Opor bezperatan gaude eta mugimendu handia ikusi dugu gaur goizean eskolan. Alde batetik martxan da datorren ikasturterako sakeleko egutegirako marrazki-txapelketa. Ikasleak ari dira txandaka pasatzen eta botoa ematen.
Bestetik seigarren mailakaok ikusi ditugu patioan ederki prestatuta. Txirrinduak hartu eta Brinkolara doaz. Ondo pasa eta argi ibili!
Eta nahi baduzue ikusi bosgarren mailakoak zein ondo ibili diren cabuerniaventuran klikatu
beheko irudian.
Hiru urteko ikasleak irakasleekin bisitan etorri zaizkigu handien eskolara eta tartetxo bat
eman dute liburutegian.
Eta hau guztia gutxi balitz sute simulakroa ere izan dugu gaur goizean eskolan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina