Hona hemen seigarren mailako ikasleriaren orla bitxia. Tartean zenbait irakasle. Nor da nor?
Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
2015/06/19
2015/06/15
IRAKUR GIDA: Uda 2015
Oporrak hortxe ditugu. Uda honetan zer
irakurri jakin nahi izanez gero, begirunea bota aurkezten dugun gidari; xumea,
baina ondo aukeratutako liburuak daude bertan.
Adinka sailkatua, umeentzat eta gurasoentzat.
Gida hau eskolako sarreran eta liburutegian egongo da. Ikasleei ere banatuko
zaie. Ea baliagarri gertatzen zaizuen.
El verano se aproxima y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Incluimos textos en inglés y también para padres y madres. Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá a los alumnos y alumnas. Ojalá os sea útil.
2015/06/11
ABESTIA: BEHIN BATEAN LOIOLAN
Liburutegian landu ondoren, hona hemen Bilintxen bertso ezagun hauen Egan taldeak abestuta. Musika, John Denver abeslari amerikarraren konposizioa da.
Behin batean Loiolan erromeria zan,
hantxen ikusi nuen neskatxa bat plazan;
txoria baino ere arinago dantzan;
huraxe bai polita, han politik bazan!
Esan nion desio senti nuen gisan,
harekin hizketa bat nahi nuela izan;
erantzun zidan ezik atsegin har nezan,
adituko zidala zer nahi nion esan.
Arkitu ginanian inor gabe jiran,
koloriak gorritu arazi zizkidan;
kontatuko dizuet guztia segidan,
zer esan nion eta nola erantzun zidan.
"Dama polita zera, polita guztiz, ai!
baina halare zaude oraindik ezkongai,
ezkon gaitezen biok! esan zaidazu bai!"
John Denver-en bertsioa.
GENERO BERDINTASUNA
Genero-berdintasunaz hitzegiten dugu, baina begiratu gure hitzegiteko era nola aldatzen den ume txikia neska ala mutila bada. Ikusi esperimentu hau.
Experimento psicológico sobre como tratamos a los bebes en función de si son niños o niñas. A las niñas se las trata como si fueran frágiles, bellas y débiles. A los niños se les trata como fuertes, vivaces, y se les hacen juegos de volteretas o el superman.
¿Es este un modelo de educación adecuado?
2015/06/10
PAK MAN JOKUA - Comecocos
Ikasle batzuk eskatuta, hemen duzue Pac Man jolas ezaguna. Guretzat "comecocos".
Beheko irudian Google bilatzaileak jokuaren 30. urteurrenerako diseinatutako doodlea ikus dezakezue. Bertan klikatu eta jolastuko duzue.
2015/06/09
1. MAILA: Donostiako Akuariuma
Lehenengo mailakoak Donostiako akuariuma bisitatu ondoren, bertako animalien ezaugarriak eta izenak ondo asko ikasi dute. Begira gelako marrazkilari trebe batek egindako lan ederra.
ZORIONAK!!
2015/06/08
AZOKA SOLIDARIOA
Benetan hunkigarria gertatu zitzaigun aurreko ostiralean Jon Ander, gurasoak eta arreba etorri zirenean liburutegira solasalditxo bat egitera, eta azoka solidarioan lortutako dirua jasotzera. Mila eta laurehun euro.
Oso lan polita egin da, eta zorionak hau dena posible egin duzuen guztioi.
Luzaro iraunduko dira gure barnean Jon Anderren amari entzundako hitzak.
Asko ikasi dugu familia hau ezagutzen.
2. MAILA: IGARTUBEITI BASERRIAN
Ezkioko IGARTUBEITI baserria eta museoa bisitatu ondoren lan ederra egin dute bigarren mailakoek. Bertan hartutako informazioa eta ateratako argakiekin lan monografiko ederra sortu dute. Orain etxez-etxe pasako da gurasoak ikusteko eta ekarpenak egiteko. Zorionak egindako lanagatik!
Gela baten bisita Beste gelaren bisita
2015/06/01
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA: XXIV. jaia
Ekainaren 7an Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia egingo da Elgoibarren.
Hezkuntza komunitatea biltzeko egun aparta izateaz gainera, jaiaren helburua da gizarteari jakitera ematea zein diren eskola publikoaren balio nagusiak: euskalduna, inklusiboa, solidarioa, ekitatiboa, etab.
Aurten, balio horien transmisioan sakontzeari begira, jaia antolatzeko ardura duen batzordeak (Elgoibarko Eskola, Kalamua Guraso Elkarteak eta EHIGEk) “JATAREN KOLOREAK”
ipuina argitaratzea erabaki du.
Bi eurotan salgai daude ipuinak, eta eskuratzeko jarri harremanetan BAIKARA FEDERAZIOArekin,
943 32 72 08 telefono zenbakira deituta, edo bidali e-maila bat honako helbide honetara: baikara@baikara.org
El próximo 7 de junio se celebra en ELGOIBAR la 24ª fiesta de la Escuela Pública Vasca. Además de ser un día de encuentro de la comunidad educativa, con la fiesta pretendemos trasladar a la sociedad los valores que caracterizan a la escuela pública: euskaldun, inclusiva, solidaria, equitativa..etc.
Este año y con el objetivo de incidir en la transmisión de esos valores, la comisión organizadora de la fiesta (Elgoibarko Herri Eskola, Kalamua Guraso Elkartea y EHIGE) ha decidido publicar el cuento “JATAREN KOLOREAK” .
El cuento está a la venta a un precio de 2 euros y para conseguirlo poneros en contacto con BAIKARA FEDERAZIOA llamando al teléfono 943 32 72 08 , o enviando un e-mail a la dirección baikara@baikara.org
Hemen dugu "jataren koloreak" ipuin ederra irakurtzeko aukera.
2015/05/28
6. MAILA: ZIENTZIA ASTEA
Egun hauetan zienztia astean mugilduta gaude.
Aurten Boyle Mariotte zientzialari ezagunaren legean oinarritutako esprimentuekin ari gara. Eskolako sarrera laborategia bihurta da. Honez gain zenbait hiztaldi ere antolatu dira.
Beheko irudian klikatuta, DV egunkariak argitaratutako informazio sakona irakur dezakezue.
Pinchando en la imagen inferior accedemos al artículo publicado en el Diario Vasco.
2015/05/20
1. MAILA: Lan koadernoa
Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta lan politak hasi dira gauzatzen. Zarautzko egonaldia, udaberria eta Legazpiko jaiak ditugu landutako gaiak. Ea gustatzen zaizuen.
ZORION BERO BAT lehenego mailako langile guztiei.
ZORION BERO BAT lehenego mailako langile guztiei.
2015/05/19
2015/05/13
3. MAILA: ENERGIAREN DEKALOGOA
Hirugarren mailako ikasleek lan sakona egin dute energiaren inguruan. Energia ezberdinak ikasi eta azteru ondoren, dekalogo interesgarri bat plazaratu dute zuzen jokatzeko eta energia alperrik ez erabiltzeko. Bigarren mailakoak ikusle etorri zaizkigu eta ikasitakoaren azalpenak jaso dituzte.
Lanari bukaera ezin hobea emateko, bertso sorta asmatu eta abestu egin dizkigute liburutegian, "rap" erritmo-oinarri honekin. https://www.youtube.com/watch?v=SpifpH_D9k4
Hemen dugu lagun taldea dantza egin ondoren biserak eta guzti, behar den bezala. ZORIONAK!!
2015/05/12
LIBURUAK GAUEZ
Liburutegietako liburuak gauez, geldi-gelgi daudela haien apaleetan pentsatzen al duzue? Batzutan bai, baina ez pentsa
beti horrela denik. Begira ezazue bideotxo hau eta
ikusiko duzue zer gertatzen den.
beti horrela denik. Begira ezazue bideotxo hau eta
ikusiko duzue zer gertatzen den.
2015/05/08
MUNDUKO JOKURIK ZAILENA ETA ERRAZENA
Ondoko irudian klikatu eta munduko jokurik
zailenean sartuko zara.
zailenean sartuko zara.
Ikusi jokuaren estrategiak zailtasun maila ezberdinak gainditzeko.
2015/05/07
XALBADORREN HERIOTZEAN
Jakin izan dugu ari zaretela lantzen "Xalbador heriotzean" abesti ederra. Klikatu irudian eta Erramun Martikorenarekin batera abesteko aukera paregabea duzue.
Xabier Letek idatzitako kategoriko bertsoak ditugu honako hauek eta gaurko euskaldunontzat ia ia himnoa bihurtu zaigu abestia. Jakin behar da ere abesti honen atzean zer dagoen; Xalbador bertsolari handiaren heriotza, hain zuzen ere.
Begiratu hemerotekan topatu duguna. "El Pais" egunkariak 1976ko azaroaren 10ean publikatutakoa.
Xalbador, el mejor bertsolari que posiblemente ha dado el pueblo vasco en lo que va de siglo, murió ayer de una dolencia cardíaca en su pueblo natal de Urepel en Benafarroa, mientras varios millares de personas le hacían un homenaje. En silencio y sin que nadie se diera cuenta, Xalbador se levantó de la mesa presidencial a eso de las seis menos cinco de la tarde, como quitándole importancia a su propia enfermedad. «Huyó de la gente -nos diría luego un testigo- para morirse. Presintió que le fallaba el corazón para siempre, pero no quiso que los demás lo supiesen.» En una pequeña escuela próxima intentaron reanimarle inútilmente. Su corazón cansado no pudo superar las emociones del día. Fuera, en el frontón abarrotado, seguía el homenaje a Xalbador.
EL PAIS, 10 noviembre de 1976.
Xabier Leteren bertsio ederra entzun ondoren, hemen ditugu abestiaren notak, jostailuzko tekaltuarekin, xirularekin.... umeak nahiz gurasoak praktikatzeko solfeorik gabe. Animatu, oso erraza da eta.
Ikus dezagun orain, 1967ko Bertsolari txapelketa Nagusian, Xalbadorrek botatako bertso ospetsuak:
Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen
albotik beha egonik.
Zuek ezpazerate kontentu
errua ez daukat ez nik,
txistuak jo dituzute bainan
maite zaituztet oraindik!
Gehiago jakiteko: " 1967ko txisu, ohiu eta txaloak."
2015/05/06
EL QUIJOTE INTERACTIVO
Cervantes autore handiaren libururik ederrena digitalizatuta aurkeztu nahi dizuegu. Aukera paregabeak eskeintzen ditu: jatorrizko testua, gaur egungo grafia, hitzen bilatzaile bat, ilustrazioak, musika, inprimatzeko aukerak...
Liburuan klikatu eta bertan murgildu. Merezi du eta.

Liburuan klikatu eta bertan murgildu. Merezi du eta.

Pinchando en la imagen, accederemos al Quijote interactivo. Podemos ver el texto original y su transcripción a la grafía actual. También tenemos un interesante buscador de palabras para localizar los capítulos que nos interesan, ilustraciones, música, opciones de impresión...
El Quijote interactivo es un proyecto que permite un acercamiento innovador a la primera edición de la obra cumbre de Cervantes,
conservada en los fondos de la Biblioteca Nacional .de España. Gracias a esta
iniciativa es posible disfrutar del Quijote como si tuviera el libro en sus
manos, al tiempo que se puede acceder a contenidos multimedia que ayudan a
contextualizar la obra.
Se ha partido de la
digitalización a muy alta calidad de los ejemplares que conserva la BNE de la primera edición del
Quijote: la de Madrid de 1615; alrededor de esta nueva
digitalización se ha construido un portal interactivo al que se han incorporado
mapas, ilustraciones, grabados y otros contenidos procedentes de 43 ediciones
distintas del Quijote y de otras 21 obras más, todas pertenecientes a la BNE.
2015/05/05
1.MAILA: OGIA EGITEN
Lehenengo mailakoak eta Ezkioko Haristizabal baserrian Marilu eta Xabierrekin ogigintza landu ondoren, lan monografiko itzela gauzatu dute. Gela bakoitzak txosten bat egin du. Hau etxez etxe ibiliko da, gurasoak ikusi eta ekarpenak egiteko. ZORIONAK!!!
Hona hemen bi geletako monografikoak ikusgai.
Begiratu baserrian egindako galleta goxoen errezeta.
Anima zaitezte etxean egiten!
Beheko irudian klikatu eta Martin txikiren ipuin eder
bat ikusiko duzue.
2015/05/04
MORTADELO ETA FILEMON - El Tesorero
MAGOS DEL HUMOR 167. alean eta
"El tesorero" izenburupean,
Madrilgo Gobernuaren zenbait
gorabeheretan oinarritzen da.
"El tesorero" izenburupean,
Madrilgo Gobernuaren zenbait
gorabeheretan oinarritzen da.
Komikiaren pertsonaiak, Mamerto Rojoi, Servando Rubacalva eta Demetria Costipal dira, besteak beste.
Ezagunak egiten al zaizkizue?
Ezagunak egiten al zaizkizue?
La aventura comienza cuando el responsable de economía del gobierno quiere disponer de dinero para gastos varios y descubre, horrorizado, que alguien ha robado los fondos de la tesorería del Partido Papilar. Se sospecha del tesorero del partido de gobierno, porque no aparece por ningún lado. Mortadelo y Filemón reciben el encargo del Súper de seguir al sospechoso para averiguar
el paradero del dinero desaparecido.
2015/04/30
2015/04/27
2. MAILA: DESKRIBAPENAK
Harro egon daitezke bigarren mailako ikasleek egin duten lan itzelarekin. Deskribapena landu dute eta ikaskideen deskribapenak ezezik irakasleenak, jangelako langileenak, sukaldarienak, garraiokoenak, atezaintzarena, etab. egin dute.
Zorion bero bat lan eder hau egiteagatik!
2015/04/24
BANGLADESH - Bigarren urteurrena
Gaur bi urte hau gertatu zela: 1.133 hildakoak eta 2.500tik gora zaurituak.
Honek guztia, ausnarketa bat eskatzen du gure ustez, eta arropa erostea joaten garenean ez litzateke gaizki egongo etiketa hizki txikiari erreparatu, (made in...), eta pentsatu zer egon daitekeen horren aztean.
2015/04/23
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur Apirilarak 23, Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Cervantes, Shakespeare eta Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga gogoratuz. Euskal Herrian ere ikastetxe eta udal liburutegi askotan ospatzen da urtero. Aste horretan literatura eta irakurketarekin zerikusia duten jarduera desberdinak antolatuz.
Aipamen berezi bat egin nahi dugu, kataluniako ohiturari: han gaur milaka liburu eta arrosak elkarri oparituko dira. Oso ohitura polita iruditzen zaigu. Esan ere, gaurko egunean, liburudenda gehienetak deskontuak egiten direla. Beraz, ez da momentu txarra libururen bat ala ipuin bat eskuratzeko.
2015/04/15
6. MAILA: IDAZLANAK / RELATOS BREVES
Seigarren mailako ikasleek eta, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK"
liburua oinarritzat hartuta, lan ezin hobea gauzatu dute. Liburu hau marrazkiz osatuta dago. Marazki bakoitzari izenburu bat eta esalditxo bat dagokio. Handik aurrera, gure ikasleen imaginazioa eta istorioa asmatzera. Ea gustukoa duzuen!
Presentamos una serie de relatos breves realizados por el alumnado de sexto curso en el área de lengua y literatura castellana tomando como punto de partida el libro
de Chris Van Allsburg, "LOS MISTERIOS DEL SEÑOR BURDICK".
Este libro consta de una serie de láminas y cada una de ellas tiene un título y una frase que deberá aparecer en el texto. El resto del relato corre a cargo de la imaginación del alumno o alumna.
Esperamos que os gusten.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
































