Gaur abenduaren 21ean, Donostiako alde zaharreko enparantzan egongo da urteroko txerri erraldoia. "Gilda" izena du aurtengoa, eta Leitzatik dator. 340 kilo inguru pisatzen du. Donostiara inguratzen zaretanak ikusteko aukera izango duzue.
Hona hemen gaur abesten den bertsoa:
"San Tomaseko feria
txorizoa ta ogia,
lapurrak ere badalbitzala
Aspaldian baserritarrak jaisten ziren Donostiara, baserriko nagusieei errentak ordaintzera.
Ondoren egun pasa gelditzen omen ziren giro onean.
Horrela sortu zen festa hau.
Bilbon ere, azoka ederra antolatzen da
Donostian eta Bilbon daudenak pasa dezatela ondo eta besteok, txistorra pintxo bat hartuta nonbaiten ospatuko dugu ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina