bolsas.

BATERA IRAKURTZEN

Opor aurretiko egun hauetan eta kaleetan eguberri giroa somatu arren, guk lanean tinko jarraitzen dugu eta egunero 15 minutuko tartetxo bat irakurketari eskeintzen diogu. 
Megafonian musika lasaia entzuten  eta ikasle eta irakasleak liburu bana harturik, txintxo ari gara irakurtzen.



Sumergidos en pleno ambiente navideño por la cercanía de las vacaciones, seguimos fieles a nuestro quehacer diario y  hemos organizado para esta semana unas sesiones de lectura de 15 minutos en todas las aulas, mientras en la megafonía suena música clásica.

2018/12/17

IRAKUR GIDA: Gabonak 2018

Urtero bezala, ikasle eta gurasoentat irakur gida xume bat prestatu dugu.  Adinaka sailkatuta daude eta ale guztiak  dira oso interesgarriak.



Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado para nuestro alumnado, padres, madres y profesorado. Incluimos referencias desde  0 a 100 años,  a cada cual más interesante.

2018/12/11

EUSKARAREN EGUNA - Jaialditxoa

Pasa den abenduaren 3 astelehenean publikatu genuen bezala, eta euskararen egunaren ekintzen artean, jaialditxo bat burutu genuen eskolako pilotalekuan. Gurasoei luzatu zitzaien gonbidapena eta ugari inguratu ziren. Gustura ibili ginen dantza eta saltoka. Mila esker etorri zineten guztiei!
 

2018/12/05

ZIENTZIA ASTEA AMAITU DA

Zientzia astea amaitu da baina gehiago jakin nahi duzuenontzat  bi liburu hauek gomendatu nahi dizkizuegu. Eslokan badira eta Olentzeroren gustukoak ere, badirela uste dugu.



 Eta bukatzeko jolas eder bat antolatuko dugu.
 Ea gai zareten astronauta ezagun hauen                artean, gure Txomintxo astronauta    aurkitzen. 
            Ondo begiratu eta zorte on!

2018/12/04

ZIENTZIA ASTEA DOMINGO AGIRREN

Egun  hauetan  eta beste saltsa askoren artean,  ZIENTZIA ASTEA ere etorri zaigu. Aurten UNIBERTSO gaia jorratu da eta ekintza ugari egin dira. Maila guztiak inplikatu dira buru-belarri eta asko ikasi dugu unibertsoari buruz. 







2018/11/22

EUSKARALDIA GURE ESKOLAN

Liburutegian ere EUSKAR(ALDI)AREKIN  bat egin nahi dugu.



2018/11/09

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, LEGAZPIN

Urtero bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan ditugu haren lan berria aurkezten. Gu ere han izan gara. Latxartegi aretora hurbildu eta primeran pasatu dugu.



2018/06/25

ESKOLA EGUNA

Joan den ostiralean ekainak 22 eta ikasleetzat azkeneko eguna izanik,  festa bikaina antolatu genuen eskolan. Hona hemen  goiz horretan egindako zenbait argazki.

2017/06/28

ESKOLAKO ERAKUSKETAK

Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran  erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak! 


Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!

2017/06/19

6. MAILA: Tximeletak

Gaur  6. mailako ikasleak eskolan sartu eta SORPRESA ederra izan dugu:
Gure pasiloan tximeleta bat sobre batekin aurkitu dugu lehenengo pistarekin.  Lehenengo pistak bideo gelara eraman gaitu, han lehioan itsatsita zegoen tximeleta haundi bat  beste sobre batekin. Sobrearen barruan, ezkutitz bat zegoen eta horrek, fotokopien gelara eraman gaitu. Han hirugarren tximeleta aurkitu dugu eta azkeneko pista, liburutegira eraman gaitu. Bertan kaxa misteriotsu bat aurkitu dugu eta barruan, guztiontzako opari bana zegoen. Guztiok batera opariak irekitzerakoan poztu gara eta argazki batzuk egin ditugu.
 Ekimen hau ez da nolanahi sortu. "Un intruso en mi cuaderno" liburua gelan rakurri ondoren eskolako sorginek, sorginkeri bat egin dute eta magia sortu dute liburutegian. Sorpresa handi bat izan da. 
Ez genuen halakorik espero eta ikastetxeko ibilbidea bukatzen dugunez, oroigarri polita edukiko dugu.
Liburu hau oso polita eta edonorentzat gomendagarria da. 

                                                                                                  6. MAILAKO IKASLEAK

un intruso en mi cuaderno-david fernandez sifres-9788426386045

UN INTRUSO EN MI CUADERNO
David Fernández Sifres
XXIII premio Ala Delta

Alguien está dibujando mariposas en el cuaderno de Mariano y él quiere descubrir quién. Emplea todas sus habilidades de detective para hallar al dibujante. Es Carlota, una niña que no habla con nadie y siempre lleva gorros. Se hacen amigos gracias a las mariposas. Carlota le explica que lleva gorros porque tiene una enfermedad, y poco después deja de ir al colegio. Cada día está más enferma, así que Mariano la visita. Mientras ella duerme, él cuelga del techo todas las mariposas que su amiga le ha dibujado.