Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.
2017/09/29
2017/06/28
ESKOLAKO ERAKUSKETAK
Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak!
Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!
2017/06/22
IRAKUR GIDA: Uda 2017
Hemen dugu atera berria, udarako guk prestaturiko irakur gida eder bat.
0-100 urte arte sailkatuta daude liburuak. Gida hau
ikastetxean egongo da eta ikasleei banatuko zaie. Animatu irakurtzen. Ez
baduzue erosi nahi herriko liburutegian eskatu. Benetan dira interesgarriak.
El verano está cerca y como es habitual os presentamos nuestra humilde guía de lectura, pero con una muy buena selección de libros clasificados por edades (de 0 a 100 años). Encontraréis esta guía en la entrada de la escuela y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado. Ojalá os sea útil.
Encontraréis los títulos en las bibliotecas públicas.
2017/06/20
2017/06/19
6. MAILA: Tximeletak
Gaur 6. mailako ikasleak eskolan sartu eta SORPRESA ederra izan dugu:
Gure pasiloan tximeleta bat sobre batekin aurkitu dugu lehenengo pistarekin. Lehenengo pistak bideo gelara eraman gaitu, han lehioan itsatsita zegoen tximeleta haundi bat beste sobre batekin. Sobrearen barruan, ezkutitz bat zegoen eta horrek, fotokopien gelara eraman gaitu. Han hirugarren tximeleta aurkitu dugu eta azkeneko pista, liburutegira eraman gaitu. Bertan kaxa misteriotsu bat aurkitu dugu eta barruan, guztiontzako opari bana zegoen. Guztiok batera opariak irekitzerakoan poztu gara eta argazki batzuk egin ditugu.
Ekimen hau ez da nolanahi sortu. "Un intruso en mi cuaderno" liburua gelan rakurri ondoren eskolako sorginek, sorginkeri bat egin dute eta magia sortu dute liburutegian. Sorpresa handi bat izan da.
Ez genuen halakorik espero eta ikastetxeko ibilbidea bukatzen dugunez, oroigarri polita edukiko dugu.
Liburu hau oso polita eta edonorentzat gomendagarria da.
6. MAILAKO IKASLEAK
David Fernández Sifres
XXIII premio Ala Delta
Alguien está dibujando mariposas en el cuaderno de Mariano y él quiere descubrir quién. Emplea todas sus habilidades de detective para hallar al dibujante. Es Carlota, una niña que no habla con nadie y siempre lleva gorros. Se hacen amigos gracias a las mariposas. Carlota le explica que lleva gorros porque tiene una enfermedad, y poco después deja de ir al colegio. Cada día está más enferma, así que Mariano la visita. Mientras ella duerme, él cuelga del techo todas las mariposas que su amiga le ha dibujado.
2017/06/15
HITZAK OSATU
Silabak ordenatu eta sei hitz osatu.
Koloreak eta letra tipoak kontuan izan.
Irria aldizkaritik hartuta
2017/06/06
IPUINA: Algún día
Gaur ez daMartxoaren 8a NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA, baina egokia iruditu zaigu ipuin maitagarri hau berriro blogera ekartzera. Honen bitartez hemen duzue gure omenaldi xumea emakume guztiei.
Hoy os proponemos este entrañable cuento para darnos bonito paseo por la vida. Que lo disfrutéis.
2017/06/05
2017/06/02
ESKOLAKO BAZTERRETAN ARTEA NAGUSI
Maila handiko margolariak ibili dira eskolan eta horrelako artelan ederrak utzi dikigute pasilloetan.
2017/06/01
2017/05/30
1. MAILA: koadernoak
Lehenengo mailakoak pozik etorri dira haien koadernoak erakustera. Aurrerapen handia egin dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte: zientzia astea, emakumeen eguna, Orioko egonaldia, Donostia, Legazpiko jaiak...
Ea gustatzen zaizuen.
2017/05/26
ESKOLETAKO LIBURUTEGIEN EGOERAZ
Eskoletako liburutegien egoera ikusirik, blog honetara ekarri nahi izan dugu Donostiako Ikastetxe Publikoko Zuzendariek Hezkuntza Ordezkaritzara bidalitako idatzia.

GIPUZKOAKO HEZKUNTZA ORDEZKARITZA
DELEGATU ANDEREA
Gema Gonzalez de Txabarri
Arduradun hori:
Ikasturte honetan, aurrekoetan bezala, egunez egun liburutegi mediatekei erabilera anitza eman zaie. Gure ikasleentzat, bere garapenean aurrera egiteko, espazio hezitzaileak dira. Bertan irakur zaletasuna piztu, irakurketa landu, sormena garatu, informazioa eskuratu, etxerako lanak egiteko espazioa eskaini, teknologia berriak erabiltzeko aukera luzatu, maileguak egin, jakinduria osatu… bezalako ekintzak egiten dira.
Lan hau oso zaila izan da lanaldi erdiko arduraduna soilik izan den ikastetxeetan, baina ahal izan den neurrian aurrera egiten saiatu dira.
Datorren ikasturteari begira, liburuzaina lanaldi erdiz izan duten ikastetxeek figura hau galduko dutela jakinarazi zitzaigun eta ez gaude erabaki horren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzeko prest.
Isileko lan handia egiten da liburutegi-mediateketan eta horren onuradun ikasleak, irakasleak, familiak eta auzoa bera dira. Ez al du urtetan aurrera eraman den proiektu honek aurrera jarraitu ahal izateko inbertsio minimo bat merezi?
Zuen erabakia berraztertu eta ikastetxe guztietan liburuzainaren figura ezartzea eskatzen dizuegu, ikastetxeetan hezkuntzan ereindako ahalegin guztien fruitua herriak berak jasoko baitu.
DONOSTIAKO ESKOLA PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK
Donostian, 2017ko maiatzaren 18an
2017/05/11
2017/04/28
HERRIKO JAIAK 2017
Herriko jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
Ondo pasa!
Pinchad en la imagen para ver el programa
2017/04/24
ELKARBITZA ASTEA ESKOLAN
Urtero bezala, udaberri honetarko eskolako Elkarbizitza-Hezkidetza taldeak ekitaldi ugari prestatu du honen inguruan. Aurten, "BOLONDRES LANA" izango da gaia, eta apirilaren 24-28 bitarteko astean burutuko da. Horretarako maila bakoitzak solasalditxo bat izango du
beheko taulan ikusten den bezala.
Bisitarien etorreraren aurretik, gaia jorratuko da gelan eta galderak prestatuko dira.
Saioa bukatu ondoren landutakoa ormairudi baten irudikatuko da.
Azkenik lan hauek guztiak eskolako "Elkarbizitza txoko morean" jarriko dira ikusgai.
Asteari bukaera ederra emateko, ostiral arratsaldean, maila bakoitzak beste bati zerbait eskeiniko dio:
ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak, dantza...
Ikus berria Goierriko Hitzan
Bisitarien etorreraren aurretik, gaia jorratuko da gelan eta galderak prestatuko dira.
Saioa bukatu ondoren landutakoa ormairudi baten irudikatuko da.
Azkenik lan hauek guztiak eskolako "Elkarbizitza txoko morean" jarriko dira ikusgai.
Asteari bukaera ederra emateko, ostiral arratsaldean, maila bakoitzak beste bati zerbait eskeiniko dio:
ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak, dantza...
Ikus berria Goierriko Hitzan
2017/04/14
2017/04/06
IPUINA: konta dezagun sekretu bat
Hementxe dugu liburutegian landu dugun ipuin eder hau berriro etxean irakurri ahal izateko. Ez ahaztu "loretxoa" abestia enzutea eta ikastea, ipuin honekin harreman handia du eta.
Eta gure ipuinean gertatzen den bezala, ikusi museo honetako
koadroetan ere, zer gertatzen den.
2017/03/31
20. KORRIKA BADATOR
Hogeigarren korrika badatorkigu aurten. Dakizuenez, bi urtean behin egiten den ekitaldia da.
Antolatzaileen aholkua jarrituz IRRIA aldizariaren 59. zenbakitik digitalizatu dugu material hau eskolan lantzeko. Ikus dezazuen etxean ere, blogean jartzen dizuegu.
Haur Hezkuntzarako materiala
Lehen Hezkuntzarako materiala
Aurtengo abestia
2017/03/30
ARGAZKI RALLY-A ESKOLAKO PASILLOETAN
Aterix eta Obelisen irudian klikatuz gero, eskolako pasilloetan zehar egindako argazki batzuk ikusteko aukera izango duzue. Ea gustatzen zaizkizuen!
Pinchando en la imagen, podremos ver una serie de fotografías realizadas en
los pasillos de la escuela. ¡A ver si os gustan!
2017/03/24
3. MAILA: ANTTON KAZABON IDAZLEAREKIN
"Bi kutxatxo" izeneko liburua irakurri ondoren, Antton Kazabon liburuaren idazlea etorri zaigu eskolara. Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.
Anttonek, ondo asko adierazi digu oso trebea dela bertsotan.
Hona hemen gure izenekin jokua eginez botatako batzuk:
OLAIA: Beti zara horren alaia.
MALEN: Egin ba galdera ahaztu baino lehen?
JANIRE: Zure galdera erantzuteko zai nago ni ere.
SOFIA: Neska polita da. hori da egia.
ERIKA: Nola etorri naiz Oiartzundik? kotxez ala korrika.
SARA: Zu ere hemengoa zara?
JOAN: Aurrena etorri eta gero Joan.
DAVID: Encantado Goliat
JOSEBA: Ez daukazu galderarik, ke ba!
EKAITZ: Oiartzundik zu ikustera propioa etorri naiz. Etor naiteke maiz.
ZINEB: Zu hor ta ni hemen.
JESÚS: Hurrena ekarri bi txupatxus.
GARI: Ekin al diozu gaur goizean lanari?
BAITA ERE AHO KORAPILO SORTA EDERRA UTZI DIGU:
Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
Dendan den-dena dago dilindan.
Gora gure garo giro beroa.
Kontuz! katu kaka ketan kotan.
Hamar mamu eme hemen omen.
Azken zakur zeken zikina zokoan.
Opor apur piper paper papur.
Arren hurren haurren irria aurren.
Nik nonahi nuen nahi nuena.
Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
Bi idi adi-adi dudan daude.
Ihintzak hitzak zintza bitza.
Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
Etzi hautsi etxe hantxe zortzi eltxe bitxi.
Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
Lau kilo kola kili-kolo kalean.
Bareak bira beroa buruz behera.
Oilar gandor gorri berri hori larri.
2017/03/23
ESKOLETAKO LIBURUTEGIAK
Eskoletako liburutegiak ezinbestekoak dira.
Las bibliotecas escolares no son útiles o inútiles, son sencillamente necesarias
La implementación de programas de apoyo al desarrollo de bibliotecas escolares en los centros educativos es una cuestión de voluntad política. Las bibliotecas escolares pensadas como recursos educativos en manos del profesorado para su quehacer docente y al servicio de la comunidad educativa, son una opción pedagógica que responde a una intención específica.
Así pues las bibliotecas escolares no es que sean consideradas útiles o inútiles por parte de la administración, nadie discute su valor. Lo que se pone entre dicho es si son necesarias o no. Este es el problema real que tenemos sobre la mesa.
2017/03/20
UDABERRIA
Udaberria ate joka dugu:
Aste osorako eguraldi kaxkarra iragarrita izan arren, gaur goizean udaberrian sartzen gara. Egunaren luzera eta gauaren luzera a berdina da. Hamabi ordukoa.
¿Cuándo empieza la primavera 2017? Desde 2007 hemos tenido, en el hemisferio norte, como día de cambio de estación el 20 de marzo, sin embargo, las horas entre los diferentes años sí que han variado. Este año podremos considerar que ha llegado la primavera 2017 a las 10.28 UTC, es decir, a las 11.28 hora peninsular, 10.28 en Canarias. En el hemisferio sur sin embargo tendrán que esperar hasta el 22 de Septiembre para que la primavera 2017 llegue.
(Gehiago jakiteko)
EMOZIOEN DADOA
Ikastetxe gehinetan bezala gurean ere emozioak landu egiten dira modu eta maila ezberdinetan. Eskulanaren bat egiteko gogoarekin ba zabiltzate, hona hemen "emozioen dadoa".
Guk gurea egin dugu. Orain jolas bat asmatzera!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

















