Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

IDAZLEAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IDAZLEAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/12/10

IPUIN KONTAKETA : PELLO AÑORGA

IPUIN KONTAKETA SAIOA  UDAL LIBURUTEGIAN

Urteko azken ipuin kontaketa saioa,  abenduaren 12an, ostegunez, egingo da.
Saio honetarako, Euskal Herrian dugun kontalaririk ezagunena gonbidatu dute, Pello Añorga, eta saioa txikitxoenei zuzendurikoa izango da.
Animatu!

2019/10/28

IDAZLEA: Jordi Sierra i Fabra

"Leer me salvó la vida, escribir le dio un sentido" 
Idazle emankor honen  liburu ugari dugu liburutegian. Gazte nahiz helduentzat literatura sortzaile aparta da gizon hau.
Bideo honetan bere bizitzaren gorabeharak kontatzen ditu.
Harrigarria benetan.



El prolífico escritor Jordi Sierra i Fabra autor de literatura juvenil y para adultos, es referente fundamental tanto en centros de primaria como de secundaria. En este vídeo nos cuenta diferentes facetas de su vida que nos van a sorprender.

Hemen duzue PDFn, berak idatzitako liburuxka eder bat. 


Os dejamos una versión en PDF de una pequeña obra suya.


Euskarazko bertsioa ere, hementxe duzue. 10 urtetik aurrera


2018/03/09

3. MAILA: idazlea. Miren Agur Meabe



Hirugarren mailako ikasle taldeak "Etxe bitan bizi naiz" liburua solasaldian irakurri eta landu ondoren, egilea den  Miren Agur Meabe etorri zaigu gaur liburutegira. Saio ederra eta interesgarria konpartitu dugu. Gauza ugaritaz hitzegin dugu eta gure lanak oparitu dizkiogu. Ondoren banan bananure  sinatu 
dizkigu gure liburuak.



  Hona  hemen gure txostenaren zatitxo bat

2016/04/07

3. MAILA: PATXI ZUBIZARRETA LIBURUTEGIAN

Hiru lagun izeneko liburua irakurri ondoren egilea, Patxi Zubizarreta, etorri 
zaigu eskolara. 

Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

 Guk prestatutako galderak erantzun ondoren txostentxo bat oparitu diogu gure iritzi eta marrazkiekin. Azkenik gure liburak sinatu dizkigu.




Patxi Zubizarreta Ordizian jaio zen 1964an. Haur denboran potolo samarra izan zen eta gozokiak izugarri gustatzen zitzaizkion. Handitan, gozogilea izango zela pentsatu zuen: gero Euskal Filologia ikasi zuen, irakasle izango zelakoan.
Gaur egun ez da ez gozogile ez irakasle, idazle baizik. Eta idazle izanik, nahi duena izan daitekeela ikasi du: gozogile edo irakasle. Horixe da literaturaren magia.

2015/02/06

PELLO AÑORGA LIBURUTEGIAN

Pello Añorga idazle ezaguna gaur liburutegira etorri zaigu. Bosgarren mailako ikasleei ipuin eder bat kontatu die: "Denok ezberdin, denok beharrezko."  Ondoren solasaldian aritu gara. 
Dantza egin dugu, musika tresna berriak ezagutu eta elkarbizitzarako zenbait aholku  jaso ere.




Haren libuak ikusgai mahai gainean jarri dugunean Pelloren dedikatoriak ikusi ditugu. Horrela jakin izan dugu hain zuzen ere, 2003ko maiatzeren 9an eskolan egon zela  "Pottokoren otsoa" liburuaz hitzegiten.
Eskerrik asko Pello eta hurrengora arte.


2013/03/19

3. MAILA: KATIXA AGIRREREKIN HIZKETAN

Katixa Agirre idazlea gurera etorri da eta liburutegian egin dugu solasaldi interesgarri bat.
Liburuak idazteko ideiak nondik hartzen dituen  galdetu diegu eta  "supermerkatuan" erosten direla esan digu; baina ideia onak, oso garestiak direla. Egia ote...? 

Solasaldiaren bukaerak liburuak sinatu dizkigu eta ikasleek opari  eder bat egin diote: liburuxka bat noberaren iritzi eta marrazki banarekin. 

Ikastetxeko irakurle guztiak ere, gogoan izan ditu.
Mila esker Katixa eta beste bat arte.


2012/03/27

IDAZLEAK ESKOLAN: Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenen "kosk egiten dut"  liburua irakurri ondoren, idazlea etorri zaigu eskolara eta solasaldi atsegin bat izan dugu harekin. 
Guk galdera ugari egin diogu liburuaren eta idazlearen bizimoduaren inguruan, eta berak bitxikeri pila kontatu digu: nola hasi zen idazten, zergatik, idazteko trukoak...
Garbi utzi digu ere, idazlea izateko, aurrena irakurle fina izan behar dela. Gure ikasleen artean baditugu irakurle onak. Norbait izango ote da idazle ospetsua etorkizunean?



Título: Kosk egiten dut
Autor: Xabier Mendiguren Elizegi
Editorial: Elkarlanean

Jakobo  izeneko txakur gazte bat dugu  liburu honen protagonista. Bere hortz handiekin oso  harro dago baina egun batean hotzak galduko ditu eta...







Bukaeran marrazki eder hau utzi digu liburutegia apaintzeko. Bertan, tximeleta irakurlea azaltzen da.
Mila esker, Xabier.