Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/02/13

4. MAILA: EUSKAL IDAZLEAK - Tere Madinabeitia kazetariarekin solasaldian

Laugarren mailako ikasleek "Euskal Idazleak" lan monografikoari bukaera emateko eta gelan landu ondoren, Tere Madinabeitia herriko kazetari ezagunarekin solasalditxo bat antolatu dugu liburutegian.
Tere, Brinkolakoa da eta Domingo Agirre ikastetxeko ikasle ohia. Hemen bukatu eta Oñatin jarraitu zituen ikasketak; handik Bilboko Unibertsitatera kazetaritza egitera. Gaur, eskolako bi ikasleen ama  eta gurasoen elkarteko partaidea da. Betidanik irakurle amorratua izan da eta idaztea gustoko du. Jendea elkarrizketatzea da gehien gustatzen zaiona. Bere grabagailua hartu, solasaldian aritu eta ondoren artikulua idaztera. Fantasia mundua eta ipuingintza ez du jorratzen. Imajinazio handia behar dela dio.
Toki ezberdinetan ibili da lanean eta liburu ugari idatzi du. 



Begiratu liburutegirako opari gisa ekarri dizkigun liburuak. 
Mila esker Tere gurekin izateagatik,  eta beste bat arte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina