Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabier deunaren egunean. hain zuzen ere. Hau, 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, adituek diotenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Eskolan ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu eta eskolako frontoian jaialditxo bat antolatu dugu. Gurasoak gonbidatuta zaudete eta denon artean giro ezin hobean, abesti batzuk abestuko ditugu.Informazio gehiago: www.domingoagirre.net
Abestiak: www.txomintxorentxokoa.blogspot.com.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina