Oporrak hartu aurretik azkeneko egun hauetan, eskolako sarreran erakusketa interesgarri bat izan dugu bosgarren mailako ikasleek antolatuta. Benetan proiektu interesgarrikak ikusi dira bertan. Batek daki zientzia eta teknologia mailan gure ikasleak noraino helduko ote diren. Segi horrela. Zorionak!
Bigarren mailakoak ere ez dira makal ibili. Historiaurrea landu, Oinatiko Arrikutz kobazuloa bisitatu eta ederki asko apaindu dute pasiloa ikasitakoarekin. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina