Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2016/12/23

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero gaur goizean  egin digute urteroko bisita eskolan.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. 
Ondoren  eskutitzak jaso eta mendi  aldera abiatu dira berriro astoaren gainean.
Astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat 
eskutitz beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta bihar arte! 






2016/12/19

OLENTZERO ESKOLAKO SARRERAN

Sorpresa ederra hartu dugu gaur goizean eskolan sarrtzerakoan. Han zegoen eserita, lasai eta irripartsu urtero bezala,
 gure Olentzero maitea.
Ez dugu ahaztu egin nahi sarrerako beste txoko batean ikusi dugun lan ederra.
Bost urteko gelakoak birziklalandia herrian egon dira eta handik jostailu ugari ekarri dute. 
Begira zein politak diren!


Arantzazu haur eskola ere ederki apainduta dago. Aurten argia eta guzti.
 Olentzero badator bere zakua opariz gainezka.

2016/12/16

IRAKUR GIDA: 2016ko gabonak

Urtero bezala, ikasle eta gurasoentat irakur gida ederra prestatu dizuegu.   
Liburuak adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.
Gida hau ikastetxeko sarreran, Arantzazu haur eskolan eta zuen etxeetan egongo da.

Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y todos ellos son muy interesantes. Esta guía estará en la entrada de la Escuela, en el parvulario Arantzazu, en la biblioteca y en vuestro domicilio. Ojalá os sea útil.

2016/12/15

JOSTAILUAK NOLA AUKERATU

Urtero bezala, badatoz Gabonak eta hortaz, geroz eta hurbilago dugu oparien eta jolasen unea.
Oporretako egunak direla eta, denbora gehiago dugu gure seme alabekin Olentzero edo errege egunez jaso dituzten jostailuekin gozatzeko. Baina nola jakin ea oparitu beharreko jostailuak zein diren?
Gurasooi zalantza hauetan lagundu ahal izateko  Zarautzko Udalatik eskuratu ditugun gida hau plazaratu nahi dizuegu. Ea baliagarri zaizuen.

Gida ikusteko klikatu irudian / Pinchad en la imagen para leer la guía.
Publicada por el Ayuntamiento de Zarautz nos ha parecido interesante esta guía, que nos puede ayudar  a la hora de elegir juguetes para los peques en estas fechas navideñas.

2016/12/14

ESKOLA-LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?

Gogoetarako gaiak "Behinola" aldizkariaren 34. zenbakian

Dagoeneko, kalean da Behinola aldizkariaren 34. zenbakia. Hausnarketarako bide emango duten orriz beterik.
Ale hau gai mingots baten inguruko gogoetarekin datorkigu, 2016an jakin baitugu EAEko sare publikoan lan egiten duten eskola-liburuzainak geroz eta gutxiago izango direla, Eusko Jaurlaritzak ACEX programa etetea erabaki baitu. Duela 20 urte sortu zen programa horrek bideratu zuen sare publikoko ikastetxe gehienetan eskola liburutegiak martxan jartzea, eskola orduetatik kanpoko zerbitzu gisa eta horretaz arduratuko zen profesional batekin. Baina urteurrenarekin batera jakin dugu programa bertan behera geratuko dela, eta, dagoeneko, erretiroa hartu duten eskola-liburuzainen lanpostuak desagertzen hasiak dira.
Mahaiaren bueltan bildu ditugu Euskal Herriko eskola liburutegian egoerez eta, oro har, eskola liburutegien beharraz hausnartzeko Idoia Sobrino liburuzain nafarra, Amaia Hennebutte idazle, irakasle eta literaturzale lapurtarra, eta, Iñaki Markotegi eskola liburuzain gipuzkoarra eta Galtzagorri Elkarteko lehendakaria. Fernando Lenguasen eta Idoia Sobrinoren iritzi artikulu interesgarriekin osatu dugu zenbaki honetako gai nagusia, zeinak salaketa kutsua hartu duen arren, gogoetarako gaia ematea baitu helburu.

Galtzagorri Elkartea ya ha publicado el número 34 de la revista de literatura infantil y juvenil Behinola. 
La asociación que tan eficazmente dirige nuestro compañero Iñaki Markotegi (CEIP ITXAURRONDO IKASTOLA HLHI), sensible a la crisis creada en las Bibliotecas Escolares del Euskadi por la decisión del Departamento de Educación de terminar con el Programa ACEX, aborda en esta entrega este asunto bajo el título '"Eskola-Liburutegiak, Zertarako?"

2016/12/13

"PISA-TXOSTENA" ETA ESKOLA-LIBURUTEGIAK


Resultado de imagen de informe pisa
El controvertido informe Pisa publicado recientemente, desvela que en comprensión lectora en Euskadi  estamos, con 491 puntos, por debajo de la media de España (496) y de la media de la OCDE (493).

Por otro lado, en los cuatro primeros puestos por comunidades autónomas, están: Castilla León (522), Madrid (520), Navarra (514) y Galicia (509). (Fuente EL PAIS)

Navegar por los enlaces oficiales de estas comunidades en materia de Bibliotecas Escolares, invita a reflexionar y a llegar a alguna conclusión. ¿La importancia que se da a las Bibliotecas Escolares está en relación directa con los resultados del informe Pisa?
Castilla León:
Plan de Lectura / Bibliotecas Escolares  

Madrid
Bibliotecas Escolares  /  Plan de Bibliotecas Escolares en Red  /  Catálogo on-line

Navarra
Plan de Lectura  /  Catálogo on-line

Galicia
Portal Bibliotecas Escolares / OPAC Meiga

ESKOLETAKO LIBURUTEGIEN INGURUAN


Dale una oportunidad a la biblioteca escolar y será una de las mejores decisiones que hayas tomado en la vida de los estudiantes. Este podría ser el lema para tratar de conquistar a los mandos superiores y encargados de dotar de bibliotecas a los centros educativos. Y es que las bibliotecas escolares necesitan de la oportunidad por parte de la administración, necesitan a directores y profesores que crean en ellas, necesitan bibliotecarios/as preparados para asumir el reto y necesitan a estudiantes dispuestos a aprender y crecer junto a lo que realmente tiene que ser una biblioteca integrada en el sistema educativo.

Las bibliotecas escolares de hoy en día deben estar preparadas y dispuestas a entender la transformación digital del aprendizaje. Para ello hacen falta bibliotecarios escolares que conduzcan, enseñen y apoyen las metas que persiguen los centros educativos (e incluso los barrios en los que están) a través de buenas prácticas, programas y de dotar espacios para la innovación educativa en las escuelas.

El proyecto estadounidense Future Ready Schools busca reconocer a los bibliotecarios escolares como líderes de la transformación de la escuela. Tienen claro que cada centro educativo es un mundo, al igual que cada bibliotecario,

 pero quieren que todos los estudiantes tengan acceso a bibliotecarios preparados, herramientas digitales, recursos y libros… y para lo cual no dudan en buscar apoyos en asociaciones, bibliotecarios y bibliotecas públicas.

Fuente     Comunidad Baratz

2016/12/02

DURANGOKO AZOKA

     Hemen da Durangoko azoka. 

                         Aurten berrogeita hamaikagarrena.       

Informazio gehiago, ondoko irudian klikatuz.

2016/11/24

EMAKUMEEI ERASORIK EZ

Azaroak 25: Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako
 nazioarteko eguna.

2016/11/03

PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN - Maurice Sendak

Lehenengo mailakoekin gustura landu ondoren hona hemen haur literaturaren ipuin klasiko bat. 
1963. urtean argitaratu zen lehen aldiz, eta  gazteleraz nahiz ingeleraz edizio ezberdinak  ditu. 
Kalandraka argitaletxe galiziarrari esker, aukera dugu euskaraz ere irakurtzeko. Eta ez bakarrik irakurtzeko, baita dastatzeko eta gozatzeko ere. Izan ere, zerbait baldin bada album hau, irudi liburua baita, erabat ikusgarria eta estetikoa da.


Ikusi Meritxell Teranek  haur talde batekin ekoiztutako ikus-entzunezkoa
ipuin zoragarri honetan oinarritua.

2016/10/28

6. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA

Jakinda seigarren mailakoak buru belarri ari zaretela irakurketa honekin, jakizue liburua zoragarria dela, hasieran piska bat kostatu arren. 

Laguntzeko asmoarekin, hemen duzue liburua eta egileari buruzko informazioa.  Ez ahaztu mapan klikatzea.





Patxi Zubizarretak idatzitako liburua dugu esku artean. 
Protagonistak, "Xia Tenzin"  du izena.

Txinatar itsasoa ikusteko egiten duen bidaia da liburuak kontatzen duena. Tibetetik abiatzen da eta denbora luzez, oinez ekialdera etengabe joango da, bitartean ere bere aita aurkitu nahiko du.

 Xia txikia zenean itsasoa ikustera joan omen zen ere. Itsasora ailegatuko ote da? Aita aurkituko ote du? Bidean abentura ugari izango du gure protagonistak.


Hona hemen Xia Tenzin-ek egiten duen bidaia. 
Irudian klikatu eta informazio gehiago izango duzu.

Jakin ezazue, Patxi Zubizarretak "Xia Tenzinen bidaia miresgarria" lanarekin, Euskadi literarura saria lortu zuela.





Patxi Zubizarreta Dorronsoro. Ordizian jaioa 1964an.

Euskal idazle oparoa da. Batez ere haur eta gazte literaturan
egindako lanengatik nabarmendu dena.

Itzultzaile ere bada. Gazteizen bizi da.

2016/10/26

JUEGOS DE NIÑOS.Peter Brueghel "El Viejo"

Aspaldi honetan liburutegira etorritako aldizkari batzuetan koadro hau ikusi dugu. Obraren historia ikertu dugu eta interesgarria iruditu zaigu gure blogera ekartzea. Peter Brueghel-ek margolari holandarra margotu zuen 1560an. Koadroan 230 haur baino gehiago jolasten agertzen dira. Lan honen bidez ezagutzen ditugu  umeen jolasak XVI. mendean. Ikusten dugun bezala zenbait jolas orain arte iraundu dute. Guk berdin jolasten dugu.


Pieter Brueghel - “Juegos de niños”
 (1560, óleo sobre tabla, 118 x 161 cm, Kunsthistorisches Museum, Viena)

Este es uno de esos cuadros en los que merece la pena invertir unos minutos y observar todos y cada uno de sus detalles de cerca. Está protagonizado por más de 230 niños que se entretienen practicando 83 juegos diferentes (no los he contado yo, es lo que dicen los del museo y he preferido creérmelo que comprobarlo). Brueghel los pinta desde arriba, utilizando un punto de vista alto que nos permita tener una buena perspectiva de la plaza, la larga calle del fondo y la orilla del río. Las criaturitas han tomado la ciudad. No hay rastro de sus progenitores. Sus juguetes son rudimentarios, como eran los de aquel entonces, pero no les hace falta mucho más para divertirse. Juegan al aro, a la gallinita ciega, a la pídola, a la peonza, al caballito, a las tabas, a la silla de la reina, a hacer pompas de jabón, a las muñecas, a las tiendas, nadan y bucean, caminan sobre zancos, se juegan el tipo haciendo equilibrios y contorsiones, caminan sobre zancos, trepan a las verjas y a los árboles. Hay juegos un poco cafres, que se les han ido de las manos o rozan la tortura, y no faltan los detalles escatológicos, protagonizados en este caso por niñas, una haciendo pis y otra revolviendo caca con un palo. Espero que os pique la curiosidad lo suficiente como para ampliar la imagen y empezar a buscar. No os arrepentiréis, es una delicia de cuadro.
Pablo González, 5.mailako ikaslea

2016/10/24

JOLASA - Brain It On!

Tablet eta mugikorretarako aplikazio interesgarri bat erakutsi nahi dizuegu. Brain It On! du izena, eta     fisikan oinarritzen da. Irudian klik eginda, erakustaldi bideotxo bat ikus dezakezue. deskargatu nahi izanez gero, gogoratu: Brain It On! 
Os queremos presentar esta aplicación para móviles y tabletas. Pinchando en la imagen veréis un pequeño vídeo de demostración. Si queréis bajarla, su nombre es Brain It On!

2016/09/27

UMEA ETA TXAKURRA

DONOSTIAKO ZINEMALDIA - Albert

Bukatu da  Donostian  Zinemaldia eta bertan botatako  ALBERT filmaren trailerra uzten dizuegu 



Albert mutil gazte, bihurri eta traketsa da. Herriko monumenturik garrantzitsuena lurrera botako du nahi gabe, eta bizilagunak haserretu egingo dira berarekin. Egindako kaltea konpondu ahal izateko, Egon lagunarekin batera abentura ero batean murgilduko da. 
Polita dirudi eta ea aukera dugun ikusteko.

2016/09/21

IKASTURTE HASIERA

Iraila badoakigu eta buru-belari ari gara gure zereginetan mugilduta.  Une honetan bloga ez dugu ahaztu nahi eta ilusioz jarraitzeko asmoa dugula jakinarazi nahi dizuegu. Horretarako eta aurreko ikasturteetan bezala, zeuen ezinbesteko laguntzarekin kontatzea espero dugu. Ongi etorriak eta ikasturte on bat opa dizuegu ikaste irakasle eta guraso guztiei.


Entrados en otoño el curso avanza a toda máquina. 
Os comunicamos  que reabrimos nuestro blog y como en cursos anteriores esperamos contar con  la colaboración de toda la comunidad educativa. Si más, desearos un feliz curso a 
padres-madres, profesorado y alumnado.

2016/06/23

DONOSTIAKO IRAKUR GIDA

Aurten ere Donostiako Udal Liburutegi Sarea irakurketa gida argitaratzen du. Bertan azken hamabi hilabetetan argitaratutako liburuak  agertzen dira. Haur sailari dagokionez 80 liburuen gomendio agertzen dira, 40 euskaraz eta 40 gazteleraz, adinka sailkatuak. Helduentzat, 40 gomendio eskaintzen ditugu genero narratiboan: 20 euskaraz eta 20 gazteleraz.

Un año más, la red de bibliotecas de Donostia publica la guía de lectura,  irakurlee 2016, que contiene libros publicados en los últimos doce meses. Se divide en dos partes:

• Libros infantiles: son 80 recomendaciones de libros, 40 en euskera y 40 en castellano, en la que los libros se   clasifican por bloques de edad:

• Adultos: Selección de 40 libros, 20 en euskera y 20 en castellano, que pertenecen en su totalidad  al género narrativo.

2016/06/13

IRAKUR GIDA: Uda 2016

Benetan interesgarriak diren liburuak plazaratu nahi dizkizuegu, guk prestaturiko irkur gida xume eder honetan: hiru hizkuntzatan idatzitako liburuak dituzue eta 0-100 urte arte arte sailkatuak. Gida hau ikastetxean egongo da eta ikasleei banatuko zaie. Animatu irakurtzen. 
Ez baduzue erosi nahi herriko liburutegian eskatu.


El verano se aproxima y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Incluimos textos en inglés y también para padres y madres. Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá a los alumnos y alumnas. Ojalá os sea útil. Encontraréis los títulos en las bibliotecas públicas.

2016/06/09

ACEX PROGRAMA DESAGERPENAREN INGURUAN

Sinadura bilketa ACEX programaren alde

 El Casal Eskolako Gurasoen Elkartea expresa su “no rotundo a la supresión del programa de actividades complementarias y extraescolares (ACEX) de los Centros de Educación Públicos del País Vasco”. Para recabar apoyos inició una recogida de firmas en change.org que, en 7 días, suman más de 3.500. Como colectivo afectado por el cierre del Programa en el que desempeñamos nuestra tarea docente, agradecemos este apoyo y secundamos esta iniciativa

.
Hezkuntza Sailak datorren urterako ACEXeko jardunaldi erdiko proiektu guztiak kentzea erabaki duela jakinarazten dizuegu. Bizkaiko 65 ikastetxe publikoetan izango du eragina eta giruzkoan 30 bat., hurrengo urteeetan gainontzeko ikastetxeetara helduko da erabaki hau. ACEXeko irakasleek gure seme- alabak eskolaz kanpoko ordutegian hartzen dituzte zenbait aukera eskainiz: liburutegira joan, ipuinak irakurri, lanak egin, jolasak antolatu, kirol- lehiaketak egin, ekintza plastiko eta sortzaileak sortu, teknologia berriekin lotutako ekintzak burutu eta baita ingurua ezagutu. Ekintzek dohainik izateak giza- desberdintasunak orekatzen laguntzen dute.

Arrazoi ekonomikoek ez dute ume bat ere baztertzen. ACEXeko programak bertan behera botatzea erabakiak gure seme- alabengan daukan eragin zuzena dela eta informatu nahi zaituztegu eta programa hauek aurrera jarraitzeko zuen sinadura eskatzen dizuegu ( gure kasuan , liburutegia). 

2016/06/03

5. MAILA: TERTULIA DIALOGIKOAK

Bosgarren mailakoek "lengua eta literatura" arloan eginiko lan ederrak eta erabilitako prozedura azaldu nahi dizkigute. Txundituta gelditua gara emaitzarekin. Zorionak!


Ekintza honen barruan, hiru liburu irakurri ditugu.
·         Lili, Libertad
·         La jirafa, el Pelícano y el mono (Roald Dahl)
·         El Principito (Antoine de Saint-Exupéry)
Lehenengoa, gelan  irakurri dugu kapituluka. Irakurri ondoren ahozko  laburpena eta liburua bukatzerakoan ikasle bakoitzak  lan bat egin du.
Beste liburuak etxean irakurri dituzte. Gelan, zein kapitulu irakurri behar zuten adosten genuen, ondoren tertulian lantzeko. Liburua bukatzerakoan, ikasle bakoitzak, gehien gustatu zaion pasartea aukeratu  eta komikia bihurtu du.  Baita ere Horma-irudi bat egin dute eta hor liburuetan inspiratutako poesiak idatzi dituzte. Ikusten duzuen bezala, emaitza oso aberatsa izan da.



Durante este curso hemos leído tres libros para realizar la actividad.
·         Lili Libertad
·         La jirafa, el Pelícano y el mono (Roald Dahl)
·         El principito (Antoine de Saint-Exupéry)
El primero lo leímos por capítulos en clase, hacíamos el resumen entre todos y al terminar cada alumno y alumna hizo un trabajo sobre el libro. Con los siguientes, han ido leyendo los capítulos acordados en casa y posteriormente, en clase, entre todos los  hemos comentado. Al finalizar el libro, cada alumno y alumna han elegido una anécdota significativa del libro, y ha realizado un cómic. También han hecho un mural donde han escrito poesías inspiradas en ambos libros. Como podéis observar, el resultado es sorprendente.

2016/06/02

ARGAZKI RALLY-A: ikastetxeko pasilloetan

Hona hemen pasilloetan egun hauetan ikusi duguna. Lan handia dago honen guztiaren atzean. Ea zuen gustukoa den.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: Ekainak 5

Jada, 25. jaia dugu ate joka. Aurten Hendaian izango da ekainaren 5ean. Leku paregabea eta lagunen artean egun atsegina
 igarotzeko  aukera ezin hobea.
Animatu zaitezte!!!


“Emazu eskua” da aurtengo Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren leloa. Lelo honen bidez irudikatu nahi dugu elkarri eskua eta elkarri Euskara emateak duen garrantzia gure hizkuntzaren etorkizunerako. Hori dela-eta Euskara Ipar eta Hegoaldeko ikasle, irakasle eta gurasoen arteko komunikazio-tresna izatea nahi dugu ekainaren 5ean Hendaian.
“Emazu eskua” da ere Iparraldeko eta Hegoaldeko ikastetxe publikoetako ikasleak harremanetan jartzea helburu duen egitasmoaren izena.

“Emazu eskua” (Dame la mano) es el lema de la Fiesta de este año. A través de él queremos reflejar lo importante que es darnos la mano y transmitirnos el Euskara para el futuro de nuestra lengua. Por ello, queremos que el Euskara sea la lengua de comunicación entre alumnos/as, profesorado y padres y madres que se acerquen a Hendaia el próximo 5 de junio. “Emazu eskua” es asimismo el nombre del proyecto que pone en contacto a alumnas y alumnos de centros públicos de los dos lados de la muga.

2016/06/01

ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK

Eskoletako liburutegien egoera ulertzeko ezinbestekoa den artikulua plazaratu nahi dizuegu.


En este mundo traidor / nada es verdad ni mentira / todo es según el color /  

del cristal con que se mira.

A la vez que aparece en La Vanguardia que “un total de 150 profesionales que trabajan en bibliotecas escolares han participado en el Encuentro de bibliotecas escolares de Cataluña donde han debatido las nuevas líneas de actuación y han repasado las acciones llevadas a cabo en el programa Puntedu durante los últimos 10 años, en eldiarionorte.es de hoy aparece el titular Educación enseña la tijera y apunta al programa de bibliotecasescolares.

En el espejo en el que muchos miran/miramos, el departamento de Enseñanza, en un comunicado, dice que el programa de bibliotecas escolares Puntedu, puesto en marcha desde hace una década por la Generalitat, ha permitido "potenciar el modelo de biblioteca escolar como centro de recursos para el aprendizaje y la enseñanza", así como "apoyar el Plan de lectura de centro en el desarrollo de los ámbitos de la competencia lectora”.

Aquí, sin debate previo, sin consultar a la comunidad educativa y sin preguntar a los que trabajan en bibliotecas escolares, se cargan directamente el programa que tenía ese mismo objetivo y con el doble de antigüedad, en lugar de mejorarlo y de generalizarlo a todos los centros que no disfrutan de Programa ACEX.
Del Plan de Lectura, presentado durante un acto celebrado el 18 de abril de 2012 en la sede del Parlamento Vasco, no queda ni rastro en la web oficial del departamento y, que se sepa, no ha sido sustituido por otro. [Plan de lectura]  [Irakurketa Euskal Plana]

A leer se aprende leyendo y, leyendo bien, se entiende mejor lo que se pretende enseñar. La lectura es una buena herramienta para aprender mejor. (Epi y Blas)

En este mundo traidor
nada es verdad ni mentira
todo es según el color
del cristal con que se mira.

2016/05/27

DEMODE QUARTET. "A cappella"

Dakizuenez bezala "a cappella" musika sortzeko teknika bat da  eta horretan erabiltzen den
 instrumento bakarra,  gizkiaren ahotsa da.  
Hona hemen Aitormena,  Hertzainak taldearen abesti ezaguna 
Demode Quartet taldearen ahots ederretara  moldatua. Ea gustatzen zaizuen.

 

2016/05/26

BURMUINAREN BARNEKO BORROKA

Aspalditxoan jarri genuen bezala hona hemen berriro jolas hau:
Erraza dirudi baina...

Se trata de leer el voz alta pronunciando el color de cada palabra y no leyendo la palabra en sí.

2016/05/23

SIRIAREKIN BAT

Egun hauetan Siriako Errrefuxiatuentzat material bilketa kanpaina  ari gara egiten eskolan.
Hori dela eta,  SIRIAREKIN BAT erakundeko partaidea den Ibone, etorri zaigu eta errefuxiateun egoera ezagutarazteko ipuin zoragarri bat kontatu digu liburutegian.   


Hemen duzue Ibonek kontatutako ipuinaren testoa eta zenbait irudi.


2016/05/19

AITONA-AMONEN ERANTZUNGAILU AUTOMATIKOA

Eskoletan egunero ari gara ikusten aitona-amonen ardurak bilobeekiko. 
Hona hemen txiste moduko testo bat, baina hausnarketatxoa merezi duena.


AITONA-AMONEN ERANTZUNGAILU AUTOMATIKOA

Kaixo!
Une honetan ez gaude etxean, baina, mesedez, utzi mezua seinalea entzun ondoren.

Piiiiiiii… entzuten da.

—Gure seme-alabaren bat baldin bazara, sakatu 1
—Behar baldin baduzu gu geratzea haurrekin, sakatu 2
—Behar baduzu gure autoa, sakatu 3
—Behar baduzu guk garbitzea eta plantxatzea zure arropa, sakatu 4
—Nahi baduzu haurrek gurean lo egitea, sakatu 5
—Nahi baduzu gu joatea haien bila eskolara, sakatu 6
—Behar baduzu bazkaria prestatzea iganderako, sakatu 7aitona
—Nahi baduzu gaur gurera etorri bazkaltzera, sakatu 8
—Behar baduzu dirua, sakatu 9


Gure lagunetako bat baldin bazara, “hasi hitz egiten lasai”

1. MAILA: OGIGINTZA Haristizabal Baserrian

Lehenengo mailakoak  Haristizabal baserrian Marilurekin ogigintza landu ondoren, lan monografiko ederra egin dute urtero bezala. Gela bakoitzak txosten bat egin du. Txostena etxez etxe
 ibiliko da, eta gurasoek ekarpenak egiteko aukera izango dute. Ea zuen gustukoa den.
Gure partetik zorionak eman, zuen lana asko gustatu zaigulako. ZORIONAK!!!



--------------------------------------------------------------------------------------------------- 


Probatu errezetarekin eta ea Haristizabaleko bezain galleta goxoak ateratzen zaizkizuen. 
Animatu erraza da

Irudian klikatuta Martin Txikiren ipuina ikusiko duzue. Bertan Martin Txiki azkarrak, 
jentilak engainatuz garia lortzen du.

2016/05/13

BRUCE SPINGSTEEN DONOSTIAN

Dakizuen bezala Bruce Springsteen musikari ezagunaren bisita izan behar dugu Donostian.
Hau dela eta erakutsi nahi dizuegu Leipzig hirian Alemanian 2013an egindako inprobisazioa
 "You Never Can Tell"  abesti ospetsuarekin. Merezi du osoa ikustea. Ea gustatzen zaizuen.

Bruce Springsteen improvisando “You Never Can Tell” de Chuck Berry en Leipzig, Alemania en la gira de 2013. Solamente la preparación del tema que van a tocar ya vale la pena en si mismo, pero no dejeis de verlo al completo.


Beheko irudian klikatuz Uma Turman eta John Travolta  PULP FICTION pelikulako 
dantza paregabea ikusiko duzue. 

Hemen, berriz, jatorrizko bertsioa Chuck Berry berak
 abesten eta gitarra jotzen.

2016/05/11

IPUINA: HIRU INURRIAK

Irakurtzen ikasten ari direnentzat.
Hona hemen eskolan landu dugun ipuin eder hau, berriro etxean irakurtzeko.

2016/04/29

SANTIKUTZAK 2016

Herriko jai zoriontsuak
                            opa dizkizuegu.

2016/04/28

IPUINA: GRUFALOA / EL GRÚFALO

Animalia hau ezagutzen al duzue? Ez beldurtu, gure inguruko basoetan ez dugu aurkituko eta.
Grufalo du izena eta gure ipuineko animalia berezia, besterik ez da. 

Haur literaturan ipuin klasikoa dugu honako hau: Julia Donaldson-ek idatzia eta marrazkiak Axel Scheffer-enak dira. Zuen gustukoa izango dela espero dugu.



                          
    Hona hemen Egoitz Lasa aktore ezaguna ipuina kontatzen.


Ikusi orain eskolarako egin dugun transkripzioa.
  Versión en castellano / Gazlelaniaz ikusteko bideoa



Ingeleraz
Gazteleraz



Este clásico de la literatura infantil escrito por Julia Donaldson nos lleva a conocer la historia de un astuto ratón y el uso de su inteligencia para defenderse de los peligros del bosque.

Ver en inglés.