Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/02/26

1. MAILA: TORRADAK EGITEN

Inauteri bezperan gaude eta  gure postre eder hau dastatzeko garaia da. Hona hemen lehenengo mailakoak sukaldaritza lanetan torradak egiten. Orain etxean errrepikatu eta on egin.


2014/02/24

"CUERDAS". Goya saria jaso duen animazio film laburra.

"Cuerdas" 10 minutuko pelikularen trailerra aurkeztu nahi dizuegu. 2014ko Goya saria irabazi du eta itxura polita dauka. Ea noiz dugun aukera osorik ikusi ahal izateko. 

Ganador del Goya 2014 al mejor corto de animación.
"Cuerdas" es el segundo corto dirigido por Pedro Solís García. Narra en 10 minutos la historia de amistad entre María y un niño muy especial que llega al colegio.

2014/02/17

HEIDI: Loreak mendian

Txikitxoekin, Heidi alpeetako neskatilaren historia ezagutzen aritu gara.  Askorentzat   lehenengo aldia izan da eta bertako pertsonaiekin abentura txiki bat bizi izan dugu.  

Irudian klikatuz, Heidiren munduan sartuko zarete.

2014/02/14

HH 3 URTE: IDAZTEN IKASTEN

Begiratu eskolako gaztetxoenak zein sorpresa ederra eman diguten. Idazten hasiak dira eta hemen dugu ikasle hauen lehenengo lana blog honetan. Askoz gehiago izatea espero dugu. Mila esker eta zorionak!


Acogemos con agrado la primera publicación de los alumnos y alumnas de tres años en este blog, esperando que en el futuro sean asiduos colaboradores del mismo. ¡Disfrutad!

2014/02/13

4. MAILA: EUSKAL IDAZLEAK - Tere Madinabeitia kazetariarekin solasaldian

Laugarren mailako ikasleek "Euskal Idazleak" lan monografikoari bukaera emateko eta gelan landu ondoren, Tere Madinabeitia herriko kazetari ezagunarekin solasalditxo bat antolatu dugu liburutegian.
Tere, Brinkolakoa da eta Domingo Agirre ikastetxeko ikasle ohia. Hemen bukatu eta Oñatin jarraitu zituen ikasketak; handik Bilboko Unibertsitatera kazetaritza egitera. Gaur, eskolako bi ikasleen ama  eta gurasoen elkarteko partaidea da. Betidanik irakurle amorratua izan da eta idaztea gustoko du. Jendea elkarrizketatzea da gehien gustatzen zaiona. Bere grabagailua hartu, solasaldian aritu eta ondoren artikulua idaztera. Fantasia mundua eta ipuingintza ez du jorratzen. Imajinazio handia behar dela dio.
Toki ezberdinetan ibili da lanean eta liburu ugari idatzi du. 



Begiratu liburutegirako opari gisa ekarri dizkigun liburuak. 
Mila esker Tere gurekin izateagatik,  eta beste bat arte.

2014/02/11

ESKOLARAKO BIDEAN - De camino a la escuela.

Inoiz pentsatu al duzue munduko haur askoren eskolarako bidea nolakoa den? Gezurra dirudi, baina beheko argazkietan ikusten dituzuenak eskolarako bidean daude.

 




DE CAMINO A LA ESCUELA: Cómo son los escolares en otras partes del mundo ANNE BOUIN , EDICIONES SM, 2006 ISBN 9788467509571 Un libro regalo comprometido con la educación y la diversidad. Para toda la familia. Un viaje alrededor de las escuelas del mundo. Conocerás los colegios, las costumbres y realidades de chicos y chicas de todos los continentes.





Eskolako liburutegian badugu liburu interesgarri hau. 
Etorri eta ikusi.

2014/02/07

IPUIN INTERAKTIBOAK: "ELAREN MUNDUA"

Haurrentzat espazio interaktiboa dugu hemen. 
Modu atsegina eta dibertigarria irakurketa sustatzeko.
Seme-alabekin sartu eta ondo pasa!



Klikatu beheko irudian eta ipuin ederrak aurkituko dituzu.


EL MÉTODO ARRIETA

Aukera izan dugu "EL MÉTODO ARRIETA" dokumentala ikusi ahal izateko. Hunkigarria erabat gertatu zaigu. Emanaldia  bukatu ondoren solasaldi aberats bat izan dugu protagonistekin eta zuzendariarekin.
Benetan gomendagarria oraindik ikusi gabe  duzuenontzat.
Dakizuen bezela dokumental hau saritua izan da eta zuzendaria, Jorge Gil legazpiarra dugu.
Sarean sartuz gero  informazio ugari aurkituko duzue honen guztiaren inguruan.


Hemos tenido la oportunidad de emocionarnos con el documental  "EL MÉTODO ARRIETA" y realizar un coloquio con sus protagonistas y director, el legazpiarra  Jorge Gil.
 Es por ello que desde aquí queremos recomendarlo a todos y todas los que aún no lo hayáis visto.
En la red encontraréis abundante información sobre este tema.


Hona hemen Legazpiko emanaldia Latxartegi aretoan 2013ko urrian.


Hemen klikatuz, Arrieta ahizpen blog-a ikusteko aukera dugu.
Pinchando aquí  accedemos al blog de las hermanas Arrieta.

2014/02/05

4. MAILA: BIOGRAFIAK LANTZEN

Laugarren mailako ikasleak, biografiak lantzen ari dira. Gaztelaniaz asmatzaileen biografiak eta euskaraz, euskal idazleen biografiak.
Urrutiegira joan gabe eta eskolan bertan idazlea eta irakasle den Mari Romero dugunez, gurera etorri da  eta bere liburuaren aurkezpena egin die ikasleei. Ondoren solasaldian aritu gara.


Marik bere biografia idazti du.  "La casa de la buhardila"  izenekoa. Hura idazteko beharra nola sentitu zuen adierazi digu. Benetan istorio polita eta hunkigarria.

Liburua bukatu ondoren eta ezagun baten bitartez Bernardo Atxaga idazle ospetsuaren eskutara heldu zen. Honek  kritika baikorra egin zion.
Ondoren Marik bere biografia euskaratu zuen. "Ganbarako etxea"
Beraz irakurgai dugu biografia hau euskaraz zein gaztelaniaz.





Ikasleen artean, batditugu zaletuak eta liburxka ederrak egiten dituzuenak; baina ez ahaztu sekula, idazleak izan aurretik irakurle finak izan behar duzuela.
Eta Marirentzat, animo eta idazten jarrai dezala;  txori batek esan digu zerbait gehiago badabilkiola buruan eta... 

MATRIKULA BERRIEN GARAIA

Matrikula epea zabalik.
 Otsailaren 3tik 14ra.
Animatu eta etor zaitezte gure eskola ezagutzera!!





2014/02/03

2. MAILA: ARRAINA

Sorpresa ederra hartu dugu gure bigarren mailako ikasle batek etxean eta bere kabuz eginiko ipuina, erakutsi digunean.
Asko gustatu zaigu eta zuen denon eskura jartzea erabaki dugu. 
Irakurri eta baietz gustatu!

Eta gure idazleari, horrela jarrai dezala. Hemendik aurrera ipuin gehiago idatziko dituela, seguru gaude.
Zorionak Alex!!


2014/01/31

FILM BAT: " Viene una chica"

Pelikula eder honen trailerra uzten dizuegu. Ez genuen hura ezagutzen baina, bertako protagonista, gure eskolako ikasle baten lehengusua da eta berak ekarri digu honen berri. Kategoriko filmea dirudi eta saritua izan da. Ea ikusteko aukera dugun.





Tino es el protagonista de esta historia. Tiene 18 años y una particularidad que le diferencia de la mayor parte de la gente: el síndrome de Down.
Tino hace sus estudios en Amidown, centro especializado de una ciudad de provincias. En el momento en que nos acercamos a él, su mundo está configurado principalmente por sus amigos del colegio, con los que comparte muchas horas de formación, y por su hermana Licia (que le adora) y la pandilla de ésta. También está su primo Baldo que recaba su ayuda, sin darle momento de respiro, como mensajero en sus cuitas amorosas con Elvira.
Esta película cuenta lo que va a ser un período decisivo en su vida, las circunstancias en que descubre tanto el amor como las pequeñas desdichas que conlleva. Y cómo, a través de una serie de peripecias divertidas, se va a preparar para enfrentarse a la vida con una mirada nueva.


Tino, el protagonista de la película se llama en la vida real Borja González. Tiene 17 años y vive en Villalbilla de Burgos.

Informazio gehiago:   vienunachica.es

2014/01/24

BITXIKERIA: TINTÍN

Zuetariko batzuk Tintin-en komikiak eramaten dituzue irakurtzeko. Baina inoiz ikusi al duzue toki hauetan? Zein hiritan dabil?
Animo, erraza da eta.


Marrazkilaria: Óscar Alonso

2014/01/23

SHANGAI: MAHI JOLASA

Hona hemen "Shangai", mahai jolas txinatar zahar ospetsua.
Bazterretako fitxak bakarrik erabiliz, binaka berdinak aurkitu eta kentzen joan, dena hustu arte. 
Baietz lortu! sartu eta proba egin!
 Bi zailtasun maila duzue eta jolas gehiagoren aukera ere.
Ondo pasa! 

2014/01/21

MUNDUA EZAGUTZEN

Irudian klikatuz, mundua herriz herri ezagutzeko aukera paregabea. Sartu eta ikusi.


2014/01/14

ELKAR: ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA

Elkar argitaletxeak, aurten ere antolatu ditu Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa haur eta gazteentzat. Oraingo honetan 6. edizioa dugu. 
Informazio gehiago izateko, irudian klikatu, eta ea norbait ausartzen den.

2014/01/10

ZER ARRAIO OTE DA LIBURU BAT?

Egunen batean horrelakorik ezagutuko al dugu?
Batek daki!

2014/01/07

IRAKURKETA GIDA

Gida hau ez dela gure ikastetxeko ikasleentzat, baina jakinda zenbait guraso eta heldu zabiltzatela gure blog honetan, erakutsi nahi dizuegu lankide batzuk prestaturiko gida interesgarria hau. Ea baliogarria zaizuen. DBH, batxilergoa eta helduei dago zuzendua.

Sabemos que no compete a  Infantil y Primaria, pero tanto para adultos como alumnado de Secundaria, os queremos presentar esta interesante guía elaborada por compañeros y compañeras de Institutos  de Gipuzkoa.



2013/12/24

GABONAK ONDO PASA / FELIZ NAVIDAD

Eguberri  zoriontsuak  opa  dizkizuegu.

2013/12/20

GABONAK GERTU

Gaur egun polita izan dugu eskolan. Eguberri bezperan gaude eta hiruhileko azkeneko eguna denez, ekintza bereziak egin dira. Hau izan da, goizean liburutegian izan dugun giroa.



Olentzero eta Mari Domingi ere, etorri zaizkigu bisitan motrizitate gelara. Ordurako, gure txikiek, prest zituzten haien eskutitzak.

2013/12/17

GUSTOKO AL DUZU OHEAN IRAKURTZEA?




Jakin badakigu gure ikastetxeko ikasleak irakurle zintzoak zaretela, baina oraindik ohean irakurtzea ez baduzue probatu, hona hemen gure proposamena:

Afal ondoren goxo-goxo, eta eskolako liburutegiko liburua eskutartean, aldameneko irudian ikusten dugun bezala aritu.

Hurrengo egunean primeran jaikiko gara amets gozoak egin ondoren.

2013/12/16

BERTSOLARI TXAPELKETA

Amets Arzallusek irabazi du 2013ko txapelketa. Hendaiara joan zaigu txapela preziatua.
 Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu zituen.



Ikus dezagun Arzallusen agurra Txapelketa Nagusiaren finalean, txapela irabazi ondoren.

2013/12/12

ARGAZKI RALLY-A

Eskolako pasilloetan zehar bueltatxo bat egiten horrelako lan ederrak topatu ditugu. Ea gustokoak dituzuen.

5. MAILA: CUENTO / IPUINA

Bosgarren mailan egindako lan eder hau erakutsi nahi dizuegu. 
Irakasleak asmatzen du testoa eta ikasleei irakurri ondoren, hauek gehitu behar dituzte marrazkiak. 
 "Los Profes Cuentan" izeneko txpelketara bidalia izan da
Ea irabazten duzuen, ipuina zoragarria da eta!


Os queremos mostrar el cuento realizado en quinto curso de primaria y remitido al tercer concurso de cuentos infantiles sobre medio ambiente, "Los Profes Cuentan"
La profesora o profesor debe escribir el cuento. Se lo lee al alumnado, que es quien aporta los dibujos.
Mucha suerte. ¡El cuento lo merece!

2013/12/09

Bertsolari txapelketa finalaren atarian gauden une honetan, interesgarria iruditu 11 minutuko dokumental hau gure blogera ekartzera. Ikusi ondoren, baietz zerbait gehiago ikasi bertsolaritzaz! 

Próxima la final del Campeonato de Bertsolaris de 2013, nos parece oportuno presentar este extracto del documental  "Bertsolari" realizado en 2011 por Xabier Altuna.

Es un trabajo que situa al bersolarismo en el lugar que le corresponde y sirve de ayda a los profanos para entender mejor este mundo. Está subtitulado y esperamos que os guste.