Hodei baten bidaia disko-liburua aniztasunari
buruzko gogoeta bat da, familia osoari zuzendua eta Gipuzkoako Foru Aldundiak
argitaratua: liburua, batez ere, 7 eta 11 urte arteko neska-mutilentzat, eta
diskoa, adin guztientzat.
Liburuak Naroa izeneko neskato bat du
protagonista. Naroak bere bizitzaren protagonista izan nahi du eta abentura
bila abiatzen da. Bidaia horretan gure herriaren aniztasuna islatzen duten
hainbat pertsonaiarekin egingo du topo; pertsonaia horien istorioetan
oinarritzen dira, hain zuzen ere, diskoko abestiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina