Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/02/05

4. MAILA: BIOGRAFIAK LANTZEN

Laugarren mailako ikasleak, biografiak lantzen ari dira. Gaztelaniaz asmatzaileen biografiak eta euskaraz, euskal idazleen biografiak.
Urrutiegira joan gabe eta eskolan bertan idazlea eta irakasle den Mari Romero dugunez, gurera etorri da  eta bere liburuaren aurkezpena egin die ikasleei. Ondoren solasaldian aritu gara.


Marik bere biografia idazti du.  "La casa de la buhardila"  izenekoa. Hura idazteko beharra nola sentitu zuen adierazi digu. Benetan istorio polita eta hunkigarria.

Liburua bukatu ondoren eta ezagun baten bitartez Bernardo Atxaga idazle ospetsuaren eskutara heldu zen. Honek  kritika baikorra egin zion.
Ondoren Marik bere biografia euskaratu zuen. "Ganbarako etxea"
Beraz irakurgai dugu biografia hau euskaraz zein gaztelaniaz.





Ikasleen artean, batditugu zaletuak eta liburxka ederrak egiten dituzuenak; baina ez ahaztu sekula, idazleak izan aurretik irakurle finak izan behar duzuela.
Eta Marirentzat, animo eta idazten jarrai dezala;  txori batek esan digu zerbait gehiago badabilkiola buruan eta... 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina