Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
2020/01/13
2019/12/20
2019/12/10
IPUIN KONTAKETA : PELLO AÑORGA
IPUIN KONTAKETA SAIOA UDAL LIBURUTEGIAN
Urteko azken ipuin kontaketa saioa, abenduaren 12an, ostegunez, egingo da.
Saio honetarako, Euskal Herrian dugun kontalaririk ezagunena gonbidatu dute, Pello Añorga, eta saioa txikitxoenei zuzendurikoa izango da.
Animatu!
2019/12/04
DURANGOKO AZOKA 2019
2019ko abenduaren 5etik 8ra 54. DURANGOKO AZOKA ospatuko da. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da.
ANIMA ZAITEZ!
![]() |
| Klikatu irudian |
Era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Haur eta gazteentzako guneari Saguganbara deitzen diote. Bertan, urtean zehar eman diren lanak aurkezten dira.
![]() |
| Klikatu irudian |
2019/12/03
EUSKARAREN EGUNA
Gaur, Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna da.
Azken urteotan, euskara dakitenen kopuruak gora egin du baina, euskara erabiltzen dutenen kopuruak aldiz, oso gutxi. Horregatik, euskaraz dakigun guztioi, -zuri eta guri- dagokigu euskara gure ezpainetan, kaleetan, eskoletan eta eremu guztietan jartzea, erabileran baitago hizkuntzaren gakoa eta biziraupena.
Zain dezagun gure altxorrik preziatuena!
2019/11/28
AZOKA BEREZIA LEGAZPIN
Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Olentzero Azoka egongo da Legazpin.
Legazpiko 17 dendak produktu desberdinak eskeiniko dituzte. Horretaz gain, bertan talogileak, Musika Eskolako musikariak eta Santikutz Abesbatza izango dira giroa alaitzen. Sorgintxuloren eskutik, umeentzako jolasak eta eskulanak ere izango dira.
Irudi gainean klikatu eta programa ikusteko aukera izango duzue.
![]() |
| Klikatu irudi gainean |
2019/11/27
MAISU/MAISTREN EGUNA
Azaroaren 27an, San José de Calasanz, Irakasleon eguna ospatzen da.
Googleek irakasleei urtero egiten die omenalditxo bat. Irudiaren gainean klikatu eta ikusi aurtengo doodlela.
2019/11/25
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur "Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna" ospatzen dugu. Arratsaldean, "Ez beti da ez" abesti zoragarriarekin dantza eder bat egingo dugu.
Gaurko egunari lotuta, hona hemen egun hauetan zehar entzuten aritu garen beste bideo eder bat, "Mari More".
2019/11/08
AGURRA
Momentuz honaino heldu gara ibilbide honetan.
Esker mila blog hau erabili duzuen guztioi.
Etorkizunerako ez dakigu jarraipena izango ote duen. Hala bada, ongietorria. Ez badu aurrera egiten, ez ahaztu informazioa bertan jarraitzen duela. Beheko irudian klikatu eta eskuragarri dituzue ipuinak, bideoak, denborapasak, bitxikeriak, argazkiak,
zeuen lanak eta abar luze bat.
De momento, hasta aquí hemos llegado con este trabajo que comenzamos en octubre de 2011. Desconocemos si este blog tendrá continuidad en un futuro. De todas formas, sabed que la información sigue ahí y aunque no se realicen nuevas entradas, podéis seguir utilizándolo.
Para ello pinchad en la imagen superior y accedéis en un segundo a un desplegable con toda la información del blog. Mil gracias y un afectuoso saludo a todas las usuarias y usuarios confiando en que os haya sido y siga siendo útil.
2019/10/28
IDAZLEA: Jordi Sierra i Fabra
"Leer me salvó la vida, escribir le dio un sentido"
Idazle emankor honen liburu ugari dugu liburutegian. Gazte nahiz helduentzat literatura sortzaile aparta da gizon hau.
Bideo honetan bere bizitzaren gorabeharak kontatzen ditu.
Harrigarria benetan.
Bideo honetan bere bizitzaren gorabeharak kontatzen ditu.
Harrigarria benetan.
El prolífico escritor Jordi Sierra i Fabra autor de literatura juvenil y para adultos, es referente fundamental tanto en centros de primaria como de secundaria. En este vídeo nos cuenta diferentes facetas de su vida que nos van a sorprender.
Hemen duzue PDFn, berak idatzitako liburuxka eder bat.
Os dejamos una versión en PDF de una pequeña obra suya.
Euskarazko bertsioa ere, hementxe duzue. 10 urtetik aurrera
2019/10/25
JOLASA: katu beltza
Katu beltzak ez digu ihes egin behar. Lortuko al dugu?
![]() |
| No dejes que escape el gato negro. Lo podrás conseguir? |
2019/10/21
MAGIA ZENBAKIEKIN
Matematikaren magia.
Lagun batek zenbakia pentsatu eta baietz zuk asmatu.
NOLA EGIN
Zenbaki bat pentsatu.
Begiratu zenbat taulatan dagoen.
Dagoen tauletako
goiko
lerroko ezkerreko zenbakiak batu eta emaitza izango duzu.
ADIBIDE BAT
11 zenbakia aukeratzen dut.
A,B eta D taulatan dago.
Beraz,
1+2+8=11
Orain proba ezazu beste edozein zenbakiarekin. Beti ateratzen da
Orain proba ezazu beste edozein zenbakiarekin. Beti ateratzen da
2019/10/18
2019/10/16
TELEBISTAKOAK GURERA ETORRI DIRA
Joan den astelehenan Ene kantak telesaioko aktore eta teknikariek eskolan eman zuten egun osoa grabaketak egiten. Giro ezin hobean pasatu genuen eguna. Mila esker.
Klikatu irudian / Pinchad en la imagen
2019/10/14
2019/10/08
IPUINA: Tamainako aita nahi dut
Bigarren mailakoekin liburutegian landu ondoren, hona hemen ipuin eder hau. "Un papá a la medida" ipuinetik eginiko moldaketa dugu. Ea gustatzen zaizuen.
2019/10/04
MIDWAY UHARTEAK: Paradisua ala infernua?
Ikus bideo hau eta ondoren pentsatu zer gertatzen den, zergatik, eta ea etorkizunerako horrela jarraitzea nahi dugun. Pazifikoko uharte batean grabatuta dago. Uharte honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Gertuen duen populazioa 3200 kilometrotara dago.
Observad lo que les ocurre a los albatros de las islas Midway en el pacífico norte,
situadas a 3200 km. de distancia del lugar habitado mas próximo.
2019/10/03
LIBURU BAT: "La vuelta al mundo de un forro polar rojo"
Globalizazioa. Sarri entzuten den hitza.
Nahi al duzu jakin zer den? Beheko bideoan duzue liburu honen aurkezpen bat. Interesgarria dirudi ezta?
Eskolako liburutegian badugu.
Beheko irudian klik egin eta liburua ikusi / Pinchando en la imagen vemos el PDF
Gehiago jakiteko / Para saber más
http://lavueltaalmundodeunforropolarrojo.blogspot.com/
2019/10/01
IPUINA: Neskatila eta munstroa
Liburutegian landu ondoren eta asko gustatu zaizuenez, hemen duzue ipuin eder hau berriro irakurri ahal izateko.
Adaptación del álbum ilustrado "la niña y el monstruo" de Neil Irani.
2019/09/30
BALOI MUSIKALAK / Música de blues con balones
Baloiak kirolean aritzeko bakarrik balio dutela pentsatzen al duzue?. Ikusi Les Luthiers talde argentinarrak nola sortzen duen musika ederra baloiak erabiliz.
Tramankuluak, bolarmonio du izena.
Magistral interpretación del grupo argentino Les Luthiers en la que utilizan el bolarmonio, instrumento de viento realizado con balones y tubos de fontanería, para tocar un blues.
2019/09/25
LIBURUAK BETI LAGUN
Liburutegiko apalak gainezka ditugu. Lasai eta triste pasa dute uztaila eta abuztua gure liburuek. Mugimendurik falta. Iraila heldu da eta pozten hasita daude. Laster eskuz esku ibiliko dira eta zuen etxeetara joateko irrikitan daude. Bitartean ikus ezazue
bideotxo polit hau.
bideotxo polit hau.
Tenemos las estanterías de la biblioteca a rebosar. Cada libro en su lugar triste y serio. Dos meses sin moverse. ¡Uf! ¡Que aburrimiento! Con la llegada de septiembre parece que se van animando y están deseando ver a sus amigos y amigas para salir de sus escondrijos e ir de casa en casa.
Mientras tanto podéis ver este bonito vídeo.
2019/09/23
ABIZENAK KOKATZEN
Nahi al duzu jakin zure abizen berebera duen jendea
non bizi den?
Erraza da:
Irudian klikatu eta azaltzen den orri berriko laukitxo urdinean idatzi abizena. Segidan jakingo duzu lokalizazioa eta kopurua.
Erraza da:
Irudian klikatu eta azaltzen den orri berriko laukitxo urdinean idatzi abizena. Segidan jakingo duzu lokalizazioa eta kopurua.
2019/09/19
HIEROGLIFIKOAK
Ea hieroglifiko hauek asmatzeko gai zareten. Imaginazio piska bat baino ez dugu behar. Azkeneko irudian erantzun egokiak dituzu, baina ahalegindu egiten soluzioak begiratu gabe.
Ez dira zailak. Animo!
2019/09/17
IPUINA: Jonas eta hozkailu beldurtia
Liburutegian ipuin eder hau landu ondoren, plazaratzen dizuegu etxean ere ikusi ahal izateko.
Jonas gizarajoa etxean bakarrik gelditu da. Urduri dago sukaldearen erdian eta halako batean
hozkaiklua dardara hasi da. Egongo al da otsoa barruan?
hozkaiklua dardara hasi da. Egongo al da otsoa barruan?
Jakin nahi baduzue erantzuna irudian klikatu eta ipuina ikusi.
Jonas eta hozkailu beldurtia - Juan Kruz Igerabide.
Haur-gazte literaturako Euskadi Saria 1999an
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















