Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2018/02/22

IPUINA: AINHOA PINGUINOA URDIN ILUN KOLOREKOA

Negu latz honetan eta pasa berri dugun inauterian pinguinoak ere eskola inguruan eta barruan ibili direnez, ipuintxo honen egokitzapena egin dugu haur hezkuntzako ikasleekin lantzeko. 



Iturria: "El pingüino Marcelino de color azul marino"

2018/02/19

IPUINA: OLATUA

Testorik gabeko liburu zoragarri bat aurkeztu nahi dizuegu. "La  Ola" du izenburua eta egilea Suzy Lee  Coreako 
ilustratzaile bat  da.


En este sugerente libro sin palabras Suzy Lee nos cuenta la historia de una niña en un día de playa. La impresionante simplicidad de las ilustraciones, en tan solo dos tonos de acuarela, crean una vibrante e inolvidable historia llena de alegría y risas.
Ganador del Primer Premio al Mejor Libro Ilustrado en el 2009 otorgado por el Gremio de Libreros de Madrid.
Siempre quise hacer un libro acerca del mar y las olas. Siempre me han atraído el crudo azul del mar y la brillante luz del sol. Tengo la sensación de que el flujo y el reflujo de las olas comparten el mismo ritmo que los libros. Y, por encima de todo, está el hecho de que cuando miramos el mar todos vemos lo mismo, sin que importe la parte del mundo en la que nos encontremos: niños y adultos por igual juegan a perseguir las olas y a escapar de ellas. Hay una felicidad instintiva implícita en ese juego. Intentas no mojarte, pero, al final, sucumbes a las olas.

Eskolako ikasle talde batek gustura hartu dute liburua eta irudiak arakatuz testu bat asmatu dute.
Ea zer iruditzen zaizuen. Guri asko gustatu zaigu. 

2018/02/16

ZURI BELTZA ZEN HIRIA

Zuri beltza zen hiri bateko pertsonak triste eta burumakur bizi ziren. Bertan, kolorea zuen mutil alai bat agertu zen. Mutilak nahi zuenari kolorea ematen zion (alaitasuna), ikutzen zuena ere koloreztatu egiten zuen. Kalean zebilela neska bat ikusi eta liluratuta geratu zen. Neska koloreztatzeko besarkatu egin zuen, baina espero zuena ez zen gertatu. Biak zuri beltz geratu ziren. Mutila, triste, itsastoratu egin zen. Ondoren neska negarren hasi zen, bere nergar malkoak koloredunak ziren (barruko sentimentuak), malkoek ingurua koloreztatzen zuten neurrian neskak ere kolorea hartu zuen.  Mutila, itsasontzian, negarrez hasi zen, honen malkoak ere koloredunak ziren. Itsasontzitik salto egin eta hiriruntz abiatu zen igerian. Neska mutilak elkartzean besarkatu egin ziren eta kolorea hartu zuten. Oso pozik zeudenez eta ingurua, hiria... koloreztatzea lortu zuten.

2018/02/13

BITXIKERI MATEMATIKOA: Karratu magikoak

Egunen batean Bartzelonako "Sagrada Familia " monumentu ospetsuaren atarian bazabiltzate, sarrerako atearen ondoan algoritmo hau ikusiko duzue. Erreparatu zenbakiei eta bitxikeria ikusiko duzue. 
Lau zenbaki batuz, emaitza beti 33 da. 


Begiratu beste karratu magiko honen adibidea. Honetan 34 da emaitza eta beti partxiseko lau koloreak erabili behar ditugu zenbakia osatzeko.


Gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.   
Para saber más, pinchad aquí.

Taula bakoitzeko zenbaki gorrien baturak emaitza berdina du.
Sumando las cifras rojas de cada tabla el resultado no cambia.

2018/01/30

AURREMATRIKULATZEKO GARAIA

COLLAGE

Kaixo, gu seigarren mailako neska talde bat gara: Amets, June, Nerea, Oihane, Ane, Janire, Ainhoa eta Nora. Egutegi zaharreko argazkiekin collage batzuk egin ditugu. Gure eskolako pasillo batean erakusgai daude. Hemen uzten dizkizuegu ikus dezazuen eta zuen gustukoa izatea espero dugu.













2018/01/26

HEMEN GAUDE BERRIRO.
Lan etenaldi luze honen ondoren berriro  zuekin gaude eta oraingo honetan,  liburu maitagarri baten berri ekarri nahi dizuegu. Testorik gabeko liburu bat da,  irudi ederrez beteta eta mezu zoragarri batekin. 
Lan honetan oinarriturik bideo bat dago sareetan, baina ahal izan ez gero liburua eskuartean izatea gomendatzen dizuegu. Ea gustatzen zaizuen!

                                          
                                                                                          Autorea: Mark Ludy
                                                                                           Argitaletxea: Edaf

El hombre de la flor llega a un pueblo triste, oscuro y aburrido. La gente no se comunica, los niños no juegan juntos, el sabio no comparte su sabiduría, los artistas no encuentran la inspiración y hasta la fuente está seca. Sólo la generosidad de nuestro protagonista cambiará la historia.
                                          Liburuaren irudi bat / Una ilustración del álbum.

2017/10/18

IPUINA: Erpurutxo

Bigaren mailakoekin  eta liburutegian  landu ondoren
 hementxe uzten dizuegu ERPURUTXO ipuin klasikoa, 
etxean berrirakurtzeko.

2017/10/17

ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK

Urria, Eskoletako Liburutegien Nazioarteko hila.
"Conectando Comunidades y Culturas" es el tema que este año ha acordado la 
Asociación Internacional de Bibliotecarios Escolares . Comunidades de aprendizaje de todo tipo 
y culturas de todo el mundo, compartiendo nuestro amor por las bibliotecas escolares. 

2017/10/08

BITXIKERIA - DENBORAPASA

Marrazkiari erreparatu: 
Zenbat aurpegi ikusten duzu zuhaitz horretan?
 Arreta handiz begiratuz gero, 10 aurpegi ezberdin ikus daitezke. Saiatu eta ea lortzen duzun.

2017/10/06

BIDEO HEZITZAILEAK

Zientzia, Natura, Eskulanak, Errezetak...
Umeentzat egokiak diren  bideoak ikus ditzakezu kanal honetan.
Irudian klikatu eta euskaraz ikasi, jolastu eta amestu. 

Interesante canal de vídeos educativos en euskara. Pinchad en la imagen.

2017/09/29

BITXIKERIA


ADITZAK

Aditzekin zalantzak?
Klikatu ondorengo irudian eta aurkitu erantzuna.


2017/06/28

ESKOLAKO ERAKUSKETAK

Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran  erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak! 


Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!

2017/06/22

IRAKUR GIDA: Uda 2017

Hemen dugu atera berria, udarako guk prestaturiko irakur gida eder bat. 
0-100 urte arte sailkatuta daude liburuak. Gida hau ikastetxean egongo da eta ikasleei banatuko zaie. Animatu irakurtzen. Ez baduzue erosi nahi herriko liburutegian eskatu. Benetan dira interesgarriak.



El verano está cerca y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado. Ojalá os sea útil. 
Encontraréis los títulos en las bibliotecas públicas.

2017/06/20

IZEI ETA HODEI

Hortzak direla eta.
Hik hasi aldizkaritik hartuta.

BAIKARA ALDIZKARIAN

Baikara aldizkarian 2017ko ekaineko alean.

2017/06/19

6. MAILA: Tximeletak

Gaur  6. mailako ikasleak eskolan sartu eta SORPRESA ederra izan dugu:
Gure pasiloan tximeleta bat sobre batekin aurkitu dugu lehenengo pistarekin.  Lehenengo pistak bideo gelara eraman gaitu, han lehioan itsatsita zegoen tximeleta haundi bat  beste sobre batekin. Sobrearen barruan, ezkutitz bat zegoen eta horrek, fotokopien gelara eraman gaitu. Han hirugarren tximeleta aurkitu dugu eta azkeneko pista, liburutegira eraman gaitu. Bertan kaxa misteriotsu bat aurkitu dugu eta barruan, guztiontzako opari bana zegoen. Guztiok batera opariak irekitzerakoan poztu gara eta argazki batzuk egin ditugu.
 Ekimen hau ez da nolanahi sortu. "Un intruso en mi cuaderno" liburua gelan rakurri ondoren eskolako sorginek, sorginkeri bat egin dute eta magia sortu dute liburutegian. Sorpresa handi bat izan da. 
Ez genuen halakorik espero eta ikastetxeko ibilbidea bukatzen dugunez, oroigarri polita edukiko dugu.
Liburu hau oso polita eta edonorentzat gomendagarria da. 

                                                                                                  6. MAILAKO IKASLEAK

un intruso en mi cuaderno-david fernandez sifres-9788426386045

UN INTRUSO EN MI CUADERNO
David Fernández Sifres
XXIII premio Ala Delta

Alguien está dibujando mariposas en el cuaderno de Mariano y él quiere descubrir quién. Emplea todas sus habilidades de detective para hallar al dibujante. Es Carlota, una niña que no habla con nadie y siempre lleva gorros. Se hacen amigos gracias a las mariposas. Carlota le explica que lleva gorros porque tiene una enfermedad, y poco después deja de ir al colegio. Cada día está más enferma, así que Mariano la visita. Mientras ella duerme, él cuelga del techo todas las mariposas que su amiga le ha dibujado.

2017/06/15

HITZAK OSATU

Silabak ordenatu eta sei hitz osatu.
Koloreak eta letra tipoak kontuan izan.
Irria aldizkaritik hartuta

2017/06/06

IPUINA: Algún día

Gaur ez daMartxoaren 8a  NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA,  baina  egokia iruditu zaigu ipuin maitagarri hau berriro blogera ekartzera. Honen bitartez hemen duzue gure omenaldi xumea emakume guztiei

Hoy os proponemos este entrañable cuento para darnos bonito paseo por la vida. Que lo disfrutéis.

2017/06/02

ESKOLAKO BAZTERRETAN ARTEA NAGUSI

Maila handiko margolariak ibili dira eskolan eta horrelako artelan ederrak utzi dikigute pasilloetan.

2017/06/01

BERTSOMETA 2016-2017

                   Hona hemen BERTSOMETA 2016-2017 libururako aukeratutako bertso sorta.







2017/05/30

1. MAILA: koadernoak

Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte: zientzia astea, emakumeen eguna, Orioko egonaldia, Donostia, Legazpiko jaiak... 
Ea gustatzen zaizuen.  

2017/05/26

ESKOLETAKO LIBURUTEGIEN EGOERAZ

Eskoletako liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara bidalitako idatzia.

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
                                                             
 Arduradun hori:
 Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu, informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek  figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak, familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak berak jasoko baitu.
                                  DONOSTIAKO ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an