Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017/10/18

IPUINA: Erpurutxo

Bigaren mailakoekin  eta liburutegian  landu ondoren
 hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa, 
etxean berrirakurtzeko.

2017/04/06

IPUINA: konta dezagun sekretu bat

Hementxe dugu liburutegian landu dugun ipuin eder hau berriro etxean irakurri ahal izateko. Ez ahaztu "loretxoa" abestia enzutea eta ikastea, ipuin honekin harreman handia du eta.

Eta gure ipuinean gertatzen den bezala, ikusi museo honetako
 koadroetan ere, zer gertatzen den.

2016/05/11

IPUINA: HIRU INURRIAK

Irakurtzen ikasten ari direnentzat.
Hona hemen eskolan landu dugun ipuin eder hau, berriro etxean irakurtzeko.

2015/10/26

BIGARREN MAILA: idazlana - Udazkena

Udazkenaren bihotzean gauden honetan  bigarren mailakoek sakonki landu dute gaia. Ondoren, koadernoak ekarri dizkigute haien lan ederrak ikusi ahal izateko.



Ea aragazki bilduma hau gustatzen zaizuen.

2015/06/08

2. MAILA: IGARTUBEITI BASERRIAN

Ezkioko  IGARTUBEITI  baserria eta museoa bisitatu ondoren lan ederra egin dute bigarren mailakoek. Bertan hartutako informazioa eta ateratako argakiekin lan monografiko ederra sortu dute. Orain etxez-etxe pasako da gurasoak ikusteko eta ekarpenak egiteko. Zorionak egindako lanagatik!

Gela baten bisita  Beste gelaren bisita 

2015/04/27

2. MAILA: DESKRIBAPENAK

Harro egon daitezke bigarren mailako ikasleek egin duten lan itzelarekin. Deskribapena landu dute eta ikaskideen deskribapenak ezezik irakasleenak, jangelako langileenak, sukaldarienak, garraiokoenak, atezaintzarena, etab. egin dute. 
Zorion bero bat lan eder hau egiteagatik!


                                                                                  
  

2014/06/12

2. MAILA: KOADERNOKO LANAK

Oraingo honetan bigarren mailako ikasleen zenbait lan aurkeztu nahi dizuegu. Bertan, ikasturtean zehar jorratutako gai batzuk  azaltzen dira: besteak beste, Zugarramurdiko egonaldia, Donostiako zientzia museoa, Egipto, lehengo bizimodua, animalien deskribapenak...

2014/02/03

2. MAILA: ARRAINA

Sorpresa ederra hartu dugu gure bigarren mailako ikasle batek etxean eta bere kabuz eginiko ipuina, erakutsi digunean.
Asko gustatu zaigu eta zuen denon eskura jartzea erabaki dugu. 
Irakurri eta baietz gustatu!

Eta gure idazleari, horrela jarrai dezala. Hemendik aurrera ipuin gehiago idatziko dituela, seguru gaude.
Zorionak Alex!!


2013/06/07

2. MAILA: MARRAZKI SARITUA

Saioa bigarren mailako ikaslea, "pelusiñak" izeneko marrazkia ekarri digu. Udaletxeak antolatutako lehiaketan lehenengo saria lortu du bere mailan. Benetan lan ederra eta originala.
ZORIONAK eta segi horrelako lanak egiten!


2013/04/22

2. MAILA: ERLEGINTZA, LAN MONOGRAFIKOA

Aurten ere, bigarren mailako ikasleek, Urretxuko AIKUR baserriko museoan jasotako informazioarekin eta bertan ateratako argazkiekin,  lan bikaina egin dute.
Lan hau etxez etxe joango da, eta  gurasoek patxadan ikusiz,  zeuen ekarpenak egiteko aukera  izango duzue. Bitartean ikus itzazue ikasleek eginiko liburuxkak.

Hoy os queremos presentar los trabajos monográficos sobre el mundo de las abejas, realizados por el alumnado de Segundo de Primaria. Una vez encuadernados circularán de casa en casa para que los padres y madres hagáis las aportaciones que estiméis oportunas.



2012/10/17

2. MAILA: BRAILLE EZAGUTZEN

Ba al dakizue zer den tramankulo hau?
Idazteko makina dirudi baina botoi gutxiago ditu.
Braillez idazteko makina da eta itsuek erabiltzen dute.

Bigarren mailako ikasleak, zentzumenak lantzen ari direla eta, etorri zaizkigu liburutegira.
Haiekin batera Raza eta Maixabel etorri dira. Raza, lehenengo mailako ikaslea da eta makina nola erabiltzen den erakutsi digu. Hasieran, eguneko data jarri du eta ondoren gelakide guztien izenak.

Lan bikaina egin du eta harrituta utzi gaitu.  Zein azkar eta txukun egin duen!!!

Denon partetik zorionak Raza eta Maixabeli, benetan saio interesgarri eta aberatsa eskaini diguzuelako.  Asko ikasi dugu zuekin. Mila esker!


Gracias a Raza y Maixabel,  hoy sabemos algo más de BRAILLE.
Es un sistema de lectura y escritura táctil pensado para personas con discapacidad visual, e  ideado por el francés Louis Braille a mediados del siglo XIX.

2012/06/16

IRAKURTZEN IKASTEKO IPUINA: Gulliver

"Haurtxoa" bilduma zaharraren beste ipuintxo eder bat. Oraingo honetan klasiko bat:  GULLIVER.
OSO IPUIN EGOKIA IRAKURTZEN IKASTEN ARI ZARETENONTZAT.

2012/06/15

IRAKURTZEN IKASTEKO IPUINA: Hiru itsuak

Ea gustatzen zaizuen  hiru itsu xelebre hauen abentura.
Letra xehez irakurtzen ikasten ari zaretenontzat, hemen duzue ipuin zahar hau. HAURTXOA bildumakoa da et bigarren mailako ikasleei ezaguna egingo zaizue.

2012/04/27

2. MAILA: ERLEAK EZAGUTZEN

Gure bigarren mailako ikasleak, Urretxuko AIKUR baserrira joan ondoren, erleei buruz ikasitako guztia eta bertan ateratako argazkiekin lagunduta lan txukuna egin dute.
Lan hau etxez etxe joango da, eta  gurasoak patxadan ikusi eta ekarpenak egiteko aukera  izango duzue.




2012/03/27

ERLEAK EZAGUTZEN

Aikur baserrian izan gara erleei buruz gauza berriak ikasten.
Josunek  museoa ondo erakutsi digu, eta nola egiten den eztia ikasi dugu. Ondoren argizarizko kandelak egin ditugu eta ezti potetxo bana hartuta, pozik bueltatu gara eskolara.
 Baserrira heltzen.

 Aspaldiko erlauntza zaharrak.

 Josunerekin museon.

 Erlezainaren jantzi bereziak probatzen.

 Erlea, gure protagonista.
 Erlauntzat ikusten.

 Lorea, ezinbestekoa erlearen bizitzan

 Argizarizko kandelak egiteko prest.


 Kandelak bukatuta.

2012/02/23

BIGARREN MAILA: igeriketa ikastaroa


Urtarrilaren 11tik 31ra, bigarren mailako ikasleok, igeriketa ikastaroa egin dugu kiroldegian. Egunero autobusez joan gara igerilekura eta, asko ikasiz gain, bikain pasa dugu.