Gaur, abenduak 21, San Tomas Eguna, gabonetako
opor hasiera eta neguaren hasiera.
Ipar hemisferioan udazkenari agur esango
diogu gaur. Neguak 88 egun eta 23
ordu iraungo du, 2019ko martxoaren 20ra arte. Neguko solstizioa urteko egunik laburrena eta
gaurik luzeena da.
Eguerdian Eguzkia urteko punturik baxuenera iristen da eta
hemendik aurrera, gauak pixkanaka laburtzen joango dira argi orduak
nagusituz.
Ipar poloan eguzkia ez da ateratzen egun
osoan; 24 orduko gaua izaten da, eta egoera hori zenbait egunetan luzatzen da. Hego hemisferioan, berriz, ekainaren 21-22an izaten da neguko solstizioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina