Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
2018/01/30
COLLAGE
Kaixo, gu seigarren mailako neska talde bat gara: Amets, June, Nerea, Oihane, Ane, Janire, Ainhoa eta Nora. Egutegi zaharreko argazkiekin collage batzuk egin ditugu. Gure eskolako pasillo batean erakusgai daude. Hemen uzten dizkizuegu ikus dezazuen eta zuen gustukoa izatea espero dugu.
2018/01/26
HEMEN GAUDE BERRIRO.
Lan etenaldi luze honen ondoren berriro zuekin gaude eta oraingo honetan, liburu maitagarri baten berri ekarri nahi dizuegu. Testorik gabeko liburu bat da, irudi ederrez beteta eta mezu zoragarri batekin.
Lan honetan oinarriturik bideo bat dago sareetan, baina ahal izan ez gero liburua eskuartean izatea gomendatzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen!
Autorea: Mark Ludy
Argitaletxea: Edaf
El hombre de la flor llega a un pueblo triste, oscuro y aburrido. La gente no se comunica, los niños no juegan juntos, el sabio no comparte su sabiduría, los artistas no encuentran la inspiración y hasta la fuente está seca. Sólo la generosidad de nuestro protagonista cambiará la historia.
Liburuaren irudi bat / Una ilustración del álbum.2017/10/18
IPUINA: Erpurutxo
Bigaren mailakoekin eta liburutegian landu ondoren
hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa,
etxean berrirakurtzeko.
hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa,
etxean berrirakurtzeko.
2017/10/17
ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK
Urria, Eskoletako Liburutegien Nazioarteko hila.
"Conectando Comunidades y Culturas" es el tema que este año ha acordado la
Asociación Internacional de Bibliotecarios Escolares . Comunidades de aprendizaje de todo tipo
y culturas de todo el mundo, compartiendo nuestro amor por las bibliotecas escolares.
2017/10/08
BITXIKERIA - DENBORAPASA
Marrazkiari erreparatu:
Zenbat aurpegi ikusten duzu zuhaitz horretan?
Arreta handiz begiratuz gero, 10 aurpegi ezberdin ikus daitezke. Saiatu eta ea lortzen duzun.
2017/10/06
BIDEO HEZITZAILEAK
Zientzia, Natura, Eskulanak, Errezetak...
Umeentzat egokiak diren bideoak ikus ditzakezu kanal honetan.
Irudian klikatu eta euskaraz ikasi, jolastu eta amestu.
Interesante canal de vídeos educativos en euskara. Pinchad en la imagen.
2017/09/29
2017/06/28
ESKOLAKO ERAKUSKETAK
Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak!
Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!
2017/06/22
IRAKUR GIDA: Uda 2017
Hemen dugu atera berria, udarako guk prestaturiko irakur gida eder bat.
0-100 urte arte sailkatuta daude liburuak. Gida hau
ikastetxean egongo da eta ikasleei banatuko zaie. Animatu irakurtzen. Ez
baduzue erosi nahi herriko liburutegian eskatu. Benetan dira interesgarriak.
El verano está cerca y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado. Ojalá os sea útil.
Encontraréis los títulos en las bibliotecas públicas.
2017/06/20
2017/06/19
6. MAILA: Tximeletak
Gaur 6. mailako ikasleak eskolan sartu eta SORPRESA ederra izan dugu:
Gure pasiloan tximeleta bat sobre batekin aurkitu dugu lehenengo pistarekin. Lehenengo pistak bideo gelara eraman gaitu, han lehioan itsatsita zegoen tximeleta haundi bat beste sobre batekin. Sobrearen barruan, ezkutitz bat zegoen eta horrek, fotokopien gelara eraman gaitu. Han hirugarren tximeleta aurkitu dugu eta azkeneko pista, liburutegira eraman gaitu. Bertan kaxa misteriotsu bat aurkitu dugu eta barruan, guztiontzako opari bana zegoen. Guztiok batera opariak irekitzerakoan poztu gara eta argazki batzuk egin ditugu.
Ekimen hau ez da nolanahi sortu. "Un intruso en mi cuaderno" liburua gelan rakurri ondoren eskolako sorginek, sorginkeri bat egin dute eta magia sortu dute liburutegian. Sorpresa handi bat izan da.
Ez genuen halakorik espero eta ikastetxeko ibilbidea bukatzen dugunez, oroigarri polita edukiko dugu.
Liburu hau oso polita eta edonorentzat gomendagarria da.
6. MAILAKO IKASLEAK
David Fernández Sifres
XXIII premio Ala Delta
Alguien está dibujando mariposas en el cuaderno de Mariano y él quiere descubrir quién. Emplea todas sus habilidades de detective para hallar al dibujante. Es Carlota, una niña que no habla con nadie y siempre lleva gorros. Se hacen amigos gracias a las mariposas. Carlota le explica que lleva gorros porque tiene una enfermedad, y poco después deja de ir al colegio. Cada día está más enferma, así que Mariano la visita. Mientras ella duerme, él cuelga del techo todas las mariposas que su amiga le ha dibujado.
2017/06/15
HITZAK OSATU
Silabak ordenatu eta sei hitz osatu.
Koloreak eta letra tipoak kontuan izan.
Irria aldizkaritik hartuta
2017/06/06
IPUINA: Algún día
Gaur ez daMartxoaren 8a NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA, baina egokia iruditu zaigu ipuin maitagarri hau berriro blogera ekartzera. Honen bitartez hemen duzue gure omenaldi xumea emakume guztiei.
Hoy os proponemos este entrañable cuento para darnos bonito paseo por la vida. Que lo disfrutéis.
2017/06/05
2017/06/02
ESKOLAKO BAZTERRETAN ARTEA NAGUSI
Maila handiko margolariak ibili dira eskolan eta horrelako artelan ederrak utzi dikigute pasilloetan.
2017/06/01
2017/05/30
1. MAILA: koadernoak
Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte: zientzia astea, emakumeen eguna, Orioko egonaldia, Donostia, Legazpiko jaiak...
Ea gustatzen zaizuen.
2017/05/26
ESKOLETAKO LIBURUTEGIEN EGOERAZ
Eskoletako liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara bidalitako idatzia.

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
Arduradun hori:
Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu, informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak, familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak berak jasoko baitu.
DONOSTIAKO ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an
2017/05/11
2017/04/28
HERRIKO JAIAK 2017
Herriko jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
Ondo pasa!
Pinchad en la imagen para ver el programa
2017/04/24
ELKARBITZA ASTEA ESKOLAN
Urtero bezala, udaberri honetarko eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza taldeak ekitaldi ugari prestatu du honen inguruan. Aurten, "BOLONDRES LANA" izango da gaia, eta apirilaren 24-28 bitarteko astean burutuko da. Horretarako maila bakoitzak solasalditxo bat izango du
beheko taulan ikusten den bezala.
Bisitarien etorreraren aurretik, gaia jorratuko da gelan eta galderak prestatuko dira.
Saioa bukatu ondoren landutakoa ormairudi baten irudikatuko da.
Azkenik lan hauek guztiak eskolako "Elkarbizitza txoko morean" jarriko dira ikusgai.
Asteari bukaera ederra emateko, ostiral arratsaldean, maila bakoitzak beste bati zerbait eskeiniko dio:
ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak, dantza...
Ikus berria Goierriko Hitzan
Bisitarien etorreraren aurretik, gaia jorratuko da gelan eta galderak prestatuko dira.
Saioa bukatu ondoren landutakoa ormairudi baten irudikatuko da.
Azkenik lan hauek guztiak eskolako "Elkarbizitza txoko morean" jarriko dira ikusgai.
Asteari bukaera ederra emateko, ostiral arratsaldean, maila bakoitzak beste bati zerbait eskeiniko dio:
ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak, dantza...
Ikus berria Goierriko Hitzan
2017/04/14
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)























