Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/03/09

ELKARBIZITZA ASTEA ESKOLAN

Aste honetan elkarbizitza astea ospatzen ari gara eta ekintza
 ugari antolatu dugu. aurtengo gaia, "Berdintasuna" da.
Eskolako sarrera apaindu dugu eta bideo eder bat prestatu ere.

Beheko irudian klikatuz, DV egunkariko atzoko kronika irakur dezakezue.

Sarrera honen testoa, gure ikastetxeko ikasle batek egin du. 

2015/03/02

ZENBAKIEKIN JOLASTEN

Borobil bakoitzean zenbaki bat jarri, hirukiko alde bakoitzeko batura 10 izanik.


Situad un número en cada círculo, de tal forma que la suma de cada lado del triángulo sea 10.

BITXIKERIAK IRAKURTZEN

Gezurra dirudi arren, beheko testu aldrebes hau irakurri
 eta uler daiteke.  Bi aldiz irakurri eta ulertuko duzu! 

Sloo las prseoans epxertas cnsoiugen leer etso.

 Yo no cnogsíeua pensr que relmante pídoa etndeer lo que etbsaa leyedo.
 El pdoer fdamuetanl de la mntee huamna, de aercudo con una invtesaigicón
 de la Unvireisadd de Cmabrigde, no ipmrota el odren en que las lteras
 etsén en una plabara , la úcina csoa ipmotratne es que la piremra y la útimla
 ltreas etsen en el lguar crotreco.
 El rseto pduee etasr en ttaol eniredo y tú aún pdorás leer sin pemrolba.
 Etso es pruqoe la mtene haunma no lee cdaa lreta idnvidailuemtne, snio que tmoa la pbrlaaa cmoo un tdoo.
 Ipemsrinaonte? Y yo que smirepe pséne que el odern era ipmorantte!

 Si pdues leer etso flecitacioenis!!

2015/02/06

PELLO AÑORGA LIBURUTEGIAN

Pello Añorga idazle ezaguna gaur liburutegira etorri zaigu. Bosgarren mailako ikasleei ipuin eder bat kontatu die: "Denok ezberdin, denok beharrezko."  Ondoren solasaldian aritu gara. 
Dantza egin dugu, musika tresna berriak ezagutu eta elkarbizitzarako zenbait aholku  jaso ere.




Haren libuak ikusgai mahai gainean jarri dugunean Pelloren dedikatoriak ikusi ditugu. Horrela jakin izan dugu hain zuzen ere, 2003ko maiatzeren 9an eskolan egon zela  "Pottokoren otsoa" liburuaz hitzegiten.
Eskerrik asko Pello eta hurrengora arte.


2015/02/05

ABESTIA: ELURRA MARA-MARA

Negu gorrian gaudela eta leihotik begiratu eta elurra ikusten dugun egun hauetan,
 hona hemen abesti egokia etxeko txikiekin lantzeko.

2015/01/29

6, MAILA: SENTIMENDUEN IBILBIDEA / EMOCIONARIO



Seigarren mailako ikasleek "emocionario" izeneko liburuan oinarrituta,  lan monogrfiko ederra egin dute gure sentimenduen inguruan. Txostenak  etxez etxe pasa eta gurasoen iritziak jaso dira.


Tomando como referencia el libro "emocionario" en sexto curso se ha realizado un monográfico planteando  un recorrido  a través de nuestras emociones. Los padres y madres también han aportado su opinión.





Gela bakoitzeko lana / Cada clase ha realizado su propio monográfico.

 Ondoren gurasoen iritziak ikusiko ditugu  /  Vemos las opiniones de los padres y madres.







Eta bukatzeko, sentimenduen ibilbide osoaren laburpena euskaraz zein gaztelaniaz.


2015/01/23

GERONIMO STILTON

Gure ikastetxean beste hainbestetan bezala, "Geronimo Stilton" liburu bildumaren zale ugari dugu. Irudian klikatu eta leku dibertigarri batera helduko zarete: informazioa, jolasak, irudiak, testoak, etab.  Ondo pasa!


2015/01/14

ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA


Elkar Argitaletxeak bere zazpigarren "ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA" jarri du martxan dagoeneko. Idaztea ala marraztea gustukoa izanez gero, ikus txapelketaren oinarriak. 
Apirila arte dago epea irekita lanak aurkeztu ahal izateko.
Animatu! Sariak ederrak dira eta!
Oinarriak
Bases

2015/01/07

JUNIE B. JONES

Arrakasta handikoa da gure eskolako liburutegian  "Junie B. Jones"  liburu bilduma. 
Ikasle ugari zarete Barbara Park idazlearen liburua astero etxera eramaten ari zaretenak. 
Beraz, begiratu zer aurkitu dugun: Junie B. Jones-en web orria. 
Ingeleraz egon arren badakigu ondo moldatuko zaretela.
 Sartu eta ondo pasa!




2014/12/25

GABONAK ONDO PASA / FELIZ NAVIDAD

                      Eguberri  zoriontsuak  opa  dizkizuegu.


2014/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero eskolara etorri dira gaur goizean astoa ate ondoan lotuta utzi ondoren.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat eskutitzez beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2014/12/12

"PLATERO Y YO" - 100 urte

Google bilatzaileak jakinarazten digun bezela "Platero" astoak 100 urte betetzen ditu


http://es.wikipedia.org/wiki/Platero_y_yo

Centenario del famoso burro "Platero", creado por Juan Ramón Jiménez.


Jakin ezazue  euskarazko bertsioa badugula:

  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Hizkuntza: Euskera
  • Edizioa: 2008

OPARI KATALOGOA / CATÁLOGO DE REGALOS

Opari bat egin behar duzula eta ez dakizula nondik hasi?
Klikatu irudian eta beharbada zerbait interesgarria aurkituko duzu.


Si tienes que hacer un regalo y andas un poco despistado, 
quizá te sirva de ayuda este catálogo.

2014/12/11

PUBLIZITATEA BAKARRIK?

Publizitatea bai, baina zerbait gehiago ere.
Denontzat gomendagarria bada, gurasoentzat ezinbestekoa.

2014/12/10

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur abenduak 10,  Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna.

klikatu irudian aldarrikapena ikusi ahal izateko.

2014/12/05

IRAKUR GIDA: 2014ko gabonak

Urtero bezala, ikasle eta gurasoentat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz, gaztelaniaz  eta ingelesez argitaratutako libruak ikusiko dituzue bertan.  Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.
Gida hau ikastetxeko sarreran, Arantzazu haur eskolan eta liburutegian izango dugu ikusgai. 
Ikasleek ere, etxera eramango dute gabonetako informearekin batera.



Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y todos ellos son muy interesantes.
 Esta guía estará en la entrada de la Escuela, en el parvulario Arantzazu y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado junto con el informe del primer trimestre.

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

Ate-joka dugu euskal liburu eta kulturaren azoka eder hau. Aurten 49. edizioa da. Kultur ekintza ugari eta egun polit bat igarotzeko primerako aitzikia.  Anima zaitezte!! 

 Durangoko Azoka euskal kulturgintzaren bilgune bihurtuko da, urtero moduan, abendu hasieran, aurten 5etik 8ra. 500 sortzaileren nobedadeak aurkeztuko dira bertan eta 150 ekitaldi burutuko dira, hala nola, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak. 
Euskal liburu eta disko azokaren aurtengo edizioa, 49.ena, nobedadeekin dator, gainera. Liburu eta diskoen autoekoizpenerako gune berri bat sortu da, baita gogoetarako beste bat ere, eta instagram argazki lehiaketa bat antolatu da.
 Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira. Okzitaniako kultura izango da gonbidatua eta Anuntxi Arana euskal mitologian adituari emango zaio Argizaiola saria.

Iturria: Diario Vasco


La 49 Feria del libro y el disco vasco, que se celebrará en esta Durango del 5 al 8 del próximo mes de diciembre, contará este año con un nuevo espacio dedicado a la "reflexión" sobre las inquietudes y retos del sector cultural en Euskadi.

Estas actividades, se enmarcan dentro del programa habitual de actos de Durango Azoka, se pretende fomentar la reflexión sobre el sector cultural vasco. El nuevo espacio se sumará a los ocho que cada año se habilitan en esta feria, dedicados a fomentar los encuentros entre autores y público, las artes escénicas o la música, entre otros ámbitos.

La primera jornada se dedicará al público escolar y reunirá durante el día de apertura a 1.170 niños y niñas de 36 centros educativos, que tomarán parte en más de treinta de actividades.



2014/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Abenduak 3


Kaixo,

Ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara

2014/12/01

PAPIROFLEXIA - ORIGAMI

Ikusita aurten gustura gabiltzala hegazkinak egiten eta, jakizue askoz gauza gehiago egin daitezkeela paperarekin.
 Hona hemen fitxa batzuk adibide gisara beste zenbait lan egin ahal izateko. Begiratu zein politak gelditzen diren eta animatu egiten etxean.