Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2013/12/24

GABONAK ONDO PASA / FELIZ NAVIDAD

Eguberri  zoriontsuak  opa  dizkizuegu.

2013/12/20

GABONAK GERTU

Gaur egun polita izan dugu eskolan. Eguberri bezperan gaude eta hiruhileko azkeneko eguna denez, ekintza bereziak egin dira. Hau izan da, goizean liburutegian izan dugun giroa.



Olentzero eta Mari Domingi ere, etorri zaizkigu bisitan motrizitate gelara. Ordurako, gure txikiek, prest zituzten haien eskutitzak.

2013/12/17

GUSTOKO AL DUZU OHEAN IRAKURTZEA?




Jakin badakigu gure ikastetxeko ikasleak irakurle zintzoak zaretela, baina oraindik ohean irakurtzea ez baduzue probatu, hona hemen gure proposamena:

Afal ondoren goxo-goxo, eta eskolako liburutegiko liburua eskutartean, aldameneko irudian ikusten dugun bezala aritu.

Hurrengo egunean primeran jaikiko gara amets gozoak egin ondoren.

2013/12/16

BERTSOLARI TXAPELKETA

Amets Arzallusek irabazi du 2013ko txapelketa. Hendaiara joan zaigu txapela preziatua.
 Buruz burukoan indarrak Lujanbiorekin neurtu ondoren, Arzallusek irabazi du lehia, 1737,5 puntu eskuratuta. Aurreko txapeldunak, berriz 1686,5 puntu lortu zituen.



Ikus dezagun Arzallusen agurra Txapelketa Nagusiaren finalean, txapela irabazi ondoren.

2013/12/12

ARGAZKI RALLY-A

Eskolako pasilloetan zehar bueltatxo bat egiten horrelako lan ederrak topatu ditugu. Ea gustokoak dituzuen.

5. MAILA: CUENTO / IPUINA

Bosgarren mailan egindako lan eder hau erakutsi nahi dizuegu. 
Irakasleak asmatzen du testoa eta ikasleei irakurri ondoren, hauek gehitu behar dituzte marrazkiak. 
 "Los Profes Cuentan" izeneko txpelketara bidalia izan da
Ea irabazten duzuen, ipuina zoragarria da eta!


Os queremos mostrar el cuento realizado en quinto curso de primaria y remitido al tercer concurso de cuentos infantiles sobre medio ambiente, "Los Profes Cuentan"
La profesora o profesor debe escribir el cuento. Se lo lee al alumnado, que es quien aporta los dibujos.
Mucha suerte. ¡El cuento lo merece!

2013/12/09

Bertsolari txapelketa finalaren atarian gauden une honetan, interesgarria iruditu 11 minutuko dokumental hau gure blogera ekartzera. Ikusi ondoren, baietz zerbait gehiago ikasi bertsolaritzaz! 

Próxima la final del Campeonato de Bertsolaris de 2013, nos parece oportuno presentar este extracto del documental  "Bertsolari" realizado en 2011 por Xabier Altuna.

Es un trabajo que situa al bersolarismo en el lugar que le corresponde y sirve de ayda a los profanos para entender mejor este mundo. Está subtitulado y esperamos que os guste.


2013/12/05

IRAKURKETARAKO GIDA: 2013ko gabonak

Aurten ere ikasle eta gurasoentat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz zien gaztelaniaz argitaratutako libruak ikusiko dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.

Gida hau ikastetxeko sarreran, Arantzazu haur eskolan eta liburutegian izango dugu ikusgai. 
Ikasleek ere, etxera eramango dute gabonetako informearekin batera.


Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres.

Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y todos ellos son muy interesantes.
Esta guía estará en la entrada de la escuela, en el parvulario Arantzazu y en  la biblioteca.
También se le repartirá al alumnado junto con el informe del primer trimestre.

2013/12/04

DURANGOKO AZOKA 2013

Bertan dugu euskal liburu eta kulturaren azoka eder hau. Aurten bere 48. edizioa da. Kultur ekintza ugari eta egun polit bat igarotzeko primerako aitzikia. Abenduaren 5etik 8ra.
Anima zaitezte!!


Del 5 al 8 de diciembre, se celebra en Durango (Bizkaia), la 48 Feria del Libro y Disco Vasco con diversas actividades culturales paralelas  (+ información)

2013/12/03

 Gure ikastetxean euskararen eguna egunero izan arren, tarteka gogoraraztea komeni da. Horretarako, erakutsi nahi dizkizuegu  diseinatu ditugun txartelak. Leloa, honako hau da:

"euskaraz blai, guk hori nahi"

 Eskolara inguratu eta ea aurkitzen dituzuen txartelak...

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2013

2013/12/02

EUSKARAREN EGUNA: Abenduak 3

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da,  Frantzisko Xabier deunaren egunean. hain zuzen ere. Hau, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, adituek diotenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.

Eskolan ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu eta eskolako frontoian jaialditxo bat antolatu dugu. Gurasoak gonbidatuta zaudete eta denon artean giro ezin hobean, abesti batzuk abestuko ditugu.

Informazio gehiago: www.domingoagirre.net

         Abestiak:  www.txomintxorentxokoa.blogspot.com.