Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2017/04/28

HERRIKO JAIAK 2017

Herriko jai zoriontsuak opa dizkizuegu. 
Ondo pasa!

Irudian klikatu egitaraua ikusteko 
Pinchad en la imagen para ver el programa

2017/04/24

ELKARBITZA ASTEA ESKOLAN

Urtero bezala, udaberri honetarko eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza taldeak ekitaldi ugari prestatu du honen inguruan. Aurten, "BOLONDRES LANA" izango da gaia,  eta apirilaren 24-28 bitarteko astean burutuko da. Horretarako maila bakoitzak  solasalditxo bat izango du
 beheko taulan ikusten den bezala.
Bisitarien etorreraren aurretik, gaia jorratuko da gelan eta galderak prestatuko dira.
Saioa bukatu ondoren landutakoa ormairudi baten irudikatuko da.
Azkenik lan hauek guztiak eskolako "Elkarbizitza txoko morean" jarriko dira ikusgai.
Asteari bukaera ederra emateko, ostiral arratsaldean, maila bakoitzak beste bati zerbait eskeiniko dio:
ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak, dantza...

Ikus berria Goierriko Hitzan 

LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Atzo apirilaren 23an,  Liburuaren Nazioarteko  Eguna ospatu zen. Aurten igandea izan da. 
Egun honen bueltan egokia iruditu zaigu  15 minutuko bideotxo hau plazaratzea. 
Ea gustatzen zaizuen.



Ayer domingo 23 de abril se celebró El Día Internacional de Libro y del Derecho de Autor, lo que nos sirve de excusa para presentaros este bonito corto de 15 minutos de duración. ¡Disfrutadlo!

2017/04/06

IPUINA: konta dezagun sekretu bat

Hementxe dugu liburutegian landu dugun ipuin eder hau berriro etxean irakurri ahal izateko. Ez ahaztu "loretxoa" abestia enzutea eta ikastea, ipuin honekin harreman handia du eta.

Eta gure ipuinean gertatzen den bezala, ikusi museo honetako
 koadroetan ere, zer gertatzen den.

2017/03/31

20. KORRIKA BADATOR

Hogeigarren korrika badatorkigu aurten. Dakizuenez, bi urtean behin egiten den ekitaldia da. Antolatzaileen aholkua jarrituz IRRIA aldizariaren 59. zenbakitik digitalizatu dugu material hau eskolan lantzeko. Ikus dezazuen etxean ere, blogean jartzen dizuegu.

Haur Hezkuntzarako materiala
 

Lehen Hezkuntzarako materiala

Aurtengo abestia

2017/03/30

ARGAZKI RALLY-A ESKOLAKO PASILLOETAN

Aterix eta Obelisen irudian  klikatuz gero, eskolako pasilloetan zehar egindako argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue. Ea gustatzen zaizkizuen! 


Pinchando en la imagen, podremos ver una serie de fotografías realizadas en 
los pasillos de la escuela. ¡A ver si os gustan!

2017/03/28

IPUINA: Patxi errementaria

Barandiaran jaunak jaso zuen zenbait belunaldirentzat  ezaguna den ipuin zahar hau. Patxi errementaria euskal mitologiarekin lotura duen pertsonaia  da eta ikaragarri gaiztoa omen zen.
 Hala dio esaera zaharrak: "Patxi errementari, gaizto eta bihurri." 


Gaztelaniaz irakurtzeko bertsioa / Versión en castellano 


Eta hemen ipuinaren bideoa


2017/03/24

3. MAILA: ANTTON KAZABON IDAZLEAREKIN

"Bi kutxatxo" izeneko liburua irakurri ondoren,  Antton Kazabon liburuaren idazlea  etorri zaigu eskolara. Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

   
Anttonek, ondo asko adierazi digu oso trebea dela  bertsotan. 
Hona hemen gure izenekin jokua eginez botatako batzuk:
OLAIA: Beti zara horren alaia.
MALEN: Egin ba galdera ahaztu baino lehen?
JANIRE: Zure galdera erantzuteko zai nago ni ere.
SOFIA: Neska polita da. hori da egia.
ERIKA: Nola etorri naiz Oiartzundik? kotxez ala korrika.
SARA: Zu ere hemengoa zara?
JOAN: Aurrena etorri eta gero Joan.
DAVID: Encantado Goliat
JOSEBA: Ez daukazu galderarik, ke ba!
EKAITZ: Oiartzundik zu ikustera propioa etorri naiz. Etor naiteke maiz.
ZINEB: Zu hor ta ni hemen.
JESÚS: Hurrena ekarri bi txupatxus.
GARI: Ekin al diozu gaur goizean lanari?



BAITA ERE AHO KORAPILO SORTA EDERRA UTZI DIGU:
Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
Dendan den-dena dago dilindan.
Gora gure garo giro beroa.
Kontuz! katu kaka ketan kotan.
Hamar mamu eme hemen omen.
Azken zakur zeken zikina zokoan.
Opor apur piper paper papur.
Arren hurren haurren irria aurren.
Nik nonahi nuen nahi nuena.
Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
Bi idi adi-adi dudan daude.
Ihintzak hitzak zintza bitza.
Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
Etzi hautsi etxe hantxe zortzi eltxe bitxi.
Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
Lau kilo kola kili-kolo kalean.
Bareak bira beroa buruz behera.
Oilar gandor gorri berri hori larri.

2017/03/23

ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK

Eskoletako liburutegiak ezinbestekoak dira.


Las bibliotecas escolares no son útiles o inútiles, son sencillamente necesarias

La implementación de programas de apoyo al desarrollo de bibliotecas escolares en los centros educativos es una cuestión de voluntad política. Las bibliotecas escolares pensadas como recursos educativos en manos del profesorado para su quehacer docente y al servicio de la comunidad educativa, son una opción pedagógica que responde a una intención específica.

Así pues las bibliotecas escolares no es que sean consideradas útiles o inútiles por parte de la administración, nadie discute su valor. Lo que se pone entre dicho es si son necesarias o no. Este es el problema real que tenemos sobre la mesa.

2017/03/20

UDABERRIA

Udaberria ate joka dugu:
Aste osorako eguraldi kaxkarra iragarrita izan arren, gaur goizean udaberrian sartzen gara. Egunaren luzera eta gauaren luzera a berdina da. Hamabi ordukoa.


¿Cuándo empieza la primavera 2017? Desde 2007 hemos tenido, en el hemisferio norte, como día de cambio de estación el 20 de marzo, sin embargo, las horas entre los diferentes años sí que han variado. Este año podremos considerar que ha llegado la primavera 2017 a las 10.28 UTC, es decir, a las 11.28 hora peninsular, 10.28 en Canarias. En el hemisferio sur sin embargo tendrán que esperar hasta el 22 de Septiembre para que la primavera 2017 llegue. 
(Gehiago jakiteko)

EMOZIOEN DADOA

Ikastetxe gehinetan bezala gurean ere emozioak landu egiten dira modu eta maila ezberdinetan. Eskulanaren bat egiteko gogoarekin ba zabiltzate, hona hemen "emozioen dadoa"
 Guk gurea egin dugu. Orain jolas bat asmatzera!

2017/03/17

PELIKULA: Amilaren sekretua

Eskolako ikasleak Latxartegi aretoan  ikusi duten filmaren berri eman nahi dizuegu. Esan digutenez oso interesgarri omen da.

Amila 9 urteko neskatoa da eta jaio zenetik osasun arazo batzuk izan ditu, baina azkenaldiko zorabioek eta buruko minek ospitaleratu egin dute, oraingo honetan luzerako doa. Ospitalean bere lagunik onenak ditu: Fede, Mai eta Tximas dira bere lagunak. Amia hezur-muinaren transplantea egiteko zain dago, leuzemia baitauka. Ospitaleko egunak oso luzeak dira, baina, gure lagunek beti aurkitzen dute dibertsioa Lorentzoren laguntzarekin, mantentze-lanetako arduradunarekin. Mundu mitologikoan aldaketak ari dira gertatzen. Tasuri gaiztoak, izaki guztien jainkosa den Mariri boterea kendu nahi dio. Horretarako, plan maltzur bat dauka: urrezko orraziaren jabe egitea. Altxor hori azken lamiari dagokio, Amilari. Intza lamiaren eta gizaki baten alaba da berau, 10 urte betetzear dago. Tasurik badaki orraziaren jabe egiten bada, boteretsuenetan boteretsuena bilakatuko dela eta Marik berak ere ezin izango duela gelditu. Marik, badauka Tasuriren planen berri eta bizidunen munduarekin harremanetan jartzen da, laguntza eske. Lorentzo da bertako kontaktua. Baina, Tasuri aurreratu egin zaio: Mikelats bidali du Amila bahitzera, bere kutun zaindariagatik ezagutu du, izaki berezien bereizgarri bat. Dena den, zerbait arraroa gertatu da: Mai eraman dute. Lorentzok une hori aprobetxatzen du Amilari egia guztia kontatzeko. Baina, zergatik Mai? Amilak kontatzen die bere kutuna oparitu ziola Mairi, frogen erantzunekin arduratuta zegoelako. Une horretatik aurrera, Olentzero, Amila, Fede eta Tximas mundu mitologikoan barneratuko dira Mairen bila, baina, baita urrezko orraziaren bila ere, horrela, Amila azkenengo lamia bilakatuz, lurra eta pertsonai mitologikoen mundua salbatzeko.

2017/03/14

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

Euskarazko liburu bat irakurtzen gozatu eta gainera, beste liburu bat %35 merkeago erosteko txekea lortuko duzu. Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra, zure herriko liburutegian.

2017/03/07

IPUINA: Algún día

Martxoaren 8a eta NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA izanik, egokia iruditu zaigu ipuin kuttun hau gure blogera ekartzera. Honen bitartez hemen duzue gure omenaldi xumea emakume guztientzat

Nuestro humilde homenaje a todas las madres e hijas en el 
DÍA INTERNACIONAL DE LA MUJER. 
Que lo disfrutéis.

2017/03/06

EL ÁRBOL DE LOS RECUERDOS

"Heriotza gaia" zoritxarrez  tokatzen zaigu tarteka landu behar izana eskolan. Honen inguruan bibliografia badugu ikastetxean baina gaur, ipuin honen berri  etorri zaigu.
 Begiratu zein hasiera polita duen!
Gehiago jakiteko irudian klikatu.
 Pinchad en la imagen para saber más.
Nos resulta difícil hablar de la muerte, ¿cómo ponerse en paz con ella?

Los niños también se hacen preguntas y a veces viven de manera cercana la pérdida de un ser querido. Necesitan escuchar sugerencias que de manera simbólica les permitan avanzar hacia la madurez sin traumas insalvables.

Este libro se acerca a la muerte con una belleza y una delicadeza que conmueven. El comienzo pareciera que fuese su final, y sin embargo, este final de la vida es el comienzo de la palabra siempre.

Había una vez un zorro que vivía con muchos animales en el bosque. Zorro había tenido una vida larga y feliz, pero ahora estaba cansado. Muy lentamente, se dirigió a su lugar favorito en el claro del bosque. Miró a su alrededor, observó su querido bosque una última vez y se tumbó.

Zorro cerró los ojos,
                                       respiró profundamente
                                                                                 y se quedó dormido
                                                                                                                      para siempre.

Hona hemen eskolan landu izan dugun liburuetariko bat.


ITURRIA: ¿Dónde está el abuelo? Mar Cortina - Amparo Pegero
liburuan oinarrituta.=======

2017/03/02

BETI HORRELA EGIN DA / SIEMPRE SE HA HECHO ASÍ

Bizitzan askotan, egoera batzuen aurrean, jaso ditugun ohiturak eta ereduak errepikatzen ditugu pentsatu gabe, horrela ikasi dugulako. Honekin ez dut esan nahi gaizki egiten dugunik, esperientziak asko balio baitu. Baina batzuetan, badago aztertzerik eta egiteko era bestelakoa izan. "Horrela egin da beti"-k ez du betiko balio behar. Agian, bere momentuan, bazuen arrazoi sendo bat, guretzat orain, garrantzirik gabekoa dena. Eguneroko bizimoduan eta hainbat egoeratan, Jorge Bucay-en ipuinak datozkit burura. Asko gustatzen zaidan bat ezagutarazi nahi dizuet. Thomas Jarris-ena da eta "Cartas para Claudia" liburuan jaso du Bucay-ek. Ea zuen gustukoa den!

EL JAMÓN ASADO

ACTO PRIMERO
(En la casa de la pareja la esposa ha
cocinado por primera vez un hermoso jamón
al horno para su marido.)

ÉL - (lo prueba) Está exquisito. ¿Para qué le cortaste la punta?
ELLA - El jamón al horno se hace así.
ÉL- Eso no es cierto, yo he comido otros jamones asados enteros.
ELLA - Puede ser, pero con la punta cortada se cocina mejor.
ÉL - ¡Es ridículo! ¿Por qué?
ELLA - (duda) ... Mi mamá me lo enseñó así.
ÉL- ¡Vamos a la casa de tu mamá!

ACTO SEGUNDO
(En la casa de la madre de Ella.)

ELLA - Mamá, ¿cómo se hace el jamón al horno?
MADRE - Se lo adoba, se le corta la punta y se lo mete al horno.
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - Señora, ¿y para qué le corta la punta?
MADRE - (duda) Bueno... el adobo... la cocción... ¡Mi madre me lo enseñó así!
ÉL - ¡Vamos a la casa de la abuela!

ACTO TERCERO
(En la casa de la abuela de ella)

ELLA - Abuela, ¿cómo se hace el jamón al horno?
ABUELA - Lo adobo bien, lo dejo reposar tres horas, le corto la punta y lo cocino a horno lento.
MADRE - (a Él) ¡¿Viste?!
ELLA - (a Él) ¡¿Viste?!
ÉL - (porfiado) Abuela, ¿para qué le corta la punta?
ABUELA - Hombre, ¡le corto la punta para me pueda entrar en la asadera! Mi horno es tan chico que...
(Cae el telón)

Muchas veces ante determinadas situaciones de la vida, repetimos los modelos y costumbres que hemos ido adquiriendo sin pararnos a pensar si es lo adecuado.
Con esto no quiero decir que esté mal, ya que la experiencia enseña mucho. Pero muchas veces, si nos paramos a pensar, igual lo podemos hacer de otra manera.

El "Siempre se ha hecho así"  no tiene por qué valer siempre. Puede ser que en su momento tuviera una razón de peso que, ahora, para nosotros no es válida o carece de importancia.


IKUS DEZAGUN BESTE ADIBIDE BAT
Jorge Bucay-ren ipuin baten laburpena


 Cuenta una antigua historia que, en un lejano país, había una bella fortaleza.  Ésta llevaba siglos siendo custodiada por la élite de la guardia real de la nación, pues los ciudadanos consideraban a la construcción como un símbolo de la fuerza y hermosura de su historia.
Resultado de imagen de dibujo fortaleza
Cierto día, un nuevo general llegó a la fortaleza y tomó el mando.  Era joven para su cargo, pero sus gestos mostraban seguridad y su mirada, vitalidad e inteligencia.  Decían que se había forjado en mil batallas, y que había alcanzado tan alta responsabilidad y cargo, como consecuencia de sus méritos y victorias.
Lo primero que hizo el general fue recorrer todos los rincones del castillo, del primero al último, y conversar unos minutos con cada uno de los soldados a su cargo.  Comprobó que la situación de sus efectivos estaba bien meditada, cada uno ocupaba el lugar más oportuno para proceder a una rápida defensa en caso de ataque; las zonas más hermosas de la construcción quedaban protegidas tras gruesos muros para evitar su destrucción, y el camino a los sótanos estaba despejado facilitar una buena evacuación  en caso de necesidad.
Sin embargo, hubo algo que le sorprendió.  Una nota disonante en tan perfecta y armoniosa orquesta.  En un lateral del patio central, junto a un antiguo banco de madera de un color blanco desgastado por el paso y las inclemencias del tiempo, había tres soldados haciendo guardia.  No tenía sentido, no había nada que proteger, no era una zona estratégica…  ¿Qué hacían allí?
Cuando se aproximó para preguntarles, su respuesta fue taxativa:
– Estamos montando guardia, señor.
– Ya…  Pero, ¿por qué aquí? –  preguntó el general.
– Porque son las órdenes, señor.
– Pero, ¿qué protegen en este lugar? – volvió a interesarse el general.
– No lo sé, general.  Tendrá que hacer esa pregunta al capitán, que es quien ordena las guardias.
– Así lo haré- respondió extrañado el superior.  
Localizó al capitán y su conversación no arrojó mucha más luz al asunto:  había ordenado esa guardia porque ya se venía haciendo cuando él llegó a la fortaleza como capitán.  Estaba en el libro de órdenes que le entregó el anterior titular de ese cargo.  No pudo darle más explicaciones.
El general no se dio por vencido y comenzó a preguntar a todos los soldados, buscando  una respuesta lógica a su pregunta.  Finalmente la encontró, en un documento fechado 45 años atrás.  Decía así:
“El banco de madera situado en el extremo oriental de la plaza mayor ha sido pintado de blanco durante la noche.  Ordeno  y mando que se establezca una guardia de tres personas para evitar que nadie se siente”.
Extracto de un cuento de Jorge Bucay

2017/02/23

PLANETAK AURKITU DITUZTE

Bakarrik al gaude unibertsoan?

¡Se han descubierto siete exoplanetas del tamaño de la Tierra!

¿Somos los únicos habitantes del universo?

2017/02/21

IRAKURKETAREN INGURUAN

Hamar  iharduera egokiak irakurketan hezitzeko. Denon ardura da
"Ni ez nazi nor idazten dudanagatik, irakurri dudanagatik baino" 
 J. L. Borges

Diez buenas prácticas para el uso y fomento de la lectura. La responsabilidad es de todos y todas.
"Yo, a diferencia de otros escritores, no me jacto de lo que escribo sino de lo que leo"
J. L. Borges

Gehiago jakiteko klikatu irudian  /  Para saber más pincha en la imagen.

2017/02/13

SAIAKERAREN INGURUAN

Bakoitzak bere astoari egiten dio arre. 
Cada cual debe afrontar sus obligaciones.

2017/02/04

SANTA AGEDA BEZPERA: KOPLAK

Santa Ageda bezperan izanik, Euskal Herriko hiri eta herrietan betiko kopla zaharrak edo sortu berriak abestera aterako da jendea iluntzean. Hona hemen gure inguruan abesten direnak.



2017/01/13

2017/01/11

IPUINA: Jonas eta hozkailu beldurtia

Bigarren mailako ikasleekin liburutegian ipuin eder hau landu ondoren, plazaratzen dizuegu etxean ere ikusi ahal izateko.

 Jonas gizarajoa etxean bakarrik gelditu da. Urduri dago sukaldearen erdian eta halako batean  
hozkaiklua dardara hasi da. Egongo al da otsoa barruan? 
Jakin nahi baduzue erantzuna irudian klikatu eta ipuina ikusi. 


Jonas eta hozkailu beldurtia - Juan Kruz Igerabide.
Haur-gazte literaturako Euskadi Saria 1999an

2016/12/23

MARI DOMINGI ETA OLENTZERO ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero gaur goizean  egin digute urteroko bisita eskolan.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. 
Ondoren  eskutitzak jaso eta mendi  aldera abiatu dira berriro astoaren gainean.
Astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat 
eskutitz beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta bihar arte!