Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

6. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
6. MAILA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/10/03

LIBURU BAT: "La vuelta al mundo de un forro polar rojo"

Globalizazioa. Sarri entzuten den hitza. 
Nahi al duzu jakin zer den? Beheko bideoan duzue liburu honen aurkezpen bat.  Interesgarria dirudi ezta? 
Eskolako liburutegian badugu.




Beheko irudian klik egin eta liburua ikusi Pinchando en la imagen vemos el  PDF


Gehiago jakiteko / Para saber más

http://lavueltaalmundodeunforropolarrojo.blogspot.com/

2016/10/28

6. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA

Jakinda seigarren mailakoak buru belarri ari zaretela irakurketa honekin, jakizue liburua zoragarria dela, hasieran piska bat kostatu arren. 

Laguntzeko asmoarekin, hemen duzue liburua eta egileari buruzko informazioa.  Ez ahaztu mapan klikatzea.





Patxi Zubizarretak idatzitako liburua dugu esku artean. 
Protagonistak, "Xia Tenzin"  du izena.

Txinatar itsasoa ikusteko egiten duen bidaia da liburuak kontatzen duena. Tibetetik abiatzen da eta denbora luzez, oinez ekialdera etengabe joango da, bitartean ere bere aita aurkitu nahiko du.

 Xia txikia zenean itsasoa ikustera joan omen zen ere. Itsasora ailegatuko ote da? Aita aurkituko ote du? Bidean abentura ugari izango du gure protagonistak.


Hona hemen Xia Tenzin-ek egiten duen bidaia. 
Irudian klikatu eta informazio gehiago izango duzu.

Jakin ezazue, Patxi Zubizarretak "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" lanarekin, Euskadi literarura saria lortu zuela.





Patxi Zubizarreta Dorronsoro. Ordizian jaioa 1964an.

Euskal idazle oparoa da. Batez ere haur eta gazte literaturan
egindako lanengatik nabarmendu dena.

Itzultzaile ere bada. Gazteizen bizi da.

2015/05/28

6. MAILA: ZIENTZIA ASTEA

Egun hauetan zienztia astean mugilduta gaude.
 Aurten Boyle Mariotte  zientzialari ezagunaren legean oinarritutako esprimentuekin ari gara. Eskolako sarrera laborategia bihurta da. Honez gain zenbait hiztaldi ere antolatu dira.





Beheko irudian klikatuta, DV egunkariak argitaratutako informazio sakona irakur dezakezue.
 Pinchando en la imagen inferior accedemos al artículo publicado en el Diario Vasco.

2015/04/15

6. MAILA: IDAZLANAK / RELATOS BREVES

Seigarren mailako ikasleek eta, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"  
liburua oinarritzat hartuta, lan ezin hobea gauzatu dute. Liburu hau marrazkiz osatuta dago. Marazki bakoitzari izenburu bat eta esalditxo bat dagokio. Handik aurrera, gure ikasleen imaginazioa eta istorioa asmatzera. Ea gustukoa duzuen!



Presentamos una serie de relatos breves realizados por el alumnado de sexto curso en el área de lengua y literatura castellana tomando como punto de partida el libro de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK". Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna. Esperamos que os gusten.

2015/01/29

6, MAILA: SENTIMENDUEN IBILBIDEA / EMOCIONARIO



Seigarren mailako ikasleek "emocionario" izeneko liburuan oinarrituta,  lan monogrfiko ederra egin dute gure sentimenduen inguruan. Txostenak  etxez etxe pasa eta gurasoen iritziak jaso dira.


Tomando como referencia el libro "emocionario" en sexto curso se ha realizado un monográfico planteando  un recorrido  a través de nuestras emociones. Los padres y madres también han aportado su opinión.





Gela bakoitzeko lana / Cada clase ha realizado su propio monográfico.

 Ondoren gurasoen iritziak ikusiko ditugu  /  Vemos las opiniones de los padres y madres.







Eta bukatzeko, sentimenduen ibilbide osoaren laburpena euskaraz zein gaztelaniaz.


2014/06/20

AZKEN EGUNA GOI ZIKLOAN

Gaur ikasleen azken eguna, ospakizun bereziak izan ditugu gela guztietan. 
 Bosgarren mailakoek omenaldi txiki bat eskeini nahi izan diote andereñoari "los profes cuentan" txapelketa irabazteagatik, eta seigarren maiakaoak eskolari agurra behar bezala egiteko bertso ederrak abestu dizkiete irakaslei. Emoziak pil-pilean izan dira. Irrintziren bat edo beste entzun da entzun da eta malko ugari ikusi ere. 


Hau zerzelada txiki bat baino ez da. Azkeneko saioan bertso eta abesti ugari 
enzun baitira gela guztietan.
Goiza polita izan dugu eta  kronikatxo hau idazten ari garen unean, ikasleak etxean ala jangelan bazkaltzen, oporretan daudela esan dezakete.Beraz, opor zoriontsuak ikasle guztiei.

2014/06/18

ESKOLAKO GAUZAK

Opor bezperatan gaude eta mugimendu handia ikusi dugu gaur goizean eskolan. Alde batetik martxan da datorren ikasturterako sakeleko egutegirako marrazki-txapelketa. Ikasleak ari dira txandaka pasatzen eta botoa ematen.



Bestetik seigarren mailakaok ikusi ditugu patioan ederki prestatuta. Txirrinduak hartu eta Brinkolara doaz. Ondo pasa eta argi ibili!


Eta nahi baduzue ikusi bosgarren mailakoak zein ondo ibili diren cabuerniaventuran klikatu 
beheko irudian.
Hiru urteko ikasleak irakasleekin bisitan etorri zaizkigu handien eskolara eta tartetxo bat 
eman dute liburutegian.


Eta hau guztia gutxi balitz sute simulakroa ere izan dugu gaur goizean eskolan.



2014/05/26

6. MAILA: DABUTEN

Seigaren mailako ikasleek  "dabuten" izeneko txosten berezi bat prestatu dute. Akademikoegia ez da, baina hizkuntzarekin jolasten aritu dira, hitzak asmatu dituzte eta lan originala egin dute. Ikus dezagun lan honen zati bat.
Iazko txostena "ladrategi" izan zen.

2013/06/09

IPUINA: ¿ME QUIERES AMÁ?



 ¿Me quieres mamá? izeneko liburua sormen iturria erabiliz, hona hemen seigarren mailako ikasleek eta irakasleek egin duten lan ederra "lengua eta literatura" arloan.

Tomando como referencia el álbum ilustrado ¿Me quieres mamá? de Bárbara M. Joosse, en la que una madre esquimal responde a su pequeña cuando le realiza esta pregunta, el alumnado y profesorado de sexto ha trabajado sobre el mismo en el área de lengua y literatura. 




Ikus itzazue orain, beste hiru lan hizkuntza ezberdinetan: euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz.
 

2013/04/18

6. MAILA: LADRATEGI

Seigaren mailako ikasleek  "ladrategi" izeneko txosten bat prestatu dute. Akademikoegia ez izan arren, hizkuntzarekin jolasten aritu dira, hitzak asmatu dituzte eta lan originala egin dute. Ikus dezagun lan honen zati bat.

2013/01/29

6. MAILA: IDAZLANAK / RELATOS BREVES

Gure seigarren mailakoek "lengua y literatura" arloan  lan ederra egin dute.
Horretarako, Chris Van Allsburg  autorearen  "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"  
liburuan oinarritu dira.
Marrazkiz osaturiko liburua da. Marrazki bakoitzeko izenburu eta esalditxo bana.
Handik aurrera.... norberaren imaginazioa. Ea idazle izkuturen bat dugun gure artean!



Nos complace presentar una serie de relatos breves realizados por el alumnado de sexto curso en el área de lengua y literatura  castellana tomando como punto de partida el libro
  de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK".
Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna.
Esperamos que os gusten.

2013/01/14

EKOSISTEMAK

Ekosistemak zenbait gelatan lantzen ari zaretela eta, hona  hemen webgune interesgarri bat gehiago jakin ahal izateko. 
Ea baliogarria zaizuen.

                                                        Ikusteko, klikatu irudian.

2013/01/08

6. MAILA: IPUINAK ASMATZEN

Bukatu berriak ditugun oporretan eta gaztelera arloan, ipuin bat asmatu behar zuten gure seigarren mailako ikasleek.
Irakurle onak direnez, idazten ere trebeak dira.
Ikus dezagun Ainhoak, teknologia berriak erabiliz, eginiko lan ederra.
Testoa handitzko: irudian klikatu;   + "pantalla completa"  +  F11 
Para ampliar texto: pinchar imagen + pantalla completa + F11

2012/11/19

PLASTIKAKO LANAK: Hirugarren zikloa

Hirugarren zikloko ikasleek plastikako saioetan "KOLOREAK" landu ditugu. Ederki pasatu eta asko ikasi dugu.
Ea gustatzen zaizuen gure lana!

Oinarrzko koloreetatik abiatuta (urdina, gorria eta horia), beste kolore batzuk sortzen ikasi dugu. Lana, lau atal hauetan banatu dugu:

1.- Denon artean (bakoitzak nahi zuen kolorea sortuz), horma-irudi  abstrakto bat osatu dugu. 
2.- Puzzle bat sortu dugu: bakoitzak bere zatitxoa marraztuz eta margotuz, “insektu” irudi, puzzlea eraiki dugu. 
3.- Bikoteka lankidearen eskua naturatik hartutako irudi desberdinetan “kamuflatu” dugu. 
4.- Azkenik lientzu batetan bakoitzak nahi izan duen marrazkia marraztu du. 

2012/11/07

6. MAILA: HONDAKINAK NOLA GUTXITU

Hondakinen kudeaketa gero eta zailagoa denez, gure seigarren mailako ikasleek, tailer baten bitartez, eta sasietako tekinikariak lagunduta, gaia jorratu dute. 
Bertan, ahalik eta hondakin gutxien nola sortu ikasi dute.


lana egiten eskolako patioan

Lanaren emaitza

2012/10/15

IRUDI GEOMETRIKOAK NOLA EGIN

Ikasi nahi al dituzu irudi geometrikoak egiten?


Bertan ikusten dituzun tresnak hartuta  eta beheko 
izenatan klikatuz, ikusiko duzu zein erraza den.

Baietz ondo atera!!


2012/09/18

6. MAIALA: SOLASALDI LITERARIOA / TERTULIA LITERARIA


Seigarren mailakoak hasi dira Unai Elorriagaren liburu eder hau lantzen. 
Hemen duzue alea eta egileari buruzko informazioa.
Ea gustatzen zaizuen eta zuen iritziak ekartzen diguzuen publikatzeko.


Laburpena: 
Aita gaixorik dagoen bitartean izeba-osaba eta lehengusuekin bizi da Tomas. Beraiekin gauza asko ikasten baditu ere, bereziki Ines lehengusiñarekin ikasten du, bera oso inteligentea baita. Inesek izugarri daki intsektuei buruz.

Haur baten pentsamenduz osatutako kontakizuna da hau. Istorioa berak pentsatzen duen moduan, literalki, idatzita dago, ume baten zalantzak eta kezkak zeintzuk diren adieraziz.

Bere inozentzia eta mundua ikusteko modua adierazten dizkigu. Helduek kontatzen diotenaren eta berak ikusten duenaren arteko kontrastea ere ageri da.







UNAI ELORRIAGA : biografia

Bilbon jaio zen 1973an. Algortan bizi izan da beti eta Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak. SPrako tranbianobelarekin marka guztiak hautsi zituen: bere lehen liburua zen, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala eman zioten 2002. urtean
2003. urtetik hona idazle lanetan dihardu. Filologoa eta itzultzailea den arren, literaturari emana bizi da, eta beste bi nobela argitaratu ditu urteotan. Sariak zabaldutako ateei esker, hitzaldiak eman ditu Madril, Segovia edo Oxforden, baita ere artikuluak idatzi egunkari askotan, tartean El Pais, El Mundo edo La Vanguardian. Pelikula bat ere egin dute bere nobela sarituarekin

Idatzi dituen liburuetako batzuk ondorengoak dira: SP-rako tranbia (2001);Van't Offen ilea (2003); Vredaman (2005r); Matxinsaltoen belarriak (2006);Londres kartoizkoa da (2009).


Oraindik ikasleak irakurtzen ari dira.
Hona hemen, 6.A mailako ikasleek ekarritako ekarpenak:

- Izenburua arraro samarra baina orijinala iruditu zaigu.
- Esaldiak motzak dira eta liburua erraz irakurtzen da.
- Ikasle batzuei asko guztatu zaie orain arte irakurri duguna.
- Gehien gustatu zaigun kapituloa, hirugarrena izan da. Oso dibertigarria baita..
- Asmatu dugu errezeta bat hilzorian dauden euliak berpizteko.

2012/03/01

IPUIN KLASIKOAK BERRIDAZTEN

Hamelingo xirulari ospetsua orain rap-eroa bihurtu zaigu, eta saguen ordez mofetak dira protagonistak. Xirulariak ferrari bat du.

Ikus ezazue ze istorio asmatu dugun ipuin klasiko honetan oinarrituta.
Guretzat hau idaztea oso dibertigarria izan da.
Asier eta Jon



2012/02/21

ESAERAK, ATSOTITZAK / REFRANERO

Hona hemen 6. mailako ikasleek, gaztelaniazko arloan eta hizkuntzaren esaera zaharren inguruan eginiko lan bikaina.
Os queremos presentar un buen trabajo de recopilación de refranes castellanos con su correspondiente explicación, realizado por el alumnado de sexto curso en el área de lengua y literatura.

2012/01/27

ESKORIATZAKO MUSEOAN

Seigarren mailakoak Eskoriatzko museoan izan dira. Ondoren, lantxo hau egin dute eta bertan, ikusi eta ikasitakoa kontatzen digute.
Ederki ikasten dira gauzak horrela, ezta?