Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2020/03/06

MARTXOAREN 8A


IGANDEAN EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA DA.


BERDINTASUNAREN ALDE EGITEN DUGU GUK ERE!



ALDAKETA  ESKUETAN DAGO !

2020/02/11

EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

IZAN DIREN ETA IZANGO DIREN EMAKUME ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA DA GAUR.




Orokorrean, emakume gutxiagok aukeratzen du zientziaren bidea. Baina, hala eta guztiz ere, badira emakume zientzialariak, puntakoak, eta gaur dute beren eguna. 
Askotan pentsatu izan da zientzia mutil edo gizonen kontua dela, baina uste horiek atzean utzi eta nesken kontua ere badela aldarrikatu behar dugu!

Trebatzen joan zaitezten hemen esperimentu erraz batzuk. Gozatu!



2020/01/29

EUSKAL MITOLOGIA: TARTALO

TARTALOREN KONDAIRA


Gure arbasoengandik ahoz aho iritsi zaigun aintzineko kondairaren arabera, Tartaloak erraldoi arraza bat izan ziren. Kopetean begi bakarra zuten eta giza haragia zen haien elikagai nagusia.

Jatorriz Europa erdialdekoak ziren, baina dirudienez leku ezberdinetara sakabanatu ziren. Haietako ale batzuk ibiliz ibili, mendiz mendi, bailaraz bailara, Euskal Herrira iritsi ziren. Ez dakigu noiz gertatu zen hori edo zenbat urtez iraun zuten gure artean. Dakigun bakarra zera da, Euskal Herriko azkeneko bi Tartaloak (aita semeak) Zegamako mendian bizi zirela "Tartaletxea" izeneko kobazuloan.



TARTALO ETA PATXI ARTZAINA


2020/01/21

EUSKAL MITOLOGIA: LAMIA

LAMIAREN ADINA


Mendialde horretan artzain gazte bat bere ardiekin zebilen. Holako batez, harpe baten ondora hurbildu zen, eta hortxe ikusi zuen neska polit bat, lamia bat, bere ile luzeak urrezko orraze batekin orraztatzen. Neska polit honen ondora hurbildu eta hizketan hasI zen gure mutil gaztea, eta laster esan zion berarekin ezkontzeko gogoa zuela. 
-Bai, ni ados naiz, baina, lehenik, zenbat urte ditudan aurkitu behar duzu, mutil.
Eta mutilak ez zuen asmatu. Baina herrian ezagutzen zuen holako atso bat, azti bat erdi-sorgina. Haren ikustera jautsi zen, eta kontatu zion guztia. Emakumeak erran zion: 
- Egon zaitez lasai, egon zaitez trankil, nik jakingo dut adina, jakingo dut nik. 
Eta atsoa mendialdera igo zen. Koba ondora heltzean, emakumeak bizkarra eman zion zuloari, bueltatu zen, gonak altxa zituen, hankak zabaldu, eta bere gorputza osoki makurtu. Hortxe, bere burua belaunen artean zuela, ah! begira itxura, begira itxura hori, eta horrelako "EUP" bat bota zuen, lamiak entzun zuena. Poliki-poliki hurbildu zen atari ondora eta ikusi zuen piztia hori, eta gora-gora esan: 
- Ah! Badu ehun eta bost urte hemen nagoela eta ez dut behin ere holakorik ikusi.
Eta, galderak bere buruan, poliki-poliki bueltatu zen lamia koba barrura. Orain atso zaharrak badaki. Altxatu da, gonak behera bota eta lasterka herrira jautsi, artzain gazteari dena kontatzera. 
- Zure lagunak ehun eta bost urte dauzka. 
- Ehun eta bost urte, ehun eta bost urte... 
Hori gogoan, mutil gaztea mendiko bidean ikusi da. Hara heltzean, koba ondoan dago lamia. 
-Ehun eta bost urte dituzu. 
- Bai, hori egia da, eta, hitz eman bezala, zurekin ezkonduko naiz. Ou! mutilaren poza, honen kontenta.
- Baina badakizu, ezkontzen zarelarik ama abisatu behar duzula. 
Orduan bere amaren ikustera jautsi zen, eta guztia kontatu zion. 
-Seme, neskari oinak ikusi dizkiozu? 
- Oinak? 
- Bai, zoaz íkustera. Gero aipatuko dugu ezkontza edo.

Gure artzain gaztea mendira igo zen. Koba ondora heltzean, ikusi zuen lamia, polita, gorputz ederra, hankak. Eta oinak? Oinak palmatuak, ahate baten oinak irudi. Orduan gure artzainak holako oihu garrasi luze bat bota zuen. Herrira jautsi zen, bere etxean logelan sartu, gaixorik. Eta zenbait egunen buruan hil egin zen artzain gaztea.

2020/01/16

ZIENTZI ASTEA

Zientzia astearen erdia igaro dugu dagoeneko!
 Aste honetan, denboran atzera joaten hasi eta miloika urte atzera egin dugu. Dinosauroen garaian murgilduta gabiltza. Hori dela eta,  hemen "DINOSAUROEI BURUZKO EGIA" liburu ederra.


2020/01/13

EUSKAL MITOLOGIA : MARI

TXINDOKIKO MARI


Amezketan kontatzen zutenez, ba omen ziren zazpi urte Mari Txindokiko bere haitzulotik desagertu zela. Baina zaldi bat zeruan hegan ikusi zutenean eta izugarrizko euri jasa hasi zuenean, herritarrak berehala konturatu ziren Mari bueltatu zela. Marizulo kobazuloa zuen bizileku, eta urrez estalia zuen. Dena urrezkoa omen zen barruan, altzariak ere bai. Behin batean, asteak euritan egon ondoren, atertu eta lainoak urruntzen ari zirenean, Txindokiri laino-txapela gelditu zitzaion tontorrean. Orduan ohartu ziren Marik labea piztu zuela.

Goiz batean, Kattalin izeneko neska gazte amezketar bat joan zen mendira artaldearekin, eta, egun guztian ardiak larrean eduki ondoren, artaldea biltzen hasi zen. Kontatu zituenean, bat falta zitzaiola konturatu zen. Artaldearen jabeak egingo zionaren beldur, mendian gora abiatu zen falta zitzaion ardiaren bila. Batek baino gehiagok esana zion Mari Txindokin zenean ez gerturatzeko inguru haietara, baina ardi galdua topatu beharra zeukan. Aurrerago joan zenean, hara non, ardia haitzulo baten sarreran aurkitu zuen, eta bere ondoan andre eder eta galai bat ikusi zuen, sekula ikusi ez zuen bezalako dama. Mari zen. Marik nor zen eta zein familiatakoa zen galdetu zion neskatxari. Honek, Kattalin zela bere izena esan zion, eta ez zuela familiarik, ardi haiek herriko jaun batenak zirela. Orduan, Marik berarekin bizitzen gelditzeko proposamena egin zion, eta zazpi urte berari laguntzen egoten bazen aberatsa egingo zuela agindu zion.

Horrela, bada, Kattalin Marizuloko damari laguntzen gelditu zen, eta zazpi urte haietan asko ikasi zuen neskatxak: haria egiten, ogia egiten, landareen ezaugarri magikoak ezagutzen, abereen hizkera ulertzen, eta beste hainbat zereginetan. Baina, di-da batean pasa ziren urteak, eta, garaia iritsi zenean, honela esan zion Marik:

—Kattalin, ondo bete duzu zure hitza, zintzo lagundu didazu, eta esanekoa izan zara. Nik joan egin behar dut, eta aberatsa egingo zintudala agindu nizunez, tori!

Marik ikatz puska handi bat eman zion. Harrituta gelditu zen neska gaztea, baina ez zen ausartu ezer esaten. Haitzulotik atera zenean, urre distiratsu bihurtu zen ikatza. Neska pozaren pozez jaitsi zen herrira; etxea eta artaldea erosi zituen, eta inoren aginduetara egon beharrik gabe bizi izan zen zoriontsu gure Kattalin.


2019/12/20

GABONAK HEMEN DITUGU!

GOZA ITZAZUE EGUN HAUEK ETA INDARTSU ITZULI URTE BERRIAREKIN BATERA!

ONDO PASA !


2019/12/10

IPUIN KONTAKETA : PELLO AÑORGA

IPUIN KONTAKETA SAIOA  UDAL LIBURUTEGIAN

Urteko azken ipuin kontaketa saioa,  abenduaren 12an, ostegunez, egingo da.
Saio honetarako, Euskal Herrian dugun kontalaririk ezagunena gonbidatu dute, Pello Añorga, eta saioa txikitxoenei zuzendurikoa izango da.
Animatu!

2019/12/04

DURANGOKO AZOKA 2019

2019ko abenduaren 5etik 8ra 54. DURANGOKO AZOKA ospatuko da. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da.

ANIMA ZAITEZ!

Klikatu gainean
Klikatu irudian

Era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Haur eta gazteentzako guneari Saguganbara deitzen diote. Bertan, urtean zehar eman diren lanak aurkezten dira.



 Klikatu  irudi gainean
Klikatu irudian


2019/12/03

EUSKARAREN EGUNA


Gaur, Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da. 

Azken urteotan, euskara dakitenen kopuruak gora egin du baina, euskara erabiltzen dutenen kopuruak aldiz, oso gutxi. Horregatik, euskaraz dakigun guztioi, -zuri eta guri- dagokigu euskara gure ezpainetan, kaleetan, eskoletan eta eremu guztietan jartzea, erabileran baitago hizkuntzaren gakoa eta biziraupena.

Zain dezagun gure altxorrik preziatuena!



2019/11/28

AZOKA BEREZIA LEGAZPIN

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Olentzero Azoka egongo da Legazpin.
Legazpiko 17 dendak produktu desberdinak eskeiniko dituzte. Horretaz gain, bertan talogileak, Musika Eskolako musikariak eta Santikutz Abesbatza izango dira giroa alaitzen. Sorgintxuloren eskutik, umeentzako jolasak eta eskulanak ere izango dira.

Irudi gainean klikatu eta programa ikusteko aukera izango duzue.

 Azoka egitaraua
Klikatu irudi gainean

2019/11/27

MAISU/MAISTREN EGUNA

Azaroaren 27an, San José de Calasanz, Irakasleon eguna ospatzen da.

Googleek irakasleei urtero egiten die omenalditxo bat. Irudiaren gainean klikatu eta ikusi aurtengo doodlela. 


 Irakasleentzako doodlela
Klikatu gainean


2019/11/25

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur "Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" ospatzen dugu. Arratsaldean, "Ez beti da ez" abesti zoragarriarekin dantza eder bat egingo dugu. 




Gaurko egunari lotuta, hona hemen egun hauetan zehar entzuten aritu garen beste bideo eder bat, "Mari More".




2019/11/08

AGURRA

Momentuz honaino heldu gara ibilbide honetan.
 Esker mila blog hau erabili duzuen guztioi.
Etorkizunerako ez dakigu jarraipena izango ote duen. Hala bada, ongietorria. Ez badu aurrera egiten, ez ahaztu informazioa bertan jarraitzen duela. Beheko irudian klikatu eta eskuragarri dituzue ipuinak, bideoak, denborapasak, bitxikeriak, argazkiak, 
zeuen lanak eta abar luze bat.



De momento, hasta aquí hemos llegado con este trabajo que comenzamos en octubre de 2011. Desconocemos si este blog  tendrá continuidad en un futuro. De todas formas, sabed que la información sigue ahí y aunque no se realicen nuevas entradas, podéis seguir utilizándolo.
 Para ello pinchad en la imagen superior y accedéis en un segundo a un desplegable con toda la información del blog.  Mil gracias y un afectuoso saludo a todas las usuarias y usuarios confiando en que os haya sido y siga siendo útil.


2019/10/28

IDAZLEA: Jordi Sierra i Fabra

"Leer me salvó la vida, escribir le dio un sentido" 
Idazle emankor honen  liburu ugari dugu liburutegian. Gazte nahiz helduentzat literatura sortzaile aparta da gizon hau.
Bideo honetan bere bizitzaren gorabeharak kontatzen ditu.
Harrigarria benetan.



El prolífico escritor Jordi Sierra i Fabra autor de literatura juvenil y para adultos, es referente fundamental tanto en centros de primaria como de secundaria. En este vídeo nos cuenta diferentes facetas de su vida que nos van a sorprender.

Hemen duzue PDFn, berak idatzitako liburuxka eder bat. 


Os dejamos una versión en PDF de una pequeña obra suya.


Euskarazko bertsioa ere, hementxe duzue. 10 urtetik aurrera


2019/10/25

2019/10/21

MAGIA ZENBAKIEKIN

Matematikaren magia. 
Lagun batek zenbakia pentsatu eta baietz zuk asmatu.



































NOLA EGIN

Zenbaki bat pentsatu.
Begiratu zenbat taulatan dagoen.
Dagoen tauletako  goiko lerroko ezkerreko zenbakiak batu eta emaitza izango duzu.
ADIBIDE BAT
11 zenbakia aukeratzen dut.
A,B eta D taulatan dago.
Beraz, 1+2+8=11

Orain proba ezazu beste edozein zenbakiarekin. Beti ateratzen da

2019/10/16

TELEBISTAKOAK GURERA ETORRI DIRA

Joan den astelehenan Ene kantak telesaioko aktore eta teknikariek  eskolan eman zuten egun osoa grabaketak egiten.  Giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Mila esker.

Klikatu irudian / Pinchad en la imagen

2019/10/14

NESKATO ITXU BATEN GORABEHERAK

Neskato itxu baten gorabeherak. Benetan xarmangarria.

BITXIKERIA

2019/10/08

IPUINA: Tamainako aita nahi dut

Bigarren mailakoekin liburutegian landu ondoren, hona hemen ipuin eder hau. "Un papá a la medida" ipuinetik eginiko moldaketa dugu. Ea gustatzen zaizuen.

2019/10/04

MIDWAY UHARTEAK: Paradisua ala infernua?

Ikus bideo hau eta ondoren pentsatu zer gertatzen den, zergatik, eta ea etorkizunerako horrela jarraitzea nahi dugun.  Pazifikoko uharte batean grabatuta dago. Uharte honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Gertuen duen populazioa 3200 kilometrotara dago.



Observad lo que les ocurre a los albatros de las islas Midway en el pacífico norte,
situadas a 3200 km. de distancia del lugar habitado mas próximo.

2019/10/03

LIBURU BAT: "La vuelta al mundo de un forro polar rojo"

Globalizazioa. Sarri entzuten den hitza. 
Nahi al duzu jakin zer den? Beheko bideoan duzue liburu honen aurkezpen bat.  Interesgarria dirudi ezta? 
Eskolako liburutegian badugu.




Beheko irudian klik egin eta liburua ikusi /  Pinchando en la imagen vemos el  PDF


Gehiago jakiteko / Para saber más

http://lavueltaalmundodeunforropolarrojo.blogspot.com/

2019/10/01

IPUINA: Neskatila eta munstroa

Liburutegian landu ondoren eta asko gustatu zaizuenez, hemen duzue ipuin eder hau berriro irakurri ahal izateko.
 
Adaptación del álbum ilustrado "la niña y el monstruo" de Neil Irani.