Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2017/03/24

3. MAILA: ANTTON KAZABON IDAZLEAREKIN

"Bi kutxatxo" izeneko liburua irakurri ondoren,  Antton Kazabon liburuaren idazlea  etorri zaigu eskolara. Harekin solasaldi atsegin eta ederra egin dugu eta bertan asko ikasi ere.

   
Anttonek, ondo asko adierazi digu oso trebea dela  bertsotan. 
Hona hemen gure izenekin jokua eginez botatako batzuk:
OLAIA: Beti zara horren alaia.
MALEN: Egin ba galdera ahaztu baino lehen?
JANIRE: Zure galdera erantzuteko zai nago ni ere.
SOFIA: Neska polita da. hori da egia.
ERIKA: Nola etorri naiz Oiartzundik? kotxez ala korrika.
SARA: Zu ere hemengoa zara?
JOAN: Aurrena etorri eta gero Joan.
DAVID: Encantado Goliat
JOSEBA: Ez daukazu galderarik, ke ba!
EKAITZ: Oiartzundik zu ikustera propioa etorri naiz. Etor naiteke maiz.
ZINEB: Zu hor ta ni hemen.
JESÚS: Hurrena ekarri bi txupatxus.
GARI: Ekin al diozu gaur goizean lanari?



BAITA ERE AHO KORAPILO SORTA EDERRA UTZI DIGU:
Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
Dendan den-dena dago dilindan.
Gora gure garo giro beroa.
Kontuz! katu kaka ketan kotan.
Hamar mamu eme hemen omen.
Azken zakur zeken zikina zokoan.
Opor apur piper paper papur.
Arren hurren haurren irria aurren.
Nik nonahi nuen nahi nuena.
Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
Bi idi adi-adi dudan daude.
Ihintzak hitzak zintza bitza.
Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
Etzi hautsi etxe hantxe zortzi eltxe bitxi.
Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
Lau kilo kola kili-kolo kalean.
Bareak bira beroa buruz behera.
Oilar gandor gorri berri hori larri.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina