Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2015/05/07

XALBADORREN HERIOTZEAN

Jakin izan dugu ari zaretela lantzen "Xalbador heriotzean" abesti ederra. Klikatu irudian eta Erramun Martikorenarekin batera abesteko aukera paregabea duzue.


Xabier Letek idatzitako kategoriko bertsoak ditugu honako hauek eta gaurko euskaldunontzat ia ia himnoa bihurtu zaigu abestia.  Jakin behar da ere abesti honen atzean zer dagoen;  Xalbador bertsolari handiaren heriotza, hain zuzen ere.

Begiratu hemerotekan topatu duguna. "El Pais" egunkariak 1976ko azaroaren 10ean publikatutakoa.

 Xalbador, el mejor bertsolari que posiblemente ha dado el pueblo vasco en lo que va de siglo, murió ayer de una dolencia cardíaca  en su pueblo natal de Urepel en Benafarroa, mientras varios millares de personas le hacían un homenaje. En silencio y sin que nadie se diera cuenta, Xalbador se levantó de la mesa presidencial a eso de las seis menos cinco de la tarde, como quitándole importancia a su propia enfermedad. «Huyó de la gente -nos diría luego un testigo- para morirse. Presintió que le fallaba el corazón para siempre, pero no quiso que los demás lo supiesen.» En una pequeña escuela próxima intentaron reanimarle inútilmente. Su corazón cansado no pudo superar las emociones del día. Fuera, en el frontón abarrotado, seguía el homenaje a Xalbador. 
EL PAIS, 10 noviembre de 1976.

Xabier Leteren bertsio ederra entzun ondoren, hemen ditugu abestiaren notak, jostailuzko tekaltuarekin, xirularekin....  umeak nahiz gurasoak praktikatzeko solfeorik gabe.  Animatu, oso erraza da eta.

























Ikus dezagun orain, 1967ko Bertsolari txapelketa Nagusian, Xalbadorrek botatako bertso ospetsuak:

 Anai-arrebak, ez, otoi, pentsa 
neure gustora nagonik,
poz gehiago izango nuen 
albotik beha egonik.

Zuek ezpazerate kontentu
 errua ez daukat ez nik,
 txistuak jo dituzute bainan 
maite zaituztet oraindik!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina