Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

3. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
3. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/03/09

3. MAILA: idazlea. Miren Agur Meabe



Hirugarren mailako ikasle taldeak "Etxe bitan bizi naiz" liburua solasaldian irakurri eta landu ondoren, egilea den  Miren Agur Meabe etorri zaigu gaur liburutegira. Saio ederra eta interesgarria konpartitu dugu. Gauza ugaritaz hitzegin dugu eta gure lanak oparitu dizkiogu. Ondoren banan bananure  sinatu 
dizkigu gure liburuak.



  Hona  hemen gure txostenaren zatitxo bat

2017/03/24

3. MAILA: ANTTON KAZABON IDAZLEAREKIN

"Bi kutxatxo" izeneko liburua irakurri ondoren,  Antton Kazabon liburuaren idazlea  etorri zaigu eskolara. Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

   
Anttonek, ondo asko adierazi digu oso trebea dela  bertsotan. 
Hona hemen gure izenekin jokua eginez botatako batzuk:
OLAIA: Beti zara horren alaia.
MALEN: Egin ba galdera ahaztu baino lehen?
JANIRE: Zure galdera erantzuteko zai nago ni ere.
SOFIA: Neska polita da. hori da egia.
ERIKA: Nola etorri naiz Oiartzundik? kotxez ala korrika.
SARA: Zu ere hemengoa zara?
JOAN: Aurrena etorri eta gero Joan.
DAVID: Encantado Goliat
JOSEBA: Ez daukazu galderarik, ke ba!
EKAITZ: Oiartzundik zu ikustera propioa etorri naiz. Etor naiteke maiz.
ZINEB: Zu hor ta ni hemen.
JESÚS: Hurrena ekarri bi txupatxus.
GARI: Ekin al diozu gaur goizean lanari?



BAITA ERE AHO KORAPILO SORTA EDERRA UTZI DIGU:
Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
Dendan den-dena dago dilindan.
Gora gure garo giro beroa.
Kontuz! katu kaka ketan kotan.
Hamar mamu eme hemen omen.
Azken zakur zeken zikina zokoan.
Opor apur piper paper papur.
Arren hurren haurren irria aurren.
Nik nonahi nuen nahi nuena.
Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
Bi idi adi-adi dudan daude.
Ihintzak hitzak zintza bitza.
Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
Etzi hautsi etxe hantxe zortzi eltxe bitxi.
Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
Lau kilo kola kili-kolo kalean.
Bareak bira beroa buruz behera.
Oilar gandor gorri berri hori larri.

2016/04/07

3. MAILA: PATXI ZUBIZARRETA LIBURUTEGIAN

Hiru lagun izeneko liburua irakurri ondoren egilea, Patxi Zubizarreta, etorri 
zaigu eskolara. 

Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

 Guk prestatutako galderak erantzun ondoren txostentxo bat oparitu diogu gure iritzi eta marrazkiekin. Azkenik gure liburak sinatu dizkigu.




Patxi Zubizarreta Ordizian jaio zen 1964an. Haur denboran potolo samarra izan zen eta gozokiak izugarri gustatzen zitzaizkion. Handitan, gozogilea izango zela pentsatu zuen: gero Euskal Filologia ikasi zuen, irakasle izango zelakoan.
Gaur egun ez da ez gozogile ez irakasle, idazle baizik. Eta idazle izanik, nahi duena izan daitekeela ikasi du: gozogile edo irakasle. Horixe da literaturaren magia.

2015/05/13

3. MAILA: ENERGIAREN DEKALOGOA

Hirugarren mailako ikasleek lan  sakona egin dute energiaren inguruan. Energia ezberdinak ikasi eta azteru ondoren, dekalogo interesgarri bat plazaratu dute  zuzen jokatzeko eta energia alperrik ez erabiltzeko. Bigarren mailakoak ikusle etorri zaizkigu eta ikasitakoaren azalpenak jaso dituzte.
 Lanari bukaera ezin hobea emateko, bertso sorta asmatu eta abestu egin dizkigute liburutegian, "rap" erritmo-oinarri honekin.  https://www.youtube.com/watch?v=SpifpH_D9k4

 Hemen dugu lagun taldea dantza egin ondoren biserak eta guzti, behar den bezala.  ZORIONAK!!

2015/03/16

IÑAKI ZUBELDI IDAZLEA, LIBURUTEGIAN



"Eskola sorgindua" irakurri ondoren, liburuaren egilea etorri zaigu liburutegira. Idazlearen lana nolakoa den, zenbat urte daraman lan horretan, nola hasi zen, etab. kontatu digu hirugarren mailakoei. 


Ondoren gure galderei eranztun eta azkenik ikasle guztien artean eginiko txostena oparitu diogu Iñakiri. Bereziki eskertu digu, batez ere, brailez idatzitako testua ikusi duenean bertan. Lehenengoa aldia omen da horrelakoa jasotzen duela.


Mila esker, Iñaki






Iñakik  solasaldian, beheko bideo honen aipamena egin zugun. Bertan izurde batek nola salbatzen duen txakur bat ikusten da. Ea zuen gustukua den.

2014/03/25

3. MAILA: JUAN KRUZ IGERABIDEREKIN HIZKETAN


Hirugarren mailako ikasleak "oporraldi bat baserrian" irakurri ondoren, Juan Kruz Igerabide, liburuaren idazlea etorri zaigu bere urtebetetze egunean. 
Zoriondu, abestu eta kontu kontari aritu gara berarekin. Geroago, geure iritziak biltzen dituen liburuxka oparitu diogu eta azkenik, banan-banan sinatu dizkigu liburu guztiak. 





Goran liburutegiko solasaldia eta beheran guk oparitutako lanak eta marrazkiak.






Gustura irakurri dugu liburua eta primeran pasatu dugu 

Mila esker Juan Kruz!





2013/05/29

D-PINTXOS TALDEKO MUSIKARIAK LIBURUTEGIAN

Hona hemen laugarren mailako iakasleek idatzitako testua:
Gaur goizeann Legazpiko d-pintxos musika taldeko bi partaide etorri zaizkigu eskolara. Iñigo eta Iñaki. Liburutegian elkartu gara beraiekin hirugarren eta laugarren mailako ikasleok. 
Iñigok 21 urte ditu eta musika eskolako  irakaslea da. Iñakik 19 urte ditu eta goi mailako modulo bat ikasten ari da  Arrasaten. Guk galderak egin dizkiegu eta haiek erantzun dizkigute.
Ondoren, Iñigok gitarra klasikoarekin bi abesti jo digu eta Iñakik gitarra elektrikoa  ederra erakutsi eta ikutzen utzi digu.

Klikatu irudian bideotxo bat ikusteko

Geroago eta pantaila handian d-pintxos taldeko bi abesti "EDERRA MUNDUA" eta "ZAZPIAK BAT", denok batera abestu dugu. Azkenik taldeko aragazliarekin bukatu dugu saioa.
Mila esker etorzeagatik eta segi horrelako abesti politak egiten!
Muxu bat.

2013/03/19

3. MAILA: KATIXA AGIRREREKIN HIZKETAN

Katixa Agirre idazlea gurera etorri da eta liburutegian egin dugu solasaldi interesgarri bat.
Liburuak idazteko ideiak nondik hartzen dituen  galdetu diegu eta  "supermerkatuan" erosten direla esan digu; baina ideia onak, oso garestiak direla. Egia ote...? 

Solasaldiaren bukaerak liburuak sinatu dizkigu eta ikasleek opari  eder bat egin diote: liburuxka bat noberaren iritzi eta marrazki banarekin. 

Ikastetxeko irakurle guztiak ere, gogoan izan ditu.
Mila esker Katixa eta beste bat arte.


2013/03/13

3. MAILA: solasaldia "Patzikurek problemak"

Hirugarren mailako iaksleek Katixa Agirrek idatzitako "Patzikuren problemak" liburua irakurri dute.
Datorren astelehenean hilak 18, egilearekin solasaldi bat egingo dugu  liburutegian.


Pozik eta alai bizi zen Patziku aitarekin eta amarekin, Adele txikia jaio den arte: izan ere, beti negarrez, edo korroskadaka, edo titia xurgatuz ari den gauza horrek hankaz gora jarri du Patzikuren bizitza. Baina neska bat ote da Adele? Patzikuk dinosauro itxura susmagarria hartzen baitio…







Katixa Agirre Miguélez: euskal idazlea eta Gasteizen 1981eko urriaren 27an jaioa. Literaturaren, kazetaritzaren eta blogen arloetan dihardu. Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea da eta EHUn irakasle izan da.






     Besteak beste, ezagunak egingo zaizkizuen honako liburu hauen  idazlea da :
"Ez naiz sirena bat" eta "Paularen seigarren atzamarra"

           



2013/02/13

3. MAILA: IPUINA / CUENTO; "Villa Zapato"

Batzutan eta liburu zaharren artean miatuz horrelako sorpresa onak izaten ditugu. Ea zer iruditzen zaizuen digitalizatu dugun ipuin zahar eta eder hau. Badakigu hirugarren mailan lantzen ari zaretela eta.


Handitu pantaila irakurri ahal izateko   /  Pinchar en pantalla para ampliar.

Como disponemos de una biblioteca con cierta solera y los libros bien cuidados, nos gusta bucear en sus rincones, donde a veces encontramos pequeñas joyas como este viejo cuento, que hemos  digitalizado para todos vosotros.  Esperamos que lo disfrutéis tanto como nosotros. Sabemos que en tercero de primaria lo estáis trabajando.

2012/11/12

4. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIA LITERARIA

Hona hemen laugarren mailako ikasleak lantzen ari diren liburua, gaztelaniar literaturaren arloan.

El Lugar Más Bonito del Mundo de la escritora Ann Cameron.

La historia del libro trata de Juan, un niño de siete años que vive en Guatemala. Abandonado por su madre es acogido por la abuela, que es muy pobre, aunque tiene una casita propia.

Juan aprende el oficio de limpiabotas, trabaja mucho y gana dinero, pero quiere hacer algo más que limpiar zapatos, es inteligente, quiere progresar, aprender a leer, ir a la escuela y quizá más adelante a la universidad. La abuela se siente muy orgullosa de su nieto y le explica cuál es para ella el lugar más bonito del mundo.
Ella no sabe leer. Lo lleva hasta la Oficina de Turismo y se para ante una foto de San Pablo en donde vivían. En la foto se ven las casas del pueblo, unas rosas, otras azul turquesa y algunas verde pálido, detrás de ellas el lago azul y los volcanes y los montes escarpados.

Veamos el último diálogo entre la abuela y el nieto:

“La abuela miró lo que estaba escrito debajo de la fotografía, luego lo tocó con la mano.
-¿Qué dice aquí?- preguntó.
Se lo leí;
-El Lugar Más Bonito del Mundo.
La abuela pareció sorprenderse.
Y yo empecé a pensar si de verdad San Pablo sería el lugar más bonito del mundo. No estaba seguro de si la abuela habría estado en algún otro lugar, pero aún así, pensé que ella sabría si lo era.
-Abuela, ¿lo es?- pregunté.
-¿Es qué?
-¿Es San Pablo el lugar más bonito del mundo?
La abuela me miró pensativa:

-El lugar más bonito del mundo puede ser cualquiera- me respondió.
-¿Cualquiera?- repetí.
-Cualquiera en el que puedas llevar la cabeza alta y en el que te puedas mostrar orgulloso de ti mismo.
-Sí- asentí.
Pero me quedé pensando que allí hay alguien a quien se quiere muchísimo y donde hay alguien que nos quiere de veras, ése sí que es el lugar más bonito del mundo”.

2012/03/27

IDAZLEAK ESKOLAN: Xabier Mendiguren

Xabier Mendigurenen "kosk egiten dut"  liburua irakurri ondoren, idazlea etorri zaigu eskolara eta solasaldi atsegin bat izan dugu harekin. 
Guk galdera ugari egin diogu liburuaren eta idazlearen bizimoduaren inguruan, eta berak bitxikeri pila kontatu digu: nola hasi zen idazten, zergatik, idazteko trukoak...
Garbi utzi digu ere, idazlea izateko, aurrena irakurle fina izan behar dela. Gure ikasleen artean baditugu irakurle onak. Norbait izango ote da idazle ospetsua etorkizunean?



Título: Kosk egiten dut
Autor: Xabier Mendiguren Elizegi
Editorial: Elkarlanean

Jakobo  izeneko txakur gazte bat dugu  liburu honen protagonista. Bere hortz handiekin oso  harro dago baina egun batean hotzak galduko ditu eta...







Bukaeran marrazki eder hau utzi digu liburutegia apaintzeko. Bertan, tximeleta irakurlea azaltzen da.
Mila esker, Xabier.

2012/02/16

3. MAILA: una hermana como Danny

Hona hemen 3. mailakoak tertulian lantzen ari direna. Oso liburu interesgarria da. Ikus ezazue zeri buruz doan.




UNA HERMANA COMO DANNY  ( Rolf Krenzer)
Desde que Oliver puede recordar, Danny está ahí. Antes, cuando era más pequeño, no se preocupaba mucho por ella. Era su hermana, su hermana mayor.
Pero poco a poco, Oliver se fue dando cuenta de que con Danny las cosas eran distintas que con los hermanos y hermanas de sus amigos.
Oliver quiere mucho a su hermana Danny, pero no le gustaría que sus compañeros supiesen que tiene una hermana disminuida. Hasta que ocurre algo que le hace ver cuánto puede echarla de menos.


El autor, Rolf Krenzer, es profesor en una escuela especial para niños disminuidos. En este sugerente libro refleja con gran sensibilidad los matices de la convivencia familiar cuando se tiene "una hermana como Danny", y cómo las dificultades pueden superarse cuando todos cooperan.