Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/06/10

BI URTEKOAK, HANDIEN ESKOLAN

Aurreko ostiralean  eskoaren eguna ospatu genuen. Lehen hezkuntzakoak Mirandaolara joanda zirela aprobetxatuz, bi urtekoak ekarri genituen Eskolara egun pasa.
 Arantzazuko egoitzan hasi ginen ibilaldia oinez eta bakoitzak bere motxilatxoa bizkarrean hartuta. 
Tipi-tapa, tipi-tapa eta sokaren laguntzaz goiko eskolara ailegatu orduko hamaiketakoa egin genuen. Ondoren motrizitate gelara jolastera handien trasteekin. Primeran ibili ginen.
Bazkaltzeko garaia iritsi zenean kanpoan bokadiloa  hartu, eta azkenik tarte bat eman genuen liburutegian. Ordubietan gurasoak etorri ziren bila eta etxera pozik baina neka-neka eginda.


El pasado viernes, aprovechando que el alumnado de primaria iba de excursión a Mirandaola, vinieron los pequeñines de la escuela de visita a Domingo Agirre. Pasamos la mañana disfrutando de la sala de motricidad, los patios y la biblioteca. Fue una mañana especial para todos y se comportaron como auténticos campeones.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina