Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
2018/04/30
2018/04/26
FAMILIA ETA IRAKURKETA
Helduen zeregina gure seme-alabak irakurleak izatea nahi badugu.
Aholku interesgarriak.
Interesantes consejos para hacer de nuestros peques y no tan peques, futuros lectores y lectoras
GELETAN IRAKURKETA LANTZEN
Liburuaren eguna aitzakitzat harturik aste osorako ekitza bereziak prestatu ditugu eskolan. Horien artean egunero 10 minutuko irakuketa gelatan, megafonian musika klasikoa entzuten den bitartean.
Albibioniren adagioa eta Palcbelbel canon-a izan ditugu lagun.
Ipuin kontaketa ugari egin da liburutegian. Goi mailako ikasleek txikieei kontatu dizkiete.
Hona hemen landutako zenbait ipuin berriro etxean ikusi ahal izateko.
Hona hemen landutako zenbait ipuin berriro etxean ikusi ahal izateko.
2018/04/23
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gu gure ekarpentxoa egin nahiean, 15 minutuko bideotxo hau plazaratzea bururatu zaigu. Ea zuen gustukoa den.
Hoy lunes 23 de abril celebramos el Día Internacional de Libro y del Derechos de Autor, lo que nos sirve de excusa para presentaros este bonito corto de 15 minutos de duración. ¡Disfrutadlo!
Cierto día mi madre me llevó a la feria y me compró un pollito.
El pollito venía en su cajita de cartón.
Mi madre depositó en mis manos la cajita.
Sentí las pequeñas patas del polluelo sobre mis manos temblorosas.
Eso es un LIBRO: una caja de cartón con un misterio en su interior
2018/03/16
IPUINA : ENTZUN ETA IRAKURRI
Beheko irudian klikatuz, azpian transkribatuta duzuen pasadizoa entzun dezakezue. Ea gustatzen zaizuen.
BUROKRAZIA
Sixto Martinezek Sevillako koartel batean bete zuen soldadutza. Koarteleko patioaren erdian eserleku bat zegoen. Eserlekuaren ondoan soldadu bat izan ohi zen beti goardia egiten. Inortxok ere ez zekien zergatik egiten zen eserlekuaren ondoko goardia. Egin egin behar zelako egiten zen, gau eta egun, gauero, egunero, eta belaunaldiz belaunaldi ofizialek agindua eman eta soldaduek bete egiten zuten. Inork ez zuen dudarik egin, ezta galdetu ere. Horrela egiten bazen —eta betidanik egiten zen horrela—, zer edo zergatik izango zen.
Eta horrela jarraitu zuen harik eta norbaitek, ez dakit zein jeneral edo koronelek, jatorrizko aginduaren berri jakin nahi izan zuen arte. Gogotik miatu behar izan zituen artxiboak. Eta luze arakatu eta gero, argitu egin zen kontua azkenean. Hogeita hamaika urte, bi hilabete eta lau egun lehenago, ofizial batek eserlekuaren ondoan goardia egiteko agindua eman zuen, pintatu berria zegoenez ez zedila inor pintura freskoaren gainean eseri.
Eduardo Galeano
Gerardo Markuletak itzulia
2018/03/09
3. MAILA: idazlea. Miren Agur Meabe
Hirugarren mailako ikasle taldeak "Etxe bitan bizi naiz" liburua solasaldian irakurri eta landu ondoren, egilea den Miren Agur Meabe etorri zaigu gaur liburutegira. Saio ederra eta interesgarria konpartitu dugu. Gauza ugaritaz hitzegin dugu eta gure lanak oparitu dizkiogu. Ondoren banan bananure sinatu
dizkigu gure liburuak.
dizkigu gure liburuak.
Hona hemen gure txostenaren zatitxo bat
2018/03/07
2018/03/05
IPUINA: Marixorren deskuidoak
Berdintasunaren inguruan eta lehenengo zikloan lantzen dugun ipuinetariko bat, eskura jarri nahi dizuegu. Ea zuen gustukoa den.
2018/03/03
2018/03/01
2018/02/24
MAHAI JOLASA: ESKAILERAK ETA SUGEAK
"Eskailerak eta sugeak" mahai jolasarekin gustora ibiltzen gara eguerdian eskolan. Ondorengo irudiak handituz gero, inprimatu dezakezue etxean gehien gustatzen zaizuen eredua. Maila desberdinak daude eta erraza da jolastea.
NOLA JOLASTU:
Los
jugadores/as comienzan con una ficha y se
turnan para lanzar un dado que les indicará la cantidad de casillas que deben
avanzar. Las fichas se mueven según la
numeración del tablero, en sentido ascendente. Si al finalizar un movimiento un
jugador/a cae en una casilla donde comienza una escalera, sube por ella hasta la
casilla donde ésta termina. Si, por el contrario, cae en una en donde comienza
la cabeza de una serpiente, desciende por ésta hasta la casilla donde finaliza
su cola.
Si un
jugador/a obtiene un 6 podrá mover y tirar nuevamente el dado. Si un jugador/a obtiene tres 6 consecutivos,
deberá regresar a la casilla inicial. El jugador/a que logra llegar a la casilla final es el ganador/a..
2018/02/22
IPUINA: AINHOA PINGUINOA URDIN ILUN KOLOREKOA
Negu latz honetan eta pasa berri dugun inauterian pinguinoak ere eskola inguruan eta barruan ibili direnez, ipuintxo honen egokitzapena egin dugu haur hezkuntzako ikasleekin lantzeko.
Iturria: "El pingüino Marcelino de color azul marino"
2018/02/19
IPUINA: OLATUA
Testorik gabeko liburu zoragarri bat aurkeztu nahi dizuegu. "La Ola" du izenburua eta egilea Suzy Lee Coreako
ilustratzaile bat da.
En este sugerente libro
sin palabras Suzy Lee nos cuenta la historia de una niña en un día de playa. La
impresionante simplicidad de las ilustraciones, en tan solo dos tonos de
acuarela, crean una vibrante e inolvidable historia llena de alegría y risas.
Ganador del Primer Premio
al Mejor Libro Ilustrado en el 2009 otorgado por el Gremio de Libreros de
Madrid.
Siempre quise hacer un
libro acerca del mar y las olas. Siempre me han atraído el crudo azul del mar y
la brillante luz del sol. Tengo la sensación de que el flujo y el reflujo de
las olas comparten el mismo ritmo que los libros. Y, por encima de todo, está
el hecho de que cuando miramos el mar todos vemos lo mismo, sin que importe la
parte del mundo en la que nos encontremos: niños y adultos por igual juegan a
perseguir las olas y a escapar de ellas. Hay una felicidad instintiva implícita
en ese juego. Intentas no mojarte, pero, al final, sucumbes a las olas.
Eskolako ikasle talde batek gustura hartu dute liburua eta irudiak arakatuz testu bat asmatu dute.
Ea zer iruditzen zaizuen. Guri asko gustatu zaigu.
2018/02/16
ZURI BELTZA ZEN HIRIA
Zuri beltza zen hiri
bateko pertsonak triste eta burumakur bizi ziren. Bertan, kolorea zuen mutil
alai bat agertu zen. Mutilak nahi zuenari kolorea ematen zion (alaitasuna), ikutzen
zuena ere koloreztatu egiten zuen. Kalean zebilela neska bat ikusi eta
liluratuta geratu zen. Neska koloreztatzeko besarkatu egin zuen, baina espero zuena ez zen gertatu. Biak zuri beltz geratu ziren. Mutila, triste, itsastoratu egin zen. Ondoren neska negarren hasi zen, bere nergar malkoak koloredunak ziren
(barruko sentimentuak), malkoek ingurua koloreztatzen zuten neurrian neskak ere
kolorea hartu zuen. Mutila, itsasontzian,
negarrez hasi zen, honen malkoak ere koloredunak ziren. Itsasontzitik salto
egin eta hiriruntz abiatu zen igerian. Neska mutilak elkartzean besarkatu egin
ziren eta kolorea hartu zuten. Oso pozik zeudenez eta ingurua, hiria... koloreztatzea lortu zuten.
2018/02/13
BITXIKERI MATEMATIKOA: Karratu magikoak
Egunen batean Bartzelonako "Sagrada Familia " monumentu ospetsuaren atarian bazabiltzate, sarrerako atearen ondoan algoritmo hau ikusiko duzue. Erreparatu zenbakiei eta bitxikeria ikusiko duzue.
Lau zenbaki batuz, emaitza beti 33 da.
Begiratu beste karratu magiko honen adibidea. Honetan 34 da emaitza eta beti partxiseko lau koloreak erabili behar ditugu zenbakia osatzeko.
Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.
Para saber más, pinchad aquí.
Taula bakoitzeko zenbaki gorrien baturak emaitza berdina du.
Sumando las cifras rojas de cada tabla el resultado no cambia.
2018/01/30
COLLAGE
Kaixo, gu seigarren mailako neska talde bat gara: Amets, June, Nerea, Oihane, Ane, Janire, Ainhoa eta Nora. Egutegi zaharreko argazkiekin collage batzuk egin ditugu. Gure eskolako pasillo batean erakusgai daude. Hemen uzten dizkizuegu ikus dezazuen eta zuen gustukoa izatea espero dugu.
2018/01/26
HEMEN GAUDE BERRIRO.
Lan etenaldi luze honen ondoren berriro zuekin gaude eta oraingo honetan, liburu maitagarri baten berri ekarri nahi dizuegu. Testorik gabeko liburu bat da, irudi ederrez beteta eta mezu zoragarri batekin.
Lan honetan oinarriturik bideo bat dago sareetan, baina ahal izan ez gero liburua eskuartean izatea gomendatzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen!
Autorea: Mark Ludy
Argitaletxea: Edaf
El hombre de la flor llega a un pueblo triste, oscuro y aburrido. La gente no se comunica, los niños no juegan juntos, el sabio no comparte su sabiduría, los artistas no encuentran la inspiración y hasta la fuente está seca. Sólo la generosidad de nuestro protagonista cambiará la historia.
Liburuaren irudi bat / Una ilustración del álbum.2017/10/18
IPUINA: Erpurutxo
Bigaren mailakoekin eta liburutegian landu ondoren
hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa,
etxean berrirakurtzeko.
hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa,
etxean berrirakurtzeko.
2017/10/17
ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK
Urria, Eskoletako Liburutegien Nazioarteko hila.
"Conectando Comunidades y Culturas" es el tema que este año ha acordado la
Asociación Internacional de Bibliotecarios Escolares . Comunidades de aprendizaje de todo tipo
y culturas de todo el mundo, compartiendo nuestro amor por las bibliotecas escolares.
2017/10/08
BITXIKERIA - DENBORAPASA
Marrazkiari erreparatu:
Zenbat aurpegi ikusten duzu zuhaitz horretan?
Arreta handiz begiratuz gero, 10 aurpegi ezberdin ikus daitezke. Saiatu eta ea lortzen duzun.
2017/10/06
BIDEO HEZITZAILEAK
Zientzia, Natura, Eskulanak, Errezetak...
Umeentzat egokiak diren bideoak ikus ditzakezu kanal honetan.
Irudian klikatu eta euskaraz ikasi, jolastu eta amestu.
Interesante canal de vídeos educativos en euskara. Pinchad en la imagen.
2017/09/29
2017/06/28
ESKOLAKO ERAKUSKETAK
Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak!
Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



















