Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2019/09/02

IKASTURTEA MARTXAN: El cuento de las palabras

Hemen gaude berriro!
Ikasturte berrirako motorrak berotzen ari garen une honetan, konpartitu nahi dut opor hauetan lankide batek bidalitako
 bideotxo hau. Ea gustatzen zaizuen. 
Mientras el nuevo curso calienta motores e inmersos en los preparativos, me gustaría compartir con todos vosotros y vosotras este bonito vídeo. Espero que os guste.

2019/06/24

IRAKUR GIDA

Donostiako Udal Liburutegien Sareak uda honetarako eta 2019 urterako gomendatzen duen irakurgaien aukeraketa 
plazaratu nahi dizuegu.

Irudian klikatu / Pinchad en la imagen

Presentamos las recomendaciones de lectura que nos llegan desde la Red de Biliotecas Municipales de Donostia.

2019/06/21

6. MAILA: Agurra

Seigarren mailakoak irailan institutura doaz.  Argazki zaharren artean saltseatuz bideotxo hau prestatu dugu. Bertan gure ikastetxean eginiko  ibilbide luzea ikusten da. 
Ea gustatzen zaizuen.

BIBLIOPORRAK 2019

Ez dakizula zer irakurri uda honetan?  Opariren bat egin nahi?..
Ba,  begiratu 0-100 urte bitartekoentzat hainbat udal liburutegi, Legazpikoak barne, prestatu duten gidatxo hau.


Buscando algo para leer?  Para regalar ?..
 Pincha en la imagen y accederás a una estupenda guía de lectura preparada conjuntamente por  las  bibliotecas municipales de Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Eskoriatza, Legazpi y Oñati.

2019/06/14

TXIKORI LOREA / DIENTE DE LEÓN

Gure inguruko zelaiak udaberriko egun hauetan txikori belarrez beteta daude. Lore arruntak dira eta egunero ikusten ditugu.  Inoiz erreparatu al duzue belar honen loraketaz?
 Ba, bitxia da. Bi aldiz egiten du.

                                    Lehenengo lorea                                              Bigarren lorea
  
Prozesuaren bilakaera ikusteko bideotxoa  /  Doble floración del diente de león

ARTIKO: Film Laburra

Jesus Mari Lazkanok eta Josu Venerok zuzendutako film laburra, Xabier Payaren testuekin.

Irudian klikatu aurrerakina ikusteko  /  Pinchad en la imagen para ver el tráiler.

Cortometraje dirigido por Jesus Mari Lazkano y Josu Venero, con textos de Xabier Paya.

PALINDROMOAK / PALÍNDROMOS

Ba al dakizue zer diren palindromoak?
Eskerretik eskuinera, nahiz eskuinetik ezkerrera irakurrita, gauza bera dioten hitzak edo esaldiak dira.
Hizkuntza bakoitzak ditu bere palindromoak:

PALÍNDROMO: Palabra o frase que se lee igual de izquierda a derecha, que de derecha a izquierda.

EUSKARAZ:
- AMAMA.
- OSO.
- NON.
- AUTORE EROTUA.
- ARAZO ZARA.
- UTZI, PASA, PIZTU.
- NOIZ ERRE ZION?
- ARI DIRA.
- IRINA NIRI.
- INOZO NI.
- ERREKAK ERRE
- IA BI IBAI.
- IKER, IREKI!
- ZEIN? NI EZ.
- ANIMATUTA BAZEN, EZABATUTA MINA.
- NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN.

GAZTELANIAZ:
- SUGUS.
- SACAS.
- SOMOS O NO SOMOS.
- ADÁN NO CEDE CON NADA.
- ANULA LA LUZ AZUL A LA LUNA.
- ANA LLEVA AL OSO LA AVELLANA.
- DÁBALE ARROZ A LA ZORRA EL ABAD.
- LA RUTA NOS APORTÓ OTRO PASO NATURAL.
- LE AVISARÁ SARA SI VA ÉL.
- YO DONO ROSAS. ORO NO DOY.
- NO DESEO YO ESE DON.

FRANTZESEZ:
- ESOPE RESTE ICI ET SE REPOSE.
(Esopo hemen gelditzen da eta atseden hartzen du).

INGELESEZ:
- A MAN, A PLAN, A CANAL: PANAMA!
 (Gizon bat, plan bat, kanal bat: Panama!).

LATINEZ:
- IN GIRUM IMUS NOCTE ET CONSUMIMUR IGNI.
(Gauez bueltak ematen ditugu eta suak konsumitzen gaitu).

Eta misteriotsuena...
"SATOR AREPO TENET OPERA ROTAS"
Idatzi esaldi hau "google" bilatzailean eta harrituko zarete..
-

2019/06/10

"OROKIETA" ZARAUTZKO ESKOLA PUBLIKOA

Interesgarria iruditu zaigu  "Noticias de Gipuzkoa" egunkarian Euzkitzek idatzitakoa.



Ez dago seme-alaben ispiluan begiratzea bezalakorik norberaren bilakaeraz ohartzeko. Haiek ere aitzinera, urratsez urrats. Txikienak orain amaituko du LH, lehen hezkuntza. Beraz, seme nagusia zein eskola-eredutan matrikulatu erabakitzera behartu gintuen hausnarketaren ondorioen balorazioa egiteko moduan gara.

Gauza praktikoak erabakigarriak izaten dira batzuetan. Hurbiltasuna, esate baterako. Gure kasuan auzi ideologikoak eragin zuen gogoeta nagusia: publiko ala pribatu. Bagenekien publikoaren aldeko hautuak zer nolako ondorioak zekartzan ikaskideen soziologiari dagokionez. Zarautzen ere etorkinen seme-alabak eskola publikoan matrikulatzen dituzte nagusiki, beste eskoletan ez bezalako arraza, jatorri eta hizkuntza nahasketa dago, baita klase sozialena ere. Horren aldeko hautua egin genuen. Eta asmatu. Dena izan da aberasgarri.

Seme nagusia unibertsitaterako ikasturte bakarraren faltan da. Harena da gogoeta hau, bere baitatik irtena: “Haurtzaindegia, Orokieta zaharra, berria, berriz zaharra, Lizardi Gurmendi, Lizardi Araba. Horixe da orain arteko nire ibilbide publikoa. Eta orain, nerabea besterik izan ez arren ikuspegi zabal samarra dudalarik, are handiagoa da bide horren aldeko hautua egin zutenekiko esker ona.” Hunkitu egin ninduen, eta biziki poztu. Era berean, asko harritu ninduten hura argitaratu ondoren iritsi zitzaizkidan mezuek. Guk baino urtebete lehenago hautu bera egin zuen familia bateko amak idatzi zidan hau: “Hemen nago malkoak lehortu ezinda. Ze oroitzapen erabakia hartu beharreko hartaz! Baina poz itzelak eman dizkit eta harro sentitzen naiz egindakoaz”.

Bereziki eskertzekoa izan da Atoumane eta Pape, denboraldi baterako etorriak ziren senegaldarrak, hain gozo eta zabal hartu izana. Oinarria jarrita dago. Eskerrik asko, Orokieta!

2019/06/05

ROALD DAHL: Cuentos en verso...

 Roald Dahl idazlea.  Nork ez du ezagutzen 
"Charlie eta txokolate-lantegia" izeneko liburua edo pelikula? 
Hau da bere lanik ezagunena, baina umeentzat nahiz helduentzat lan ugari uzti digu idale handi honek. 
Besteak beste, Matilda, El superzorro, El dedo mágico, El gran gigante bonachón, El vicario que hablaba al revés, Cuentos en verso para niños perversos, etab. 
Helduentzak gomendatu nahi dizuegu "Relatos de lo inesperado". 
Ikus dezagun orain "Cuentos en verso para niños perversos" liburtik zati bat.





2019/06/03

IPUINA: Así es la vida

Bizitzaren gorabeherak, gazi-gozoak... 
Ea zer iruditzen zaizuen liburutegian irakurri dugun liburu  hau.

DOMINGO AGIRREN ERE, MAKINA BAT TAUPADA

Euskal  Eskola Publikoaren jaiarekin bat egin nahirik, hona hemen gure ekarpen xumea. Zorionak parte hartu duzuen guztioi eta irakasle teknikariei. Lan ederra egin duzue!

.

2019/05/31

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 28. JAIA



 


Euskal Eskola Publikoak
Errenterian bota du aingura,

denontzat zabalik dago
Euskal Herritik mundura.

Hezkuntza aukera paregabea
etorkizunez dago betea,
zu eta ni engranajea
jar dezagun martxan katea!

Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.

Gure herriko kaleetako
argazki baten tankeran,
jatorri eta izaera ugaritako
lagunak gaude ikasgelan.

Euskalduna eta anitza
horrelakoa bait da bizitza,
hezkuntza gizartearen giltza
entzun dezatela gure hitza!

Makina bat taupadek
ematen diote bizia,
Euskal Eskola Publikoa
gure geroaren hazia.

Elkarlanean bagoaz aurrera
denek izan dezagun aukera bera.
Zu ere gurekin batzen al zera?
bultza dezagun denok batera!

Ekainaren bian dugu zita
prestatu eta zatoz , «ti-ta»!

«Errenterian bizi gara eta
egin zaiguzu bisita!»

2019/05/28

IPUINA: MARI TTIPIA - Mirandaolako burdinolan

Hirugarren mailakoekin  landu  eta Mirandaolara bisita egin ondoren, sua argitaletxeak aspalditxoan plazaratutako ipuin bat uzten dizuegu. Bertan gure herriko txoko ugari azltzen da.
Ea gustukoa duzuen.  Marrazki ederrak ditu.

Gustatuz gero, zatote ipuineko parajeak ezagutzera: Legazpi, Brinkola, Mirandaola... Inguru paregabea da.
 Etorri eta ikusiko duzue.

HITZEKIN JOLASTEN: AHO-KORAPILOA



Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga Batbirulau! liburuan oinarrituta, hona hemen aho-korapilo dibertigarria.
 Guk  hiru mailatan sailkatu dugu elkarrizketatxo hau.
 Aukeratu zeurea eta irakurtzera!




---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
LEHENENGO ZAILTASUN MAILA:   Hemen bizi al da Patxi?
Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi bizi baitira:
Goiko Patxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpiko Patxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi asko dira.
Horiek ez dira ez Patxi asko, ez Patxi gutxi.
Horiek hiru Patxi besterik ez dira:
Patxi goikoa.
Patxi erdikoa eta
Patxi behekoa.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ZAILTASUN MAILA:   Hemen bizi al da Patxi Putxi?

 Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi Putxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi Putxi asko dira.
 Horiek ez dira ez Patxi Putxi asko, ez Patxi Putxi gutxi.
Horiek hiru Patxi Putxi besterik ez dira:
Patxi Putxi goikoa.
Patxi Putxi erdikoa eta
Patxi Putxi behekoa.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
HIRUGARREN ZAILTASUN MAILA:    Hemen bizi al da Patxi Putxi Ibargutxi?
Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi Putxi Ibargutxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi Ibargutxi erdikoaren azpikoa.
 Horiek Patxi Putxi Ibargutxi asko dira
Horiek ez dira ez Patxi Putxi Ibargutxi asko, ez Patxi Putxi Ibargutxi gutxi.
Horiek hiru Patxi Putxi Ibargutxi besterik ez dira:
Patxi Putxi Ibargutxi goikoa.
Patxi Putxi Ibargutxi erdikoa eta 
Patxi Putxi ibargutxi behekoa.

2019/05/17

HOMOFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur maiatzak 17 eta Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, eskolan erabiltzen   dugun ipuin maitagarri hau erakutsi nahi dizuegu. Ea gustatzen zaizuen.


2019/05/14

IPUIN IBILTARIA

Haur hezkuntzako lau urtekoek proiektu eder honen aurkezpena egin digute: "Ipuin ibiltari" du izena eta bertan gurasoak parte aktiboa izan dira.

Prozedura horrela izan da: karpeta batean ipuinaren azala prestatu da eta gurasoak ikasleekin batera etxez etxe ipuina osatzen joan dira collage modura. Material ugari erabili da 
eta oso txukun gelditu da.


Hona hemen emaitzak:
                                                                            

2019/05/13

ASTO BURUGOGORRA

ZORIONAK NESKAK!!


CUENTO: EL BURRO


Os acordáis del cuento de La rana que salió del pozo y que se salvo porque ser sorda? 
Veamos ahora este burro, como utiliza la inteligencia ante la adversidad.



El Burro

Un día, el burro de un campesino se cayó en un pozo. El animal rebuznó durante muchas horas, mientras el campesino pensaba qué hacer. Finalmente, el campesino decidió que el burro  estaba viejo,el pozo  estaba seco y necesitaba ser tapado. Pensó que realmente no valía la pena sacar al burro del pozo e invitó a todos sus vecinos para que vinieran a ayudarle. 

Cada uno agarró una pala y empezaron a llenar de tierra el pozo. El burro se dio cuenta de lo que estaba pasando y se desesperó. Posteriormente y  para sorpresa de todos, se quedó quieto después de unas cuantas paladas de tierra.


El campesino finalmente miró al fondo del pozo y se sorprendió de lo que vio. Con cada palada de tierra, el burro estaba haciendo algo increíble: se sacudía la tierra y daba un paso encima de la tierra. 

Muy pronto todo el mundo vio sorprendido cómo el burro llegó hasta la boca del pozo, pasó por encima del borde y salió trotando.



2019/05/10

IPUINA: Patxi errementaria

Barandiaran jaunak jaso zuen zenbait belunaldirentzat  ezaguna den ipuin zahar hau. Patxi errementaria euskal mitologiarekin lotura duen pertsonaia  da eta ikaragarri gaiztoa omen zen.
 Hala dio esaera zaharrak: "Patxi errementari, gaizto eta bihurri." 


Gaztelaniaz irakurtzeko bertsioa / Versión en castellano 


Eta hemen ipuinaren bideoa


GURE ARBASOEN BIZIMODUA

Jakin izan dugu  bigarren mailakoak aspaldiko gizakien  bizimodua lantzen ari zaretela eta, 
berreskuratu nahi izan dugu aspaldian igotako bideotxo hau. Ea lagungarri gertatzen zaizuen.
Jakin nahi al duzue gure arbasoen arbasoak nola bizi ziren Altamirako kobazuloan?
Irudian klikatu eta bideo eder  hau ikusi.


Pinchando en la imagen vemos un didáctico vídeo en el que se aprecia cómo vivían nuestros 
remotos antepasados en la Cueva de Altamira.

2019/05/08

GOIBELTASUNETIK ALAITASUNERA: Una ciudad colorida

Ea zer iruditzen zaizuen bideotxo hau. 


Gai bera lantzen duen liburua, "El hombre de la flor" da. Testorik gabeko album zoragarria.

2019/05/06

ERREKA MARI: PELIKULA

Haur hezkuntzako ikasleekin landu ondoren, hemen utzi nahi  dizuegu Enkarni Genuak aspaldian sorturiko lana eta urteetan eskolaz eskola ibilitakoa.