Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/11/23

MARRAZKIAK MARGOTZEKO ONLINE

Marrazkiak ordenagailuaren bitartez koloreatzeko webgune bat aurkitu dugu. Irudian klikatu eta zaldia zure gustura margotu.
Pinchando en la imagen pintaremos el caballo a nuestro gusto. Además disponemos de multitud
 de dibujos de diferentes temáticas para colorear e imprimir.
Marrazkia aldatzeko / Para elegir otro dibujo.

2015/11/17

"URTXINTXA" ABESTIA / PANTXOA ETA PEIO

Gaur eskolako liburutegian abesti eder hau landu ondoren, eguneratu eta blogera igo dugu.
 Animatu eta osoa ikasi!
 Motza, polita eta alaia da eta.



Ondoko urtxintxan klik eginez, Pantxoa eta Peioren abesti paregabea entzuteko aukera duzue.




Urtxintxak oihanian jauzika, 
aldaxkatik aldaxkara.
Zuk erradazu, ama, zendako

ez diren erortzen lurrera?
Nik ere nahi nuke 
izan urtxintxa bezala! 
Hain gora, hain trebe, 
izaiteko libre!
Urtxintxak oihanian zintzilik,
buruz behera buztanetik.
Zuk erradazu, ama, zendako
ez duten buruko minik
Nik ere...
Urtxintxak oihanian karruzkaz,
neguko bildu intxurrekin.
Zuk erradazu, ama, zendako
ez dezakedan egin berdin?
Nik ere...

2015/11/16

UR BASOA, 3D

Ur basoa ala marrazkia?
Irudian klik egin eta ikusiko duzue.


2015/11/15

NOLA HITZEGIN HAURREEKIN

Umeekin hitzegiten dugunean kontuan izateko gomendioak, abesti ezagunak, marrazkiak...
Interesante documento bilingüe para padres y madres.

2015/11/13

LIBURUDENDEN EGUNA

Gaur azaroak 13 eta bosgarren urtez, liburudenden eguna dela jakinarazi nahi dizuegu. Honekin batera kontuan hartu liburu bat  beti dela eskuratze bikaina eta lekurik onena erosteko, zalantzarik gabe, liburudenda  dela.


2015/11/04

TEKLATUAN TXUKUN ARITU / MEKANOGRAFIA

Hona hemen mekanografia ikasteko metodo bat. 
Metodo honek jokoak eta ikasgaiak nahasten ditu eta txikitxoei atsegina egiten zaie.
Honen lotunea blog honen eskubiko zutaben aurkituko duzue.

Klikatu irudian

Aprendemos mecanografía con este sencillo método que intercala juegos entre las lecciones. Cada dedo en su posición, para que con la práctica, adquiramos velocidad.
El enlace al método quedará permanente en la columna derecha del blog.

2015/10/29

LIBURUAREN AURKEZPENA

Hona hemen  Goierriko Hitza egunkariak gure lankideari eginiko elkarrizketa

MARI ROMERO: «LIBURUKO KAPITULU BAKOITZA NIRE SENITARTEKO BATI BURUZKOA DA»

Mari Romerok (Quintana de la Serena, 1958) La casa de la buhardilla liburua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Legazpiko kultur etxean. Domingo Agirre ikastetxeko irakaslea da eta bere lehen liburua du.
Liburua zure familiari buruzkoa da. Zer diozu familiaz?
Aita Extremaduratik Legazpira etorri zen, lan egitera. Ondoren, ezkondu eta ama ekarri zuen. Ama negarrez etorri zen.
Nolatan jaio zinen Extremaduran?
Ordurako gurasoak Altsasun bizi ziren, baina nire amak senitartekoek inguratuta erditu nahi zuen. Ni jaio baino 10 bat egun lehenago joan zen, 13 hilabete bakarrik zituen nire anaiarekin, trenez. 20 egun nituenean itzuli ginen Altsasura. Nire bizitzako lehen hamar urteak bertan eman nituen.
Altsasuko etxea da, hain zuzen ere, liburuaren izenburuan aipatzen dena. Zergatik bizi zineten Altsasun?
Gurasoak apopilo zeuden Legazpin, baina beraien etxebizitza nahi zuten. Legazpin ez zuten aurkitzen eta Altsasura joan ziren. Aita Legazpira etortzen zen egunero lanera, trenez. Hamaika urte eman zituen horrela.
Noiz etorri zineten Legazpira?
68ko maiatzean, Patriziok Urtatzako etxeak egin zituenean. Aita Altsasuko etxera etxe berriko giltzarekin sartu zenean, denok negarrez hasi ginen.
Zergatik da hain garrantzitsua zuretzat Altsasuko etxea?
Senitarteko asko etorri ziren Euskal Herrira eta denak Altsasuko etxetik pasatzen ziren. Ospakizunak ere bertan egiten genituen. Etxe horrekin lotutako oroitzapen asko ditugu. Gainera, nire osaba-izeba eta lehengusu batzuekin bizi ginen bertan eta nire lehengusina ahizpa bezalakoa da niretzat. 2012an gurekin bizi zen izeba hil zen eta pasadizoak gogoratzen hasi ginen.
Hala, egunean baten, familiaren historia idatziko nuela esan nien. Izenburuagatik galdetu zidaten eta La casa de la buhardilla izango zela esan nien.
Irakasle-ikasketak egin zenituen.
Nire lanbidea asko gustatzen zait. Lehen urtean Zumaian lan egin nuen, moja eskola batean. Urte horretan bertan EGA titulua atera nuen eta ondoren Domingo Agirre ikastetxean hasi nintzen lanean. 35 bat urte daramatzat bertan.
Euskara ikasi zenuen.
Lagun batek eta biok ikastaro bat egin genuen EUTGn. Nire senarraren osaba bat Eguzkitza baserrian bizi da eta uda batean egunero joan nintzen, eguna pasatzera:
belarretara joaten ginen, haurrak zaintzen nituen… Gauean, nire senarra (orduan mutil-laguna) nire bila joaten zen. «Zer moduz pasa duzu eguna?», galdetzen zidan. «Mesedez, Mikel, hitz egidazu gazteleraz», erantzuten nion.
Nolatan gustatzen zaizu idaztea?
Beti gustatu zait idaztea. Nire familiak elikatutako zaletasuna da. Nire aita poesia idazten ikusi dut beti. Bere hiru liburu argitaratu ditugu jada. Gauza guztiei buruz idazten du (biloba baten jaiotza, adibidez), baina bere gai kuttuna herri-mina da. Askotan esan diogu beste gai bati buruz idazteko. Euskal Herriari buruz ere idazten du, baina bere jaioterria berezia da berarentzat.
Negar asko egin du nire liburuarekin.
Zu nongoa sentitzen zara?
Legazpiarra. Altsasukoa ere bai, baina batez ere legazpiarra. Udan Extremadurara joaten ginen, baina ni legazpiarra naiz. Aitarentzat, ordea, Quintana baino hoberik ez dago munduan. Normala da, 26 urterekin etorri baitzen.
Asko idazten al duzu?
Umetan egunerokoa idazten nuen. Lehiaketetara ere aurkezten nintzen. Iaz Estatu mailako ipuin lehiaketa bat irabazi nuen ikasleekin. Baina hau da nire lehen liburua. Nire familiaren historia kontatu dut eta kapitulu bakoitza senitarteko bati buruzkoa da:
amona, ama, izeba bat, aita… Beste bi nobela idatzi ditut, baina oraindik ez ditut argitaratu. El pintor de sonrisas eta La raya del pantalón.
Zer esan dizute senitartekoek?
Asko gustatu zaie. Asko negar egin dute, baina nire asmoa ez zen hori. Bernardo Atxagak ere irakurri du. Izan ere, nire lehengusina bat Zalduendoko batekin ezkonduta dago eta liburuaz hitz egin zioten. Gustura irakurriko lukeela esan zuen. Handik aste batzuetara bere mezu bat jaso zuen. Oso kritika polita idatzi zuen eta Erlea aldizkariaren zazpigarren alean nire liburuko pasarte bat sartu zuen.
Nik itzuliko nuela esan nion eta azkenean liburu osoa itzuli nuen.
Zuk argitaratu al duzu liburua?
Ez. Santiagoko Tandaia argitaletxearekin argitaratu dut. Beraien lehiaketara bidali nuen eta ez nuen irabazi, baina gustuko zutela esan zidaten. Crowdfunding-a eskaini zidaten, baina nahiago izan nuen koedizioa: beraiek 220 ale ordaindu dituzte eta nik 80. Liburutegian maileguan jarri dute eta aurkezpen egunean erosi ahal izango da.
Beste bi liburu prest dituzula esan duzu.
Bata gerra garaiko gizon bati buruzkoa da eta bestea gizon ahul batekin maitemintzen den emakume bati buruzkoa. Hilketa bat ere bada tartean. Txoratzen ari ote naizen pentsatzen hasita nago!


Iturria:  Goierriko HITZA

2015/10/26

BIGARREN MAILA: idazlana - Udazkena

Udazkenaren bihotzean gauden honetan  bigarren mailakoek sakonki landu dute gaia. Ondoren, koadernoak ekarri dizkigute haien lan ederrak ikusi ahal izateko.



Ea aragazki bilduma hau gustatzen zaizuen.

2015/10/20

HH 3 URTE: IDAZLANA

Arantzazuko hiru urteko ikasleek, haien lehenengo idazlana ekarri digute. "Oporrak" gaia landu dute. Bakoitzak bere orria txukun sinatu  eta apaindu ondoren, txosten bat osatu dugu. Ikusi zein ederra atera den. Mila esker eta zorionak!




2015/10/08

LA CASA DE LA BUHARDILA / Mari Romero




Esku artean dugu gure lankidea  Mari Romerok idatzitako lehenengo liburua argitaratuta.

Mari, eskolako irakaslea da eta aski ezaguna gure  blog honetan.  Bere ikasleekin egindako lanak sarri publikatu ditugu.
 Iaz hain zuzen ere, estatu mailan irabazle gertatu zen
"Los nuevos vecinos"  izeneko ipuinarekin.


Liburaren aurkezpena Legazpin eta Altsasun egingo da. Legazpikoa urriaren 29an izango da, eta Altsasukoa oraingoz zehatu gabe dago. Honen berri dugunean informazioa pasako dizuegu.
Zoriondu nahi zaitugu Mari, lan potolo honengatik eta gu guztiekin  zure bizipenak partekatzeagatik.
Animo eta ez dadila azkenekoa izan! Txori batek esan baitigu  zerbait gehiago ba omen duzula idatzia...


Nuestra compañera Mari Romero acaba de publicar su primera novela "La casa de la buhardilla",  en la que relata diversos aspectos de su biografía familiar.
Mari es de sobra conocida en este blog por las numerosas aportaciones realizadas con trabajos realizados por sus alumnos y alumnas. El año pasado ganó un concurso a nivel estatal con el cuento titulado "Los nuevos vecinos" 
La presentación de el libro se realizará en Legazpia  el día 29 de octubre y en Alsasua, con fecha aún sin concretar. Cuando tengamos más información la publicaremos. Felicidades Mari por el buen trabajo realizado,  y por compartir con tus lectores y lectoras diversas vivencias de tu infancia. Mucho ánimo y que sea éste el primero, pero no el último trabajo que publiques.


2015/10/06

JOLASAK

Ikasle batek erakutsitako toki bat jokuz beteta erakutsi nahi dizuegu. Ingelesa piska bat ere jakin beharra dago, 
baina badakigu zuentzako hori ez dela arazoa.
Irudian klikatu eta aurrera.
Baietz zeuen gustuko jolasa aurkitu!!


2015/10/01

TEKNOLOGIAREKIN ADI IBILI

Teknologia berriak ezinbestekoak ditugu gaur egun. Esaterako, blog hau erainkin ahal izateko beharrazkoa da. Baina tarteka komeni zaigu hausnarketatxoa egitea eta jabetzea zer dagoen honen guztiaren atzean. 
Begiratu bideo hau. Oso interesgarria da.
Las llamadas nuevas tecnologías hoy por hoy se nos han convertido en algo imprescindible. 
Por ejemplo este blog no se podría realizar sin ellas. No obstante, conviene saber algo más sobre este tema.
Os recomendamos que veáis este vídeo. No tiene desperdicio.

2015/09/15

AGUR JAUNAK ETA ANDEREAK



Aurtengo Ikasturte hasierako ekitaldian Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen, Letren Fakultatean izan da. Iñaki Goirizelaia Errektorearekin batera, izan dira Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria Iñigo Urkullu eta Hezkuntza Sailburua Cristina Uriarte.


Ekitaldiaren hasieran EHUren abesbatzak,  Agur Jaunak  kantuarekin egin die ongietorria agintariei, baina aldatu egin dituzte hitzak. Gizonei bakarrik ez diete egin erreferentzia, eta jainkoaren aipamena kendu egin dute.

            Horrela gelditu da kantua:

AGUR JAUNAK ETA ANDEREAK

Agur  jaunak
Eta Andereak
Agur t’erdi.
Danak berdinak
Einak gire
Zuek eta
Bai gu ere

Agur Jaunak
Eta Andereak
Agur t’erdi
Hemen gire
Agur danak.

2015/09/04

IKASTURTE HASIERA

Oporrak bukatu zaizkigu eta ari gara buru belarri ikasleen etorrera prestatzen.
 Zerrendak eguneratu, joandakoak atera,  berrientzat irakurle-txarlelak egin...
 Etorri bezain  pronto zuen argazkia eta datoak sartu, plastifikatu eta liburutegiko apaletan aspertuta egon diren liburuak zuen etxeetara joateko prest egongo dira. Animo denei eta asko irakurri.  

 

Las vacaciones llegan a su fin y retomamos el trabajo. Mientras actualizamos las listas, vamos preparando los nuevos carnets que una vez personalizados, os  permitirán llevar libros a vuestra casa. Os esperamos pronto y a leer mucho. 

2015/06/30

IRAKURRIZ, ZORIONTSUAGO

Oporrak hedu dira eta ondo pasa denak.
Irailean gatoz beriro.



Os deseamos unas felices vacaciones a todos y todas.
En septiembre nos vemos.

2015/06/25

GIDA: BIBLIOPORRAK 2015

Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi eta Oinatiko udal liburutegien artean prestatu dute BIBLIOPORRAK 2015, gida. Bertan liburuak, diskak, pelikulak eta liburu elektronikoak ikus dezakezue. Hauek guztiak eskuragarri daude herriko liburutegian. 
Animatu, gauza interesgarriak daude eta.
 

2015/06/22

IRAKUR GIDA: DONOSTIA

Donostiako liburutegien artean plazaratutako irakur gida sakona aurkeztu nahi dizuegu. Bertan azkeneko hilabeteetan argitaratutako liburu ugari aurkitzen da, umeak, gazteak eta helduentzat.


Un año más, la red de bibliotecas de Donostia ofrece con esta guía una selección de libros para responder a la demanda de recomendaciones de lectura que recibimos por parte de la ciudadanía. La guía irakurle 2015, que contiene libros publicados en los últimos doce meses, se divide en dos partes:
• La que corresponde a los libros infantiles, con reseñas de 80 libros, 40 en euskera y 40 en castellano,  clasificados por bloques de edad:
• La segunda parte, el apartado de adultos, contiene una selección de 40 libros, 20 en euskera y 20 en castellano, que pertenecen en su totalidad al género narrativo. 

2015/06/19

6. MAILA: ORLA 2015

 Hona hemen seigarren mailako ikasleriaren orla bitxia. Tartean zenbait irakasle. Nor da nor?   

2015/06/15

IRAKUR GIDA: Uda 2015

Oporrak hortxe ditugu. Uda honetan zer irakurri jakin nahi izanez gero, begirunea bota aurkezten dugun gidari; xumea, baina ondo aukeratutako liburuak daude bertan.

Adinka sailkatua, umeentzat eta gurasoentzat. Gida hau eskolako sarreran eta liburutegian egongo da. Ikasleei ere banatuko zaie. Ea baliagarri gertatzen zaizuen.



El verano se aproxima y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Incluimos textos en inglés y también para padres y madres. Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá a los alumnos y alumnas. Ojalá os sea útil.

2015/06/11

ABESTIA: BEHIN BATEAN LOIOLAN

Liburutegian landu ondoren, hona hemen Bilintxen bertso ezagun hauen Egan taldeak abestuta. Musika, John Denver abeslari amerikarraren konposizioa da. 
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!

Esan nion desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.

Arkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.

"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!"
"Ni zurekin ezkondu? ni zurekin? jai jai!"

Letra en castellano

John Denver-en bertsioa.

GENERO BERDINTASUNA

Genero-berdintasunaz hitzegiten dugu, baina begiratu gure hitzegiteko era  nola aldatzen den ume txikia neska ala mutila bada. Ikusi esperimentu hau. 
 Experimento psicológico sobre como tratamos a los bebes en función de si son niños o niñas. A las niñas se las trata como si fueran frágiles, bellas y débiles. A los niños se les trata como fuertes, vivaces,  y se les hacen juegos de volteretas o el superman. ¿Es este un modelo de educación adecuado?

2015/06/10

PAK MAN JOKUA - Comecocos

Ikasle batzuk eskatuta, hemen duzue Pac Man jolas ezaguna. Guretzat "comecocos".
Joku honek 35 urte bete ditu dagoeneko.

Beheko irudian Google bilatzaileak jokuaren 30. urteurrenerako diseinatutako doodlea ikus dezakezue. Bertan klikatu eta jolastuko duzue.

BERTSOMETA 2014-2015

Hona hemen BERTSOMETA 2014-2015  libururako aukeratutako bertso sorta.





2015/06/09

1. MAILA: Donostiako Akuariuma

Lehenengo mailakoak Donostiako akuariuma bisitatu ondoren, bertako animalien ezaugarriak eta izenak ondo asko ikasi dute. Begira gelako marrazkilari trebe batek egindako lan ederra.
ZORIONAK!!