Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2016/12/14

ESKOLA-LIBURUTEGIAK, ZERTARAKO?

Gogoetarako gaiak "Behinola" aldizkariaren 34. zenbakian

Dagoeneko, kalean da Behinola aldizkariaren 34. zenbakia. Hausnarketarako bide emango duten orriz beterik.
Ale hau gai mingots baten inguruko gogoetarekin datorkigu, 2016an jakin baitugu EAEko sare publikoan lan egiten duten eskola-liburuzainak geroz eta gutxiago izango direla, Eusko Jaurlaritzak ACEX programa etetea erabaki baitu. Duela 20 urte sortu zen programa horrek bideratu zuen sare publikoko ikastetxe gehienetan eskola liburutegiak martxan jartzea, eskola orduetatik kanpoko zerbitzu gisa eta horretaz arduratuko zen profesional batekin. Baina urteurrenarekin batera jakin dugu programa bertan behera geratuko dela, eta, dagoeneko, erretiroa hartu duten eskola-liburuzainen lanpostuak desagertzen hasiak dira.
Mahaiaren bueltan bildu ditugu Euskal Herriko eskola liburutegian egoerez eta, oro har, eskola liburutegien beharraz hausnartzeko Idoia Sobrino liburuzain nafarra, Amaia Hennebutte idazle, irakasle eta literaturzale lapurtarra, eta, Iñaki Markotegi eskola liburuzain gipuzkoarra eta Galtzagorri Elkarteko lehendakaria. Fernando Lenguasen eta Idoia Sobrinoren iritzi artikulu interesgarriekin osatu dugu zenbaki honetako gai nagusia, zeinak salaketa kutsua hartu duen arren, gogoetarako gaia ematea baitu helburu.

Galtzagorri Elkartea ya ha publicado el número 34 de la revista de literatura infantil y juvenil Behinola. 
La asociación que tan eficazmente dirige nuestro compañero Iñaki Markotegi (CEIP ITXAURRONDO IKASTOLA HLHI), sensible a la crisis creada en las Bibliotecas Escolares del Euskadi por la decisión del Departamento de Educación de terminar con el Programa ACEX, aborda en esta entrega este asunto bajo el título '"Eskola-Liburutegiak, Zertarako?"

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina