Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2013/02/25

TANGRAM

Tangram, Txinan aspaldian sortutako joku zaharra da eta 10.000 irudi ezberdin baino gehiago egin daitezke.
 Puzzlea honako elementu hauetaz osatzen da:
                                             -  Tamainu ezberdineko bost hiruki
                                             -   Karratu bat
                                             -   Paralalelogramo edo erronboide bat
                                           Guztiak elkartuta, karratu bat osatzen dute




Beheko irudian "klik" egitera gonbidatzen zaitut eta tangram interaktiboan sartuko zara. 
Saltseatu eta ikusiko duzu nola ez den hain zaila.


Nahiago baduzu zeure tangram-a egin, hartu kartulina zati bat, erregla, arkatza eta guraizeak. Bertan duzu eredua.



2013/02/20

LEHNENGO MAILA: "Ura" lantzen

Lehenengo mailan URA ari dira lantzen. 
Hori dela eta gelaz gela ibili dira ikaskideei gaia azaltzen.
Ikastetxeko komunetan ere, txartelak jarri dituzte.


 Liburutegira Ibai eta Ruben etorri zazkigu. Azalpen bikaina
 egin ondoren, txartela erakutsi digute. 
Oso lan polita egin duzue. Zorionak!


2013/02/18

1. MAILAKO PASABIDEAN ESKULANAK

Lehenengo mailakoek idatzitxo hau eta argazkiak ekarri dizkigute. Ea  zeuen gustokoak diren.







2013/02/13

CUENTOS CONTRA LA POBREZA / Obra Social - La Caixa



Irudian klikatuz, ospe handiko kirolariak, aktoreak, abeslariak, etab.., betiko ipuin ederrak  kontaten dizkigute denon gozamenerako. Sartu et ikusi!

                                                                                                                     
                   "Para hacer felices a muchos niños, todo suma. Incluso un cuento".
Este es el lema del nuevo proyecto solidario impulsado por la Obra Social ”la Caixa”, que promueve el desarrollo social y educativo de los niños y niñas en situación de vulnerabilidad.


  • Jorge Lorenzo,(La leyenda de San Jorge). 
  • Sara Baras, (El baile de la Cenicienta).
  • Belén Rueda,(El cuento de la bella durmiente).
  • David Bisbal, (Cuento de Navidad).
  • Alejandro Sanz,( Pinocho).
  • Xavi Hernández, (El flautista de Hamelin).
  • Dani Pedrosa, (El cuento de la tortuga y la liebre)


Todos ellos están aquí para contártelos de nuevo a ti y a todos los niños y niñas, porque todos se merecen una infancia igual de mágica que la tuya.

3. MAILA: IPUINA / CUENTO; "Villa Zapato"

Batzutan eta liburu zaharren artean miatuz horrelako sorpresa onak izaten ditugu. Ea zer iruditzen zaizuen digitalizatu dugun ipuin zahar eta eder hau. Badakigu hirugarren mailan lantzen ari zaretela eta.


Handitu pantaila irakurri ahal izateko   /  Pinchar en pantalla para ampliar.

Como disponemos de una biblioteca con cierta solera y los libros bien cuidados, nos gusta bucear en sus rincones, donde a veces encontramos pequeñas joyas como este viejo cuento, que hemos  digitalizado para todos vosotros.  Esperamos que lo disfrutéis tanto como nosotros. Sabemos que en tercero de primaria lo estáis trabajando.

2013/02/07

INAUTERIAK

Inauteraik bertan ditugu: argazkian "klik" eginda   Euskal Mitologiaren Ataria  izena duen Web orrialdera goaz eta bertan informazio ugari aurkituko dugu,  Euskalerriko inauteri eta mitologiari buruz.

Lantzeko Inauteria
Eskolan ere eta urtero bezala, prestatzen gabiltza gure inauteritxoa:  informazio gehiago,  www.domingoagirre.net

2013/01/30

5. MAILA: BERTSOLARITZA



Bosgarren mailan bertsolaritza lantzen hasi garela aprobetxatuz, eta guregana etortzen den bertsolariaren laguntzaz, Santa Ageda bezperan abesteko bertso batzuk asmatu genituen joan den asteko saioan.
Aurreneko bertsoa estribiloa da eta besteen artean, lehenengoa hasierako agurra, bigarrena piropoa edo hitz ederra, hirugarrena eskea eta laugarrena bukaerako agurra. (Bi gela garenez bi bertso sorta sortu genituen).

                                       
Domingo Agirre eskolatik
zuen baserrira gatoz
kopla abestera etorri gara
zuek alaitzeko asmoz.
                                        
Arratsaldeon baserritarrak                                   Kaixo zer moduz baserritarrak
gaur gatoz zuen etxera                Hasierako        hemen gaituzu kantari
denok batera ospa dezagun          agurra             eta poztuko gara entzuten
Santa Ageda bezpera.                                         baldin bagaituzu adi.

Baserri asko badaude baina                                  Etxe honetan bizi da oso
hau bezelakoak gutxi                  Piropoa             familia langilea
eskolarekin astebete bat                                       baina deskantsu txiki bat egin
pasatzeko guri utzi.                                             bazara bertsozalea.

Esan digute baserri hontan          Eskea               Arratsaldea pasako dugu
txerri bat hil duzuela                                           alde batetik bestera
ta badakigu bere barruan                                    eta indarrik gal ez dezagun 
gominola asko zeudela.                                       jateko pixkat atera.

Hauxe izan da prest zeukaguna                             Badakigu gu aguantatzea
joan behar dugu jada                    Bukaerako      ez dela gauza erraza
eskerrikasko hurrengo urtean        agurra             eskerrikasko entzuteagatik
berriz etorriko gara.                                             eta urte ona pasa.

2013/01/29

6. MAILA: IDAZLANAK / RELATOS BREVES

Gure seigarren mailakoek "lengua y literatura" arloan  lan ederra egin dute.
Horretarako, Chris Van Allsburg  autorearen  "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"  
liburuan oinarritu dira.
Marrazkiz osaturiko liburua da. Marrazki bakoitzeko izenburu eta esalditxo bana.
Handik aurrera.... norberaren imaginazioa. Ea idazle izkuturen bat dugun gure artean!



Nos complace presentar una serie de relatos breves realizados por el alumnado de sexto curso en el área de lengua y literatura  castellana tomando como punto de partida el libro
  de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK".
Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna.
Esperamos que os gusten.

2013/01/25

EL TIRAMILLA / Revista de Literatura Juvenil

EL TIRAMILLA  aldizkari digitala aurkeztu nahi dizuegu:


Ikusi bertan irakur daitekeen artikuluetatik,  interesgarria den bat.
LA PARTE ADULTA DE LOS CUENTOS: Un análisis sobre los cuentos antiguos infantiles.
Los cuentos infantiles están dirigidos a los niños y por eso llevan la etiqueta de “infantiles”. Sin embargo, incluso los cuentos dirigidos para niños poseen un sustrato netamente adulto, crudo y escabroso. (leer+)

2013/01/22

ABESTI ALAIAK / OSKORRI TALDEA

 
Oskorri Taldearen hiru abesti eder alai eta ezagunak aurkeztu nahi dzkizuegu:
Irudian klikatu eta  katuen testamentua entzungo duzue.

Bi abesti gehiago:

2013/01/16

ILARGIA / LA LUNA. Enrico Casarosa

Sei minutuko film labur zoragarri honetan aitak eta aitonak lanera eramaten dute lehenengo aldiz haurra. Egurrezko txalupa zahar batean itsasoratzen dira gauez eta han,... ilargi ikaragarri polita. Non egiten dute lan aitak eta aitonak?. 
Irudian "klik" egin / Pinchar en la imagen

LA LUNA es una fábula acerca de un niño que está madurando en la más peculiar de las circunstancias. Esa noche será la primera vez que su padre y su abuelo lo lleven consigo a trabajar. En un viejo bote de madera enfilan hacia el mar y, sin tierra a la vista, se detienen y esperan. Una gran sorpresa aguarda al pequeño a medida que descubre cuál es el peculiar trabajo de su familia.

2013/01/14

PASAPALABRA / PIKIHITZA

Denok ikusi dugu telebistan "pasapalabra" hitz jolasa.
Orain euskarzaz aritezko  "pikihitza" dugu.
Sartu eta ikusi zein polita den.
 Maila ezberdinak daude. 


Para verlo en castellano,  pinchar aquí

EKOSISTEMAK

Ekosistemak zenbait gelatan lantzen ari zaretela eta, hona  hemen webgune interesgarri bat gehiago jakin ahal izateko. 
Ea baliogarria zaizuen.

                                                        Ikusteko, klikatu irudian.

SARRERA GEHIAGO UGARI EUSKARAZKO WIKIPEDIAN



Sarrera gehiago sartu dira Wikipedia entziklopedia digitalaren euskarazko edizioan. Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren ekimen honetan Elhuyar Fundazioak burutu du lan teknikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaerari erantzunez. 

Gogoratu behar da lehendik zeuden 100.000 sarrerari 2011ko abenduan beste 11.000 sarrera gehitu zitzaizkiola. Horiek guztiak nahi duenak erabili ahal izango ditu eta, jakina, doan. 

2013/01/10

1. MAILA: IGERIKETA IKASTAROA

Gure lehenengo mailakoak igeriketa ikastaroan ibili dira. 
Bukatu ondoren, argazki hauek ekarri dizkigute. 
Igeri egiten ikasteaz gain eta argazkieei begiratuz behinik behin,  badirudi primeran pasatu dutela.
 Ea gustokoak dituzuen.

2013/01/09

ABESTU ETA JOLASTU EUSKARAZ

Irudian klik eginez webgune dibertigarrian sartzen gara. Abestiak, dantzak, talde-jolasak, hizkuntza jolasak... 
Sartu, ikusi, ikasi eta lagun artean praktikatu.

 Blog honen eskubiko zutabean beti eskuragarri izango dugu esteka hau.
Interesante web de juegos y canciones para divertirnos con los peques de la casa.

2013/01/08

6. MAILA: IPUINAK ASMATZEN

Bukatu berriak ditugun oporretan eta gaztelera arloan, ipuin bat asmatu behar zuten gure seigarren mailako ikasleek.
Irakurle onak direnez, idazten ere trebeak dira.
Ikus dezagun Ainhoak, teknologia berriak erabiliz, eginiko lan ederra.
Testoa handitzko: irudian klikatu;   + "pantalla completa"  +  F11 
Para ampliar texto: pinchar imagen + pantalla completa + F11

JON MARRAZKILARI TREBEA, BERRIRO IRABAZLE

Gure marrazkilari trebea kutxabank-ek  antolatutako marrazki lehiaketan, oraingo honetan lehenengo saria lortu du. Gaia, "munduko lekurik ederrena"  zen  eta hemen ikus dezakezue egindako lana, protagonista eta jasotako oroigarria.  ZORIONAK!!!



 
            Jon, jasotako sariarekin



2013/01/07

FELI SUKALDARIARI AGURRA

Eskolako intraneteko aragazkien artean honako biduma hau aurkitu dugu. Une honetan, orain gutxi jubilatu zaigun sukaldaria gogora ekarri nahi dugu. Ikus ezazue azkeneko egunean eta jangelan bertan, ikasleek eginiko homenaldi xumea.

ENGLISH LANTZEN

Oporrak ondo igaro ondoren berriro eskolara urtarrrileko goiz hotz eta lainotsu honetan. Urte berrirako asmoen artean, ingelera maila hobetzea helburutzat sarri jartzen dugu. Klikatu irudian eta ez galdu aukera!


Uno de los propósitos más comunes para el año entrante suele ser el de mejorar nuestro nivel de inglés. Pinchad en la imagen con vuestros hijos e hijas y podéis comenzar ahora mismo.

2012/12/23

URTE BERRI ON / Felices Navidades

Domingo Agirre ikastetxeko partaide garenok, blog hau irakurtzen duzuen guzti guztioi eguberri zoriontsu bat opa nahi dizuegu.


Os deseamos paséis unas felices navidades y un próspero año nuevo a todas y a todos.

2012/12/21

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI BISITAN

Goizean Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan.
Gure txikiekin egon dira, eskutitzak jaso dituzte eta gabon kantak abestu ditugu.





2012/12/20

DOMINGO AGIRRE ETA OLAZABAL: Sto. Tomas azoka

Aurreko igandean hilak 16, Domingo Agirre eta Olazabal ikastetxeek antolatutako azoka berezia egin zen herriko enparantzan.

Hona hemen ikasle batek gure bolg-erako idatzi diguna:
Gaur igandea, Santo Tomas eguna ospatu dugu. Ni eta  nire lagunak goizean joan gara. Ailegatu garenean dena prestatzen ari ziren eta oraindik ez zegoen jende askorik.
Txerri zozketarako txartelak saldu  ditugu eta ondoren xaboi lekuan egon gara saltzen eta begiratzen.
Txistorra jan dut, gailetak egin ditut eta xaboia eta erretrapuak ere saldu ditugu.
Festa hau Olazabaleko Institutukoekin batera antolatzen dugu: hauek  txokolate beroa eta pastelak prestatzen dituzte. 
Domingo Agirreko ikasleak, talo bat dohain genuen eta oso goxoa zegoen.
Txerri zozketan,773 zenbakia izan zen saritua  eta Eiderren eta Yeraien gurasoak izan dira sarituak. Zorionak!
Oso ondo egon naiz Santo Tomas azoka berezi honetan eta espero dut hurrengo  urteetan ere, ondo pasatzea

  ANDREA  (D. Agirre ikastetxeko 6. mailko ikaslea)

GRIMM ANAIAK, 200 URTE

Gaurko doodlen Googlek, Grimm anaien 200 urteurrena ospatu nahi du. Bertan txanogorritxo eta otsoa dugu ikusgai.
Celebrando los 200 años de cuentos de los hermanos Grimm, 
google dedica hoy su doodle a Caperucita y el Lobo.

2012/12/19

IRAKASKUNTZA PUBLIKOA ETA LEGE BERRIA / Stop Ley Wert

Irudian klikatuz gero, Hezkuntza Publikoaren aldeko bideo eder bat 
ikusiko duzue. Ea norbait  ezagutzen duzuen.



Pinchando en la imagen vemos un vídeo realizado por reconocidos profesionales que han realizado sus estudios en la enseñanza pública.






STOP,  Ley Wert.