Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2016/03/27

EGIA BOROBILA

Hona hemen Picasso eta Dalí margolari ospetsuak, lanean.


No es una gran verdad que una única realidad puede tener diferentes puntos de vista?

2016/03/22

IPUINA / CUENTO: El elefante encadenado

Irudian klikatu  ipuin eder hau entzuteko.
Testoa ikusi  / Ver el texto.

-  Ipuina bakarrik?;  Egia al da ipuinak dioena? 
-  ¿Solo un cuento?; ¿Es verdad lo que plantea?

2016/03/18

ARGAZKI RALLY-A

Argazki kamara hartuta eta eskolako pasilloetan ibili ondoren, hona hemen ikusi duguna. Ea gustatzen zaizuen.

2016/03/17

HIRU TXERRITXO MUSIKALAK

Hona hemen  ipuin ezagun hau  musika klasikoa lagunduta.
 Benetan ederra!
Pinchando en la imagen accedemos al cuento de los tres cerditos a ritmo de música clásica.

2016/03/11

TXUKUNTASUNA GARRANTZITSUA DA

Imaginazioa erabiliz, hona hemen eguneroko eskuartean ditugun tresnen aplikazio berriak. Ea berriren bat asmatzen duzuen.


Objetos cotidianos y diferentes usos de los mismos utilizando la imaginación.

2016/03/08

NAZIOARTEKO EMAKUMEEN EGUNA

Gaur, egun aproposa izan daiteke etxeko txikitxoekin, berdintasuna aldarrikatzen duen ipuin eder hau irakurtzeko. Beraz, tartexoa hartu eta animatu irakurtzen.


Ea gustukoa duzuen abesti zoragarri hau.

2016/02/29

GAUR OTSAILAK 29

Dakigun bezala aurten otsailak 29 egun ditu. 2016 urtea  bisurtea baita. Gaztelaniaz, bisiesto esaten dugu.
Hitz hau latinetik dator :


Julio Cesar Erromatar Enperadoreak "juliano" izeneko egutegi hau ezarri izan ez balu, ba al dakizue zein datatan egongo ginateke?  Hau guztia eta gehiago jakiteko, ondoko irudian klikatu.

2016/02/22

MIKROIPUINAK - Ipuin motzak

NIRE ETXEKO ATARIA
Igande arratsalde euritsu eta aspertu batean,
leihotik begira jarri nintzen. Korrika zetorren
neska batek atentzioa deitu zidan. Ez dakit
ongi zergatik baino larrituta zegoela ematen
zuen. Nire atarian sartu zenez nora joanen ote
zen pentsatzen hasi nintzen. Bigarren pisuko
gazte zaratatsuenera agian? Edo laugarrenean
bizi den amona hiztunarenera? Ez, lau katuekin
bizi den andre bakarti eta misteriotsuaren
etxera seguraski. Hori pentsatzen ari nintzela,
bat-batean nire etxeko txirrina jo zuen. Harrituta
ateko zulotik begiratu nuen eta neska
hura nire atearen parean zegoen: neska ezezagun
bat atean, korrika etortzea… Zerbait
arraro sentitu nuen une horretan. Ez nintzen
irekitzen ausartu, beldur nintzen.
Amaia Aierdi Mariñelarena

Ipuin hau gustura irakurri baduzu, klikatu ondoko irudian.

CUENTO: LA RANA QUE SALIÓ DEL POZO

Irakurri ipuin motz eta eder hau.


Un grupo de ranas iba de excursión por el bosque cuando, sin darse cuenta, tres de ellas cayeron en el interior de un pozo. El resto se reunió alrededor del agujero, pero al observar lo profundo que era les dijeron era prácticamente imposible salir de allí, que jamás llegarían hasta arriba.

Aún así, las tres ranas comenzaron a saltar para intentar escapar del pozo, pero por más que se esforzaban no llegaban a alcanzar ni la mitad de la distancia. Desde arriba las otras les decían que no valía la pena malgastar las fuerzas así, que el esfuerzo era totalmente inútil, que podían darse por muertas.

Finalmente, una de las ranas se dio por vencida y murió. Las otras dos seguían saltando y saltando, a la vez que desde arriba les gritaban que era inútil, que no se agotasen. En unos minutos la segunda rana también se dio por vencida, se quedó parada y murió.

Pero la última rana saltaba y saltaba, y cuanto más saltaba más le gritaban desde arriba para decirle que era imposible. Y cuanto más le gritaban más saltaba, tanto saltó que, de pronto, sin saber muy bien cómo, se apoyó sobre un saliente del pozo y de ahí a otro y desde ahí consiguió salir del agujero.

Una vez a salvo, las otras ranas le preguntaron:
- ¿No oías lo que te decíamos?
- ¿Qué? -contestó la rana acercándose aún más al resto.
- ¡Que si no oías lo que te decíamos! -le gritaron más fuerte al oído.

- Ah, no muy bien, la verdad es que soy prácticamente sorda y de lejos sólo oigo ruido. Pero por vuestros gestos sabía que me estabáis animando para que saliera, y gracias a esos ánimos finalmente lo he conseguido.

2016/02/18

5. MAILA: IPUIN KLASIKOAK BERTSOTAN

Bosgarren mailako ikasleak gara eta "lengua y literatura" arloan egindako lana aurkeztu nahi dizuegu. Betiko ipuin klasikoetan oinarrituta bertsio bereziak egin ditugu eta errimak geure modura jarri ditugu. Gustura ibili gara lana egiten eta pozik gaude emaitzarekin. Ea gustatzen zaizuen!

Somos los alumnos y alumnas de quinto curso y os queremos enseñar el trabajo que hemos realizado en rima libre basado en  diferentes cuentos clásicos. Nos ha gustado hacerlo y estamos contentos con el resultado. ¡A ver si os gusta!
Ipuin hauenkin egin dugu lan. / Cuentos con los que hemos trabajado.
El soldadito de plomo, los tres cerditos, Hansel y Gretel, el patito feo, Pinocho,l a bella durmiente, el gato con botas, el flauutista de Hamelin, Pulgarcito, el gigante egoista, Alí Babá y los cuarenta ladrones, el traje nuevo del emperador y la sirenita

2016/02/11

IPUINA: ELMER

Zenbait gelatan ipuin hau landu duzuela jakinda, irudian klikatu eta Elmer elefantea koloretsuaren ipuin 
ederrarekin gozatu.


Ondoren Beatriz Montero ipuin kontalariaren bertsioa gaztelaniaz. 
A continuación la versión en castellano que realiza la cuentacuentos Beatriz Montero.

2016/01/26

5 URTE: ALFABETOA, LETRA GUZTIEN ETXEA

Ttarttalo argitaletxearen txartel bitxian oinarrituta, hizkiak ikasteko dokumento hau prestatu dugu. 
Erabili eta ikasi!
  Lau eta bost urteko umeentzat - Para niños y niñas de 4 y 5 años.

2016/01/25

BLUES STAY AWAY FROM ME

Badakigu gure artean musika zaletuak ba gaudela eta, denon gozamenerako uzten dizuegu ondoko bideo hau:  "slide guitar" teknikarekin egina dago eta abestiaren izena da "Blues stay away from me". 


2016/01/22

5. MAILA: IPUINA




Bosgarren mailako ikasleek eta "¿Me quieres mamá?" izeneko ipuinean oinarriturik, lan bikaina egin dute amari oparitzeko.Osorik egin dute dena. Testoa asmatu, marrazkiak egin eta informatizatu. Zorionak!

2016/01/19

LAU TEILATU & XALBADORREN HERIOTZEAN

Hona hemen bi abesti enblematiko hauen bertsio ederra eta ezezaguna. Ea gustukoa duzuen!

 

2016/01/14

1. MAILA: URA ZURE LAGUNA DA

Liburutegian landu ondoren, hona hemen marrazki bizidunak etxean ere ikusteko. Uraren garrantziaz jabetzeko ezinbestekoa da eta ikusteko oso atsegina. Ondo pasatu!


Gaiarekin lotuta eta irakurketa praktikatzeko, hemen duzue "GLUP-GLUP" izeneko ipuin dibertigarri hau.

5 URTE: HITZEKIN JOLASEAN

Irakurtzen ikasteko txostena.

2016/01/11

MAITASUNAREN ALDARRIKAPENA

              Maitasunak ez du generorik.                                  El amor carece de género. 
                 Maitasunak ez du arrazarik.                                    No entiende de razas. 
              Maitasunak ez du minusbaliotasunik.                              Ni de discapacidades. 
                 Maitasunak ez du adinik.                                                   No tiene edad. 
             Maitasunak ez du erlijiorik.                                                          Ni religión.
 

2016/01/10

MORTADELOREN PENTSAMENDUA


"La lectura perjudica seriamente a la ignorancia."

2016/01/07

ABESTIA: Loretxoa

Hemen uzten dizkizuegu Benito Lertxundik aspaldian kantaturiko bertso hauek. Ea ongi pasatzen duzuen umea eta lorearen  istoriotxoarekin.




Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
«Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko.»

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.

2015/12/23

GABON ABESTIAK

Irudian "klik" eginda  gabon kanta ezagun hauek abesteko aukera paregabea duzue. Animatu etxean eta kantatu senideekin.

2015/12/22

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero gaur goizean  egin digute urteroko bisita eskolan.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. 
Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira astoaren gainean.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat 
eskutitz beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2015/12/17

IRAKURKETARAKO GIDA: 2015eko gabonak

Eskolan egin ohi dugun bezala, gabon hauetan ere ikasle eta gurasoentzat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz gaztelaniaz aeta ingelesez argitaratutako libruak dituzue. Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.

No queremos que lleguen las navidades sin antes presentaros esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), siendo  todos ellos muy interesantes.
 Encontraremos bibliografía en euskara castellano e inglés.

2015/12/04

DURANGOKO AZOKA 2015

Badator  Durangoko  azoka.  Aurten berrogeita hamargarrena.
Abenduaren 4tik 8ra.

2015/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Ikastetxeko pilotalekuan urtero bezala ekitalditxoa burutuko dugu. Bertan, "zazpi jauzi" dantza, bertsoak abestu, pankarta zabaldu, konpromisoak idatzi, eta  eta flashmob (Sweet Mary) egingo dugu. Guraso guztiak gonbidatuta zaudete eta gurekin parte hartzera animatu nahi zaitutegu. (Informazio gehiago)