Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/09/19

ENTZUMENAREN GOZAMENA

 
Irudian klikatuz bideo kuttun bat ikusiko duzue. Bertan, zazpi hilabeteko umeak eta belarrietako ebakuntza egin ondoren, bere gurasoen  ahotsa lehengo aldiz entzuten du. Ikaragarria!
El pequeño Lachlan, un bebé de siete semanas de edad con discapacidad auditiva, descubre por primera vez la sensación de poder oír lo que pasa a su alrededor gracias a un implante coclear. Obsevamos cómo tras el llanto inicial  al notar cómo le colocan el audífono, comienza a escuchar los primeros sonidos de su corta vida. De repente, su expresión cambia. Las lágrimas cesan y su cara se torna en asombro y disfrute, mientras sus padres, emocionados, observan cómo comienza a sonreir al reconocer sus voces.

2014/09/08

IKASTURTE HASIERA / COMIENZA EL CURSO

Kaixo eta ongi etorriak:
 Gaur etorri zaizkigu ikasleak eta ilusio handiz hartu ditugu. Gure  blog hau ere, berriro irekitzen dugu, eta aurreko ikasturteetan bezala arrakasta berdintsua izatea espero dugu. Badakizue horretarako, ezinbestekoa dugula zuen guztion laguntza eta kolaborazioa. 
Bitartean, eta gure animoak alaitzeko, bideotxo hau uzten dizuegu. 


De nuevo abrimos nuestro blog en este primer día de curso, con la misma ilusión que en años precedentes, agradeciendo vuestras visitas y esperando la colaboración de todos y todas como hasta ahora. Para animarnos un poquito os dejamos este pequeño vídeo.

2014/07/02

OPORRAK

Ikasturtea bukatu da eta honaino heldu gara gure blog honetan. Mila esker bisitari guztioi eta  Irailan hemen 
aurkituko gaituzue berriro.
UDA ZORIONTSU BAT OPA DIZUEGU!

Ha finalizado el curso y hasta aquí hemos llegado en este nuestro/vuestro pequeño blog. Ahora toca disfrutar de las vacaciones. Nos vemos en septiembre.
¡FELIZ VERANO!

2014/06/24

4. MAILA: MONOGRAFIKOAK - DOSSIERRAK

Laugarren mailakoek bi monografiko ederrak eakarri dizkigute publikatzeko. Lan sakona eta interesgarria egin dute gure ustetan. Ea zuei zer iruditzen zaizuen.
Lan bakoitzarekin dossier bat osatu dute
 "EGIPTOKO ZIBILIZAZIO ZAHARRA" euskaraz, eta "LA EDAD MEDIA" gaztelaniaz.

Egipto


La Edad Media

Presentamos dos interesantes monográficos realizados por alumnado de cuarto curso sobre 
"EL ANTIGUO EGIPTO" y "LA EDAD MEDIA." 
 ¿Tendremos algún historiador o historiadora en ciernes entre nuestro alumnado? 
 Lan zoragarria egin duzue. ZORIONAK!!

LITERATURA SOLASALDIETAN LANDUTAKO LIBURUAK

Hona hemen ikasturte honetan eta solasaldi literarioan hirugarren, laugarren, bosgarren eta seigarren mailako geletan landu den liburu multzoa. Ikasleen gustuko liburuak izan dira, eta ikasleek zein irakasleek, lan ederra egin duzue. Mila esker irakurketa baloratzeagatik eta eman behar zaion garranztia eskeintzeagatik. Zorionak denei eta segi horrela!!



Presentamos la selección de libros que hemos trabajado este curso 2013-2014 en las tertulias literarias de tercero, cuarto, quinto y sexto de primaria.

AITONA ETA AMONA UDALEKUETAN    -   AITONA PARAPENTEN   -   EL ESTANQUE DE LOS PATOS POBRES   -   ELUR BELTZA   -   EZ DA HAIZ ERRAZA HAURRA IZATEA!   -   HEROIA IZAN NAHI ZUEN MUTIKOA   -   LA JEFA DE LA BANDA   -   EL LAZARILLO DE TORMES   -   LILI, LIBERTAD   -   EL LUGAR MÁS BONITO DEL MUNDO   -   MARCELO CRECEPELOS   -   MATXINSALTOREN BELARRIAK   -   NIRE NEBA JENIOA   -   NÚMEROS PARES, IMPARES E IDIOTAS   -   OPORRALDI BAT BASERRIAN   -   OTTOLINE ETA KATEME HORIA   -   ¿QUIEN QUIERE A LOS VIEJOS?   -   VILLA ZAPATO   -    EL PRINCIPITO   -   KARAKOLAREN BARRUAN   -   ELISABETE LEHOI DOMATZAILEA   -   XIA TENZINEN BIDAIA MIRESGARRIA

2014/06/20

AZKEN EGUNA GOI ZIKLOAN

Gaur ikasleen azken eguna, ospakizun bereziak izan ditugu gela guztietan. 
 Bosgarren mailakoek omenaldi txiki bat eskeini nahi izan diote andereñoari "los profes cuentan" txapelketa irabazteagatik, eta seigarren maiakaoak eskolari agurra behar bezala egiteko bertso ederrak abestu dizkiete irakaslei. Emoziak pil-pilean izan dira. Irrintziren bat edo beste entzun da entzun da eta malko ugari ikusi ere. 


Hau zerzelada txiki bat baino ez da. Azkeneko saioan bertso eta abesti ugari 
enzun baitira gela guztietan.
Goiza polita izan dugu eta  kronikatxo hau idazten ari garen unean, ikasleak etxean ala jangelan bazkaltzen, oporretan daudela esan dezakete.Beraz, opor zoriontsuak ikasle guztiei.

2014/06/19

HAUSNARKETAK / REFLEXIONES


El tema de la educación en valores relacionada con la literatura infantil y juvenil me espina desde hace tiempo. Editoriales, docentes, madres, padres y profesionales de la mediación en la lectura se afanan en encontrar “libros receta” o “libros para…” dirigidos a los niños, que hablen de este tema o de aquel otro y les ayuden a “educarles”, o más bien “adoctrinarles” en el sentido (loable o no) que les convenga.
Es un tema controvertido, con muchísimos puntos a abordar, que me preocupa seriamente. (Leer +)

MUSIKA KLASIKOA HAURRENTZAT

Irudian "klik" eginez gero, haur batek ezagutu beharko dituen 20 obra ikusi eta entzuteko aukera duzue.

Pinchando en la imagen tenemos la oportunidad de ver y escuchar 20 clásicos que todo niño o niña debiera conocer.

2014/06/18

ESKOLAKO GAUZAK

Opor bezperatan gaude eta mugimendu handia ikusi dugu gaur goizean eskolan. Alde batetik martxan da datorren ikasturterako sakeleko egutegirako marrazki-txapelketa. Ikasleak ari dira txandaka pasatzen eta botoa ematen.



Bestetik seigarren mailakaok ikusi ditugu patioan ederki prestatuta. Txirrinduak hartu eta Brinkolara doaz. Ondo pasa eta argi ibili!


Eta nahi baduzue ikusi bosgarren mailakoak zein ondo ibili diren cabuerniaventuran klikatu 
beheko irudian.
Hiru urteko ikasleak irakasleekin bisitan etorri zaizkigu handien eskolara eta tartetxo bat 
eman dute liburutegian.


Eta hau guztia gutxi balitz sute simulakroa ere izan dugu gaur goizean eskolan.



2014/06/15

HODEI BATEN BIDAIA


Hodei baten bidaia disko-liburua aniztasunari buruzko gogoeta bat da, familia osoari zuzendua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua: liburua, batez ere, 7 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat, eta diskoa, adin guztientzat.
  
Liburuak Naroa izeneko neskato bat du protagonista. Naroak bere bizitzaren protagonista izan nahi du eta abentura bila abiatzen da. Bidaia horretan gure herriaren aniztasuna islatzen duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo; pertsonaia horien istorioetan oinarritzen dira, hain zuzen ere, diskoko abestiak

2014/06/12

UDARAKO IRAKUR GIDA: Domingo Agirre

Klaserik gabeko arratsaldeak hasi dira eta oporrak hartzeko geroz eta gutxiago falta den une honetan, ilusio handiz prestatu dugun irakur gida hau plazaratu nahi dugu. Adinka sailkatua dago eta Haur eta Lehen Hezkuntzako liburu ederrak ditu. Gurasoentzat eta ingeleraz ere, badaude aleak. Ikusi eta ea probetxugarria gertatzen zaizuen. (Gida hau ikasleei banatuko zaie.)




Presentamos esta pequeña guía de lectura cuyos libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado. Incluimos libros  en inglés y también para padres y madres. Encontraréis esta guía  en la entrada de la escuela y en la biblioteca.  También se le repartirá a los alumnos y alumnas con los informes de final de curso. Ojalá os sea útil.

2. MAILA: KOADERNOKO LANAK

Oraingo honetan bigarren mailako ikasleen zenbait lan aurkeztu nahi dizuegu. Bertan, ikasturtean zehar jorratutako gai batzuk  azaltzen dira: besteak beste, Zugarramurdiko egonaldia, Donostiako zientzia museoa, Egipto, lehengo bizimodua, animalien deskribapenak...

2014/06/10

BI URTEKOAK, HANDIEN ESKOLAN

Aurreko ostiralean  eskoaren eguna ospatu genuen. Lehen hezkuntzakoak Mirandaolara joanda zirela aprobetxatuz, bi urtekoak ekarri genituen Eskolara egun pasa.
 Arantzazuko egoitzan hasi ginen ibilaldia oinez eta bakoitzak bere motxilatxoa bizkarrean hartuta. 
Tipi-tapa, tipi-tapa eta sokaren laguntzaz goiko eskolara ailegatu orduko hamaiketakoa egin genuen. Ondoren motrizitate gelara jolastera handien trasteekin. Primeran ibili ginen.
Bazkaltzeko garaia iritsi zenean kanpoan bokadiloa  hartu, eta azkenik tarte bat eman genuen liburutegian. Ordubietan gurasoak etorri ziren bila eta etxera pozik baina neka-neka eginda.


El pasado viernes, aprovechando que el alumnado de primaria iba de excursión a Mirandaola, vinieron los pequeñines de la escuela de visita a Domingo Agirre. Pasamos la mañana disfrutando de la sala de motricidad, los patios y la biblioteca. Fue una mañana especial para todos y se comportaron como auténticos campeones.

2014/06/05

INGURUMENA ZAINDU BEHAR DUGU

INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA
DÍA INTERNACIONAL DEL MEDIO AMBIENTE
Klikatu irudian  /  Pinchad sobre la imagen

2014/06/03

TO READ IS TO FLY - LEER ES VOLAR

Irakurtzen hegan egiten dugu.
Irudian klikatuz Steve McCurry argazkilarien ospetsuaren blogean sartzen gara.

Siempre me he imaginado que el paraíso será una especie de Biblioteca.
 (Jorge Luis Borges)

IRAKURTZEKO GIDA: DBH, Batxilergoa eta helduentzat

Gida hau ez dela gure ikastetxeko ikasleentzat, baina jakinda zenbait guraso eta heldu zabiltzatela gure blogean, ikuz ezazue gure lankidek prestaturiko gida interesgarria. 
  DBH, batxilergoa eta helduei dago zuzendua. Ea probetxugarria gertatzen zaizuen.

Sabemos que no compete a  Infantil y Primaria, pero tanto para adultos como alumnado de Secundaria Y Bachillerato, os queremos presentar esta interesante guía elaborada por compañeros y compañeras de Institutos  de Gipuzkoa, por si puede seros de alguna utilidad.

2014/05/30

KUTXEN JOLASA

Egun hauetan ikastetxeko ikasle guztiak arreta handiz ari dira pasilloan zenbait galdera irakurriz eta erantzuna aurkitu nahian.  Kutxen jolasa martxan da eta buzoiak  prest daude erantzunak irensteko. Oraingo honetan, galderetako erantzun guztiak gure liburutegiko blog-ean aurkitzen dira. 
Gai izango al zinateke zu zeuk emaitzak aurkitzen? Irakurri galderak eta aurrera. Ez dira batere zailak.

2014/05/29

JOLASA: Irudi gabeko puzzleak

Ea nola moldatzen zaren puzzleak egiten.
Klikatu irudian.
Construimos con la forma, sin imagen.
Pinchad sobre el puzzle.

2014/05/26

6. MAILA: DABUTEN

Seigaren mailako ikasleek  "dabuten" izeneko txosten berezi bat prestatu dute. Akademikoegia ez da, baina hizkuntzarekin jolasten aritu dira, hitzak asmatu dituzte eta lan originala egin dute. Ikus dezagun lan honen zati bat.
Iazko txostena "ladrategi" izan zen.

2014/05/11

"GOLDEN 5" PEDAGOGIA PROIEKTUA

Zenbait ikastetxean bezala, gurean ere aurrera ari da eramaten 
"Golden 5"  proiektu pedagogiko berritzailea. "Diario Vasco" egunkariak artikulu interesgarri bat ekarri du honen guztiaren inguruan.
Destacar lo positivo y hacer brillar a cada alumno y alumna. Es el objetivo de 'Golden 5', un programa de formación de profesorado creado entre cinco equipos de Sevilla, Noruega, Polonia, Italia y Bélgica y premiado por la Comisión Europea. Desde hace varios años se está implementando en los berritzegunes (centros de apoyo del Gobierno Vasco) de Lasarte-Oria, Ordizia y Durango. Una de sus impulsoras, María José Lera, profesora titular de la Universidad de Sevilla y doctora en Psicología Evolutiva y de la Educación, ha participado esta semana en las jornadas de proyectos de innovación educativa de Gipuzkoa, que reunieron en Donostia a cerca de 300 docentes guipuzcoanos.
 El nombre lo dice ya todo sobre este programa escolar universal. Golden significa dorado, y se trata de hacer brillar a los niños y a las niñas, a todos y a cada uno de los alumnos. Que el profesorado diga a cada uno en lo que es bueno, potenciando lo positivo, para así crear mayor confianza, seguridad, más ganas de aprender y de ir al colegio. Se trata de decir cosas bonitas delante de los demás, hacer brillar a cada alumno a través de las atribuciones positivas.

2014/05/08

GIDA: TABUAK HAUR LITERATURAN / Tabúes en la literatura infantil

Behin baino gehiagotan  eta beharra izan arren, ez da erraza gertatzen ondoko gai hauen inguruan liburu egokiak aurkitzea. Eibar eta Ermuako liburutegietan gaia jorratu dute eta hona hemen 
argitaratu duten gida. Ea baliagarri zaizuen!

Interesante guía de lectura, coeditada por la biblioteca Juan San Martín de Eibar y la Biblioteca Municipal de Ermua, en la que aparecen seleccionados los libros que tratan diferentes temas, a veces, difíciles de abordar con los peques (amistad, adopción, racismo, soledad, bulling, muerte...)

2014/04/29

GURE IKASLEAK MADRIDEN SARIA JASOTZEN

Bosgarren mailako ikasleak, zenbait irakasle eta guraso lagunduta Madriden egon dira. Egunean joan-etorria egin arren eta autobusean ordu pila eginda, oso pozik bueltatu dira eta esperientzi ahaztezina bizi dutela diote.


Hona hemen gure ikasleak Almudena Grandes idazle ospetsuarekin.

Ikus ezazue gure ipuinaren testuarekin egin duten 
animazio film labur ederra.




Aurkeztu nahi dizuegu ere, Mari Romero irakasleak Madrilgo ekitaldian irakurritako ipuintxoa. Finalistak izan diren lanen izenburuekin osaturiko testua da. Benetan orijinala. Zorionak Mari. Artista bat zara!

Os presentamos el original  minicuento escrito por Mari Romero para el acto de Madrid, y cuyos protagonistas son los títulos de los trabajos finalistas de la presente edición. ¡Disfrutad! 


2014/04/22

AZOKA SOLIDARIOA

Elkartasuna gure ikastetxean.

Informazio gehiagorako, irudian klikatu / Pinchad en la imagen para más información.