Aurreko ostiralean eskoaren eguna ospatu genuen. Lehen hezkuntzakoak Mirandaolara joanda zirela aprobetxatuz, bi urtekoak ekarri genituen Eskolara egun pasa.
Arantzazuko egoitzan hasi ginen ibilaldia oinez eta bakoitzak bere motxilatxoa bizkarrean hartuta.
Tipi-tapa, tipi-tapa eta sokaren laguntzaz goiko eskolara ailegatu orduko hamaiketakoa egin genuen. Ondoren motrizitate gelara jolastera handien trasteekin. Primeran ibili ginen.
Bazkaltzeko garaia iritsi zenean kanpoan bokadiloa hartu, eta azkenik tarte bat eman genuen liburutegian. Ordubietan gurasoak etorri ziren bila eta etxera pozik baina neka-neka eginda.