Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/12/05

ZIENTZIA ASTEA AMAITU DA

Zientzia astea amaitu da baina gehiago jakin nahi duzuenontzat  bi liburu hauek gomendatu nahi dizkizuegu. Eslokan badira eta Olentzeroren gustukoak ere, badirela uste dugu.



 Eta bukatzeko jolas eder bat antolatuko dugu.
 Ea gai zareten astronauta ezagun hauen                artean, gure Txomintxo astronauta    aurkitzen. 
            Ondo begiratu eta zorte on!

DURANGOKO AZOKA - 2018

Domingo Agirre Durangoko azokan. 
Aurten 53.a. Abenduaren 5etik 9ra. Paregabeko lekua egun ederra pasatzeko. Anima zaitezte!


2018/12/04

ZIENTZIA ASTEA DOMINGO AGIRREN

Egun  hauetan  eta beste saltsa askoren artean,  ZIENTZIA ASTEA ere etorri zaigu. Aurten UNIBERTSO gaia jorratu da eta ekintza ugari egin dira. Maila guztiak inplikatu dira buru-belarri eta asko ikasi dugu unibertsoari buruz. 







2018/12/03

EUSKARAREN EGUNA: Abenduak 3


Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,  Frantzisko Xabier deunaren egunean. hain zuzen ere. Hau, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, adituek diotenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.



Ospakizun honekin bat  egiten dugu eta eskolako fronoian jaialditxo bat antolatu dugu arratsalderako. Gurasoak gonbidatuta zaudete eta denon artean giro ezin hobean, 
abesten eta dantzan ibiliko gara.



2018/11/28

LIBURU AURKEZPENA: Mari Romero

Gaur, gure eskolan urtetan izan dugun Mari Romero irakaslearen bigarren liburua aurkezten da.
Dakizuenez jubilatu berria da denbora izanda, buru belarri iekin dio dazteari.
Lehenengoa bezain polita bada, seguru gustura irakurriko dugula.
Animo Mari, eta ez dadaila azkenekoa izan!
Recién jubilada nuestra compañera Mari Romero presenta hoy su segundo libro.
Esperemos que no sea el último ahora que dispone de tiempo y motivación.
Si es tan bonito como el primero, seguro que nos encantará. 
Ánimo y a seguir escribiendo.

EUSKARALDIA AURRERA DOA DOMINGO AGIRREN

2018/11/22

EUSKARALDIA GURE ESKOLAN

Liburutegian ere EUSKAR(ALDI)AREKIN  bat egin nahi dugu.



2018/11/20

HAURRAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur azaroak 20,  Haurraren Nazioarteko  Eguna 

Día Universal del Niño 2018
Hoy 20 de noviembre, celebramos el Día Internacional del Niñ@

2018/11/15

LOUIS BRAILLE

Gure ikastetxean "Braille" hizkuntzan idatzitako liburu ugari erabiltzen dugu. Argazki honetan baztuk ikusten dira.
Una pequeña muestra de la literatura en "Braille" que utilizamos en el centro.

Ea zer iruditzen zaizuen komiki txiki hau. Bertan hizkuntz honen asmatzailearen biografia ikusten dugu.
Presentamos la biografía del Louis Braille, inventeor del sistema de lecto-escritura para ciegos.

Extrído de la revista "REPORTERO DOC"

 

2018/11/09

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS, LEGAZPIN

Urtero bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots Legazpin izan ditugu haren lan berria aurkezten. Gu ere han izan gara. Latxartegi aretora hurbildu eta primeran pasatu dugu.



2018/11/06

EGUN HAUETAN ESKOLAN

Bigarren mailakoak eta "AUZOA" gaia landu ondoren, sorpresa bikaina eman digute. Begiratu nola apaindu duten eskolako sarrera. Lan bikaina egin duzue. ZORIONAK! 


Aurkeztu nahi dizuegu ere, ONCE erakundearen jolas didaktikoak. 
Ikusmen arazoak eta erabat itsuak direnentzat pentsatuta dago. Ikusmen arazorik gabekoekin konpartitzen dute eta txapelketa ederrak antolatzen ditugu eguerdietan. Primeran pasatzen dugu!!





2018/10/26

TXANOGORRITXO

Haur hezkuntzako ikasleekin liburutegian lantzen dugun betiko ipuin klasikoa.
Irudian klikatu / Pinchad en la imagen

2018/10/01

GORPUTZEKO ATALAK / Partes Del Cuerpo

Gorputzeko atalen izenak jakin nahi al dituzue?
Hona hemen etxeko txikiekin gorputzeko atalen izenak ikasteko edo errepasatzeko bideo egoki bat. Ikusi eta ikasi!

Klikatu irudian / Pinchad en la imagen

Aprendemos las partes del cuerpo

2018/09/18

IKASTURTE BERRIA

Hementxe gaituzue berriro. Ilusio handiarekin  eta aurreko ikasturteetan bezala, gure liburu eta ipuin zoragarrietan murgiltzeko prest. Ongi etorriak!

Hasteko, hona hemen bitxikeri bat.

2018/06/26

UDAN ERE IRAKURTZEN

Udako oporraren atarian  eta urtero bezala,  geuk prestaturiko irakur proposamena eskuratu nahi dizuegu. Gida xumea baina ondo aukeratutako liburuz hornitua. Hiru hizkuntzatan idatziak eta gurasoak ahaztu gabe. Ea gustukoa duzen!

 Como en cursos anteriores os presentamos nuestra pequeña guía de lectura realizada con ilusión y cariño, en la que encontraréis  libros en tres idiomas, incluyendo además algún título para madres y padres. 
¡Ojalá os sea útil!