Anjel Lertxundi eta Antton Olariaga Batbirulau! liburuan oinarrituta, hona hemen aho-korapilo dibertigarria.
Guk hiru mailatan sailkatu dugu elkarrizketatxo hau.
Aukeratu zeurea eta irakurtzera!
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
LEHENENGO ZAILTASUN MAILA: Hemen bizi al da Patxi?
Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi bizi baitira:
Goiko Patxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi, goiko Patxi teilatupekoaren azpiko Patxi erdikoaren azpikoa.
Horiek ez dira ez Patxi asko, ez Patxi gutxi.
Horiek hiru Patxi besterik ez dira:
Patxi goikoa.
Patxi erdikoa eta
Patxi behekoa.
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ZAILTASUN MAILA: Hemen bizi al da Patxi Putxi?
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
BIGARREN ZAILTASUN MAILA: Hemen bizi al da Patxi Putxi?
Hemen hiru Patxi Putxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi Putxi, goiko Patxi Putxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi erdikoaren azpikoa.
Horiek hiru Patxi Putxi besterik ez dira:
Patxi Putxi goikoa.
Patxi Putxi erdikoa eta
Patxi Putxi behekoa.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
HIRUGARREN ZAILTASUN MAILA: Hemen bizi al da Patxi Putxi Ibargutxi?
Bai eta ez, ez eta bai,
Hemen hiru Patxi Putxi Ibargutxi bizi baitira:
Goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoa.
Erdiko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpikoa, eta
beheko Patxi Putxi Ibargutxi, goiko Patxi Putxi Ibargutxi teilatupekoaren azpiko Patxi Putxi Ibargutxi erdikoaren azpikoa.
Horiek ez dira ez Patxi Putxi Ibargutxi asko, ez Patxi Putxi Ibargutxi gutxi.
Horiek hiru Patxi Putxi Ibargutxi besterik ez dira:
Patxi Putxi Ibargutxi goikoa.
Patxi Putxi Ibargutxi erdikoa eta
Patxi Putxi ibargutxi behekoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina