Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/10/26

TXANOGORRITXO

Haur hezkuntzako ikasleekin liburutegian lantzen dugun betiko ipuin klasikoa.
Irudian klikatu / Pinchad en la imagen

2018/10/01

GORPUTZEKO ATALAK / Partes Del Cuerpo

Gorputzeko atalen izenak jakin nahi al dituzue?
Hona hemen etxeko txikiekin gorputzeko atalen izenak ikasteko edo errepasatzeko bideo egoki bat. Ikusi eta ikasi!

Klikatu irudian / Pinchad en la imagen

Aprendemos las partes del cuerpo

2018/09/18

IKASTURTE BERRIA

Hementxe gaituzue berriro. Ilusio handiarekin  eta aurreko ikasturteetan bezala, gure liburu eta ipuin zoragarrietan murgiltzeko prest. Ongi etorriak!

Hasteko, hona hemen bitxikeri bat.

2018/06/26

UDAN ERE IRAKURTZEN

Udako oporraren atarian  eta urtero bezala,  geuk prestaturiko irakur proposamena eskuratu nahi dizuegu. Gida xumea baina ondo aukeratutako liburuz hornitua. Hiru hizkuntzatan idatziak eta gurasoak ahaztu gabe. Ea gustukoa duzen!

 Como en cursos anteriores os presentamos nuestra pequeña guía de lectura realizada con ilusión y cariño, en la que encontraréis  libros en tres idiomas, incluyendo además algún título para madres y padres. 
¡Ojalá os sea útil!




2018/06/25

ESKOLA EGUNA

Joan den ostiralean ekainak 22 eta ikasleetzat azkeneko eguna izanik,  festa bikaina antolatu genuen eskolan. Hona hemen  goiz horretan egindako zenbait argazki.

2018/06/14

5. MAILA: IDAZLANA

Bosgarren mailako ikasleek,  Chris van Allsburg-ek publikatutako "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK" liburua aitzikitzat hartuta, lan ezin hobea egin dute. Liburu hau marrazkiz osatuta dago. Marazki bakoitzari izenburu bat eta esalditxo bat dagokio. Handik aurrera, gure ikasleen sormena. 
Ea gustukoa duzuen! 


 


Presentamos una serie de relatos breves realizados por el alumnado de quinto curso en el área de lengua y literatura castellana tomando como punto de partida el libro de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK". Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna.

2018/06/08

ANTZERKIA ESKOLAN

 Lehen hezkuntzako LH4 eta LH6 mailako ikasleek emanaldi bat eskeini genien Olazabaleko DBH1-eko ikasleei eta Haztegi ikastolako LH6. mailako ikasleei. "Mikelen ametsak" izeneko historia kontatu zuten dantza eta antzerkiz horniturik, laugarren mailakoak. Ondoren seigarren mailakoek, Jules Verne-ren "Munduari Bira 80 Egunetan" obra ospetsua eskaini genien antzerki bidez.
Bukatzeko Haztegiko ikasleak eta Domingo Agirrekoak elkarrekin ibili ginen eskolako jolastokian.

                                                                                    Seigarren Mailako Ikasleak.

    

2018/06/05

INTERNETEN BAI, BAINA SEGURU

Interneten bidez, oso informazio-kopuru handia jaso dezakegu eta munduko edozein tokitara bidaia daiteke sagua erabiliz. Hala ere, sareak baditu bere arriskuak. Izan ere, sarera konektatzen garenean ate bat irekita uzten dugu ordenagailuan, eta ate horretatik, eduki erabilgarri eta aberasgarriez gain, beste eduki arriskutsuagoak ere, sar daitezke. Beraz seguritatea bematzea ezinbestekoa dugu.
Irudian klikatu gehiago jakin nahi baduzu.
Pinchando en la imagen accederemos a una serie de consejos prácticos para mejorar
 nuestra seguridad en internet.

2018/05/28

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN FESTA

Ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia 
ospatuko da Lekeition. ANIMA ZAITEZTE!!

2018/05/25

AITON-AMONAK ESKOLAN

Baikara aldizkarian 2018ko maiatzako alean.

Aurten elkarbizitza astean aiton-amonak etorri dira eta beraiekin momentu eta jolas ederrak nahiz dibertigarriak pasa ditugu. Beraien bizimodua kontatu digute eta asko ikasi dugu haiengandik.
6.mailako ikasleak.


2018/05/23

5. MAILA: Komikiak online

Bosgarren mailako ikasleei eta "komikia" gelan landu ondoren proposamen bat luzatu zitzaien:
Komikiak online osatzea haien kabuz etxean. Batzuk eskuratu ditugu. 
Lan ederra egin duzue. Zorionak!





2018/05/15

5. MAILA: Komikiak

Bosgarren mailako ikasleek, testoa, aragazkiak eta marrazkiak erabiliz, komikiak asmatu dituzte. Lan ederra egin dute. Ea zuen gustukoak diren. 
 

2018/05/08

IPUINA: KALEA

Liburutegian landu ondoren, hemen uzten dizuegu ipuintxo hau berriro etxean irakurtzeko senideekin.
 Ea nork asmatzen duen bukaera...

IRAKURKETA ERRAZA - LECTURA FÁCIL

"Irakurketa Erraza" ala "Lectura Fácil" gaztelaniaz.  
Kolektibo ezberdinei egokitutako testoak dira.
Lan handia ari da egiten materiala sortzen erakunde honetan. Liburuak salgai daude. Eskolan ale batzuk baditugu eta gehiago erosteko asmoa ere. Informazio gehiago nahi izanez gero
 segi irakurtzen. 


Este es el distintivo que identifica un documento elaborado con los criterios de Lectura Fácil. Se trata de aquellos libros, cuyos textos se han adaptado para que sean accesibles y/o comprensibles para determinadas personas con dificultades de acceso o de comprensión.


2018/04/26

FAMILIA ETA IRAKURKETA

Helduen zeregina gure seme-alabak irakurleak izatea nahi badugu.
Aholku interesgarriak.

Interesantes consejos para hacer de nuestros peques y no tan peques, futuros lectores y lectoras

GELETAN IRAKURKETA LANTZEN

Liburuaren eguna aitzakitzat harturik aste osorako ekitza bereziak prestatu ditugu eskolan. Horien artean  egunero 10 minutuko irakuketa gelatan, megafonian musika klasikoa entzuten den bitartean.
Albibioniren adagioa eta Palcbelbel canon-a izan ditugu lagun.


Ipuin kontaketa ugari egin da liburutegian. Goi mailako ikasleek txikieei kontatu dizkiete. 
Hona hemen landutako zenbait ipuin berriro etxean ikusi ahal izateko.




2018/04/23

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur apirilak 23,  Liburuaren Nazioarteko  Eguna ospatzen da. Gu gure ekarpentxoa egin nahiean, 15  minutuko bideotxo hau plazaratzea bururatu zaigu. Ea zuen gustukoa den.



Hoy lunes  23 de abril celebramos el Día Internacional de Libro y del Derechos de Autor, lo que nos sirve de excusa para presentaros este bonito corto de 15 minutos de duración. ¡Disfrutadlo!


Cierto día mi madre me llevó a la feria y me compró un pollito.
 El pollito venía en su cajita de cartón. 
Mi madre depositó en mis manos la cajita. 
Sentí las pequeñas patas del polluelo sobre mis manos temblorosas.
Eso es un LIBRO: una caja de cartón con un misterio en su interior

2018/03/16

IPUINA : ENTZUN ETA IRAKURRI

Beheko irudian klikatuz, azpian transkribatuta duzuen pasadizoa entzun dezakezue. Ea gustatzen zaizuen.


BUROKRAZIA
Sixto Martinezek Sevillako koartel batean bete zuen soldadutza. Koarteleko patioaren erdian eserleku bat zegoen. Eserlekuaren ondoan soldadu bat izan ohi zen beti goardia egiten. Inortxok ere ez zekien zergatik egiten zen eserlekuaren ondoko goardia. Egin egin behar zelako egiten zen, gau eta egun, gauero, egunero, eta belaunaldiz belaunaldi ofizialek agindua eman eta soldaduek bete egiten zuten. Inork ez zuen dudarik egin, ezta galdetu ere. Horrela egiten bazen —eta betidanik egiten zen horrela—, zer edo zergatik izango zen.
Eta horrela jarraitu zuen harik eta norbaitek, ez dakit zein jeneral edo koronelek, jatorrizko aginduaren berri jakin nahi izan zuen arte. Gogotik miatu behar izan zituen artxiboak. Eta luze arakatu eta gero, argitu egin zen kontua azkenean. Hogeita hamaika urte, bi hilabete eta lau egun lehenago, ofizial batek eserlekuaren ondoan goardia egiteko agindua eman zuen, pintatu berria zegoenez ez zedila inor pintura freskoaren gainean eseri.
Eduardo Galeano
Gerardo Markuletak itzulia

2018/03/09

3. MAILA: idazlea. Miren Agur Meabe



Hirugarren mailako ikasle taldeak "Etxe bitan bizi naiz" liburua solasaldian irakurri eta landu ondoren, egilea den  Miren Agur Meabe etorri zaigu gaur liburutegira. Saio ederra eta interesgarria konpartitu dugu. Gauza ugaritaz hitzegin dugu eta gure lanak oparitu dizkiogu. Ondoren banan bananure  sinatu 
dizkigu gure liburuak.



  Hona  hemen gure txostenaren zatitxo bat

2018/03/05

IPUINA: Marixorren deskuidoak

Berdintasunaren inguruan eta lehenengo zikloan lantzen dugun ipuinetariko bat, eskura jarri nahi dizuegu. Ea zuen gustukoa den.

2018/03/03

MALALAREN BIZITZA

Malala: emakume ausart baten historia. (Gehiago jakiteko)



Iturria: REPORTERO DOC  aldizkaria

2018/03/01

AHO KORAPILOAK

Hizkuntzarekin jolasean.

Iturria: Batbirulau!

2018/02/24

MAHAI JOLASA: ESKAILERAK ETA SUGEAK

"Eskailerak eta sugeak" mahai jolasarekin gustora ibiltzen gara eguerdian eskolan. Ondorengo irudiak handituz gero, inprimatu dezakezue etxean gehien gustatzen zaizuen eredua. Maila desberdinak daude eta erraza da jolastea. 



NOLA JOLASTU: 
Los jugadores/as comienzan con una ficha  y se turnan para lanzar un dado que les indicará la cantidad de casillas que deben avanzar.  Las fichas se mueven según la numeración del tablero, en sentido ascendente. Si al finalizar un movimiento un jugador/a cae en una casilla donde comienza una escalera, sube por ella hasta la casilla donde ésta termina. Si, por el contrario, cae en una en donde comienza la cabeza de una serpiente, desciende por ésta hasta la casilla donde finaliza su cola.
Si un jugador/a obtiene un 6 podrá mover y tirar nuevamente el dado.  Si un jugador/a obtiene tres 6 consecutivos, deberá regresar a la casilla inicial. El jugador/a que logra llegar a la casilla final es el ganador/a..