Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

BERRIAK / noticias etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
BERRIAK / noticias etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/03/26

KORONABIRUSA

BIZITZEN ARI GAREN GARAI HAUEK AZALTZEN DITUEN IPUIN BAT DUGU JARRAIAN.

KLIKATU GAINEAN

PAPIROFLEXIA ERABILIZ, KORONABIRUSAREN INGURUKO IPUINTXOA IKUSGAI DUZUE HEMEN.


2020/03/23

eLIBURUTEGIA

ZER DA eLIBURUTEGIA?





Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko liburutegiek lankidetzan osatu duten online liburuen bilduma bat da.

Liburu berriak eta ez hain berriak, denon eskura ditugu bertan. Euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan. 

Liburua deskargatu eta lasai ederrean etxean irakurtzeko aukera eskaintzen du.

Liburutegiko liburuak bezalaxe, 21 egun izan ditzazkegu mailegaturik online liburu hauek.




NORK ERABIL DEZAKE?

Edozeinek, Legazpiko liburutegiko bazkide direnak eta ez direnak. 


NOLA?

Lehenik, esteka honetan klik eginez eta bertan agertzen den taulan zuen datuak sartuz. 






ARAZOREN BAT IZANEZ GERO, LEGAZPIKO UDAL LIBURUTEGIAREKIN HARREMANETAN JARRI. 




ANIMA ZAITEZTE! AUKERA BIKAINA BAITA NAHI DUZUEN LIBURUA IRAKURTZEKO!


2020/03/06

MARTXOAREN 8A


IGANDEAN EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DA.


BERDINTASUNAREN ALDE EGITEN DUGU GUK ERE!



ALDAKETA  ESKUETAN DAGO !

2019/06/05

ROALD DAHL: Cuentos en verso...

 Roald Dahl idazlea.  Nork ez du ezagutzen 
"Charlie eta txokolate-lantegia" izeneko liburua edo pelikula? 
Hau da bere lanik ezagunena, baina umeentzat nahiz helduentzat lan ugari uzti digu idale handi honek. 
Besteak beste, Matilda, El superzorro, El dedo mágico, El gran gigante bonachón, El vicario que hablaba al revés, Cuentos en verso para niños perversos, etab. 
Helduentzak gomendatu nahi dizuegu "Relatos de lo inesperado". 
Ikus dezagun orain "Cuentos en verso para niños perversos" liburtik zati bat.





2019/05/31

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 28. JAIA



 


Euskal Eskola Publikoak
Errenterian bota du aingura,

denontzat zabalik dago
Euskal Herritik mundura.

Hezkuntza aukera paregabea
etorkizunez dago betea,
zu eta ni engranajea
jar dezagun martxan katea!

Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.

Gure herriko kaleetako
argazki baten tankeran,
jatorri eta izaera ugaritako
lagunak gaude ikasgelan.

Euskalduna eta anitza
horrelakoa bait da bizitza,
hezkuntza gizartearen giltza
entzun dezatela gure hitza!

Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.

Elkarlanean bagoaz aurrera
denek izan dezagun aukera bera.
Zu ere gurekin batzen al zera?
bultza dezagun denok batera!

Ekainaren bian dugu zita
prestatu eta zatoz , «ti-ta»!

«Errenterian bizi gara eta
egin zaiguzu bisita!»

2019/03/07

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzerapausorik ez.
Ni un paso hacia atrás.

2019/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA: KOPLAK

Santa Ageda bezperan izanik, Euskal Herriko hiri eta herrietan betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean. Hona hemen gure inguruan abesten direnak.



2018/12/21

NEGUA DATOR

Gaur, abenduak 21, San Tomas Eguna, gabonetako opor hasiera eta neguaren hasiera.

Ipar hemisferioan udazkenari agur esango diogu gaur.  Neguak 88 egun eta 23 ordu iraungo du, 2019ko martxoaren 20ra arte. Neguko solstizioa urteko egunik laburrena eta gaurik luzeena da. 
Eguerdian Eguzkia urteko punturik baxuenera iristen da eta hemendik aurrera, gauak pixkanaka laburtzen joango dira  argi orduak nagusituz.
Ipar poloan eguzkia ez da ateratzen egun osoan; 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunetan luzatzen da. Hego hemisferioan, berriz, ekainaren 21-22an izaten da neguko solstizioa.

GAUR SANTO TOMAS EGUNA


Gaur abenduaren 21ean, Donostiako alde zaharreko enparantzan egongo da urteroko txerri erraldoia.  "Gilda" izena du aurtengoa,  eta Leitzatik dator. 340 kilo inguru pisatzen du. Donostiara inguratzen zaretanak ikusteko aukera izango duzue.

Hona hemen gaur abesten den bertsoa:

"San Tomaseko feria
txorizoa ta ogia,
lapurrak ere badalbitzala
ireki ondo begia".



Aspaldian baserritarrak jaisten ziren Donostiara, baserriko nagusieei errentak ordaintzera.
Ondoren egun pasa gelditzen omen ziren giro onean.
Horrela sortu zen festa hau. 
Bilbon ere, azoka ederra antolatzen da

Donostian eta Bilbon daudenak pasa dezatela ondo eta besteok, txistorra pintxo bat hartuta nonbaiten ospatuko dugu ere.

2018/12/05

DURANGOKO AZOKA - 2018

Domingo Agirre Durangoko azokan. 
Aurten 53.a. Abenduaren 5etik 9ra. Paregabeko lekua egun ederra pasatzeko. Anima zaitezte!


2018/12/03

EUSKARAREN EGUNA: Abenduak 3


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,  Frantzisko Xabier deunaren egunean. hain zuzen ere. Hau, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, adituek diotenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.



Ospakizun honekin bat  egiten dugu eta eskolako fronoian jaialditxo bat antolatu dugu arratsalderako. Gurasoak gonbidatuta zaudete eta denon artean giro ezin hobean, 
abesten eta dantzan ibiliko gara.



2018/11/20

HAURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur azaroak 20,  Haurraren Nazioarteko  Eguna 

Día Universal del Niño 2018
Hoy 20 de noviembre, celebramos el Día Internacional del Niñ@

2018/06/05

INTERNETEN BAI, BAINA SEGURU

Interneten bidez, oso informazio-kopuru handia jaso dezakegu eta munduko edozein tokitara bidaia daiteke sagua erabiliz. Hala ere, sareak baditu bere arriskuak. Izan ere, sarera konektatzen garenean ate bat irekita uzten dugu ordenagailuan, eta ate horretatik, eduki erabilgarri eta aberasgarriez gain, beste eduki arriskutsuagoak ere, sar daitezke. Beraz seguritatea bematzea ezinbestekoa dugu.
Irudian klikatu gehiago jakin nahi baduzu.
Pinchando en la imagen accederemos a una serie de consejos prácticos para mejorar
 nuestra seguridad en internet.

2018/05/28

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA

Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia 
ospatuko da Lekeition. ANIMA ZAITEZTE!!

2018/05/08

IRAKURKETA ERRAZA - LECTURA FÁCIL

"Irakurketa Erraza" ala "Lectura Fácil" gaztelaniaz.  
Kolektibo ezberdinei egokitutako testoak dira.
Lan handia ari da egiten materiala sortzen erakunde honetan. Liburuak salgai daude. Eskolan ale batzuk baditugu eta gehiago erosteko asmoa ere. Informazio gehiago nahi izanez gero
 segi irakurtzen. 


Este es el distintivo que identifica un documento elaborado con los criterios de Lectura Fácil. Se trata de aquellos libros, cuyos textos se han adaptado para que sean accesibles y/o comprensibles para determinadas personas con dificultades de acceso o de comprensión.


2018/04/23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur apirilak 23,  Liburuaren Nazioarteko  Eguna ospatzen da. Gu gure ekarpentxoa egin nahiean, 15  minutuko bideotxo hau plazaratzea bururatu zaigu. Ea zuen gustukoa den.



Hoy lunes  23 de abril celebramos el Día Internacional de Libro y del Derechos de Autor, lo que nos sirve de excusa para presentaros este bonito corto de 15 minutos de duración. ¡Disfrutadlo!


Cierto día mi madre me llevó a la feria y me compró un pollito.
 El pollito venía en su cajita de cartón. 
Mi madre depositó en mis manos la cajita. 
Sentí las pequeñas patas del polluelo sobre mis manos temblorosas.
Eso es un LIBRO: una caja de cartón con un misterio en su interior

2017/10/17

ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK

Urria, Eskoletako Liburutegien Nazioarteko hila.
"Conectando Comunidades y Culturas" es el tema que este año ha acordado la 
Asociación Internacional de Bibliotecarios Escolares . Comunidades de aprendizaje de todo tipo 
y culturas de todo el mundo, compartiendo nuestro amor por las bibliotecas escolares. 

2017/06/20

BAIKARA ALDIZKARIAN

Baikara aldizkarian 2017ko ekaineko alean.