Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2014/12/25

GABONAK ONDO PASA / FELIZ NAVIDAD

                      Eguberri  zoriontsuak  opa  dizkizuegu.


2014/12/19

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Mari Domingi eta Olentzero eskolara etorri dira gaur goizean astoa ate ondoan lotuta utzi ondoren.
Txikiak pozik eta urduri hurbildu zaizkie gabon kantak abestera. Ondoren  eskutitzak jaso eta Arantzazuko haur eskolara  abiatu dira.
Orain  mendian gora daude berriro eta astoa oso nekatuta omen doa, soienan zaku erraldoi bat eskutitzez beteta daramalako.
Agur Olentzero  eta gabon gaua arte! 

2014/12/12

"PLATERO Y YO" - 100 urte

Google bilatzaileak jakinarazten digun bezela "Platero" astoak 100 urte betetzen ditu


http://es.wikipedia.org/wiki/Platero_y_yo

Centenario del famoso burro "Platero", creado por Juan Ramón Jiménez.


Jakin ezazue  euskarazko bertsioa badugula:

  • ISBN: 978-84-89212-91-6
  • EAN: 9788489212916
  • Argitaletxea: EDICIONES BETA III MILENIO S.L
  • Hizkuntza: Euskera
  • Edizioa: 2008

OPARI KATALOGOA / CATÁLOGO DE REGALOS

Opari bat egin behar duzula eta ez dakizula nondik hasi?
Klikatu irudian eta beharbada zerbait interesgarria aurkituko duzu.


Si tienes que hacer un regalo y andas un poco despistado, 
quizá te sirva de ayuda este catálogo.

2014/12/11

PUBLIZITATEA BAKARRIK?

Publizitatea bai, baina zerbait gehiago ere.
Denontzat gomendagarria bada, gurasoentzat ezinbestekoa.

2014/12/10

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur abenduak 10,  Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna.

klikatu irudian aldarrikapena ikusi ahal izateko.

2014/12/05

IRAKUR GIDA: 2014ko gabonak

Urtero bezala, ikasle eta gurasoentat irakur gida xume bat prestatu dugu. Euskaraz, gaztelaniaz  eta ingelesez argitaratutako libruak ikusiko dituzue bertan.  Adinaka sailkatuta daude eta denak dira oso interesgarriak.
Gida hau ikastetxeko sarreran, Arantzazu haur eskolan eta liburutegian izango dugu ikusgai. 
Ikasleek ere, etxera eramango dute gabonetako informearekin batera.



Presentamos esta pequeña guía de lectura que hemos preparado con ilusión para nuestro alumnado, incluyendo también alguna referencia para padres y madres. Los libros están clasificados por edades (de 0 a 100 años), y todos ellos son muy interesantes.
 Esta guía estará en la entrada de la Escuela, en el parvulario Arantzazu y en la biblioteca. También se le repartirá al alumnado junto con el informe del primer trimestre.

2014/12/04

49. DURANGOKO AZOKA

Ate-joka dugu euskal liburu eta kulturaren azoka eder hau. Aurten 49. edizioa da. Kultur ekintza ugari eta egun polit bat igarotzeko primerako aitzikia.  Anima zaitezte!! 

 Durangoko Azoka euskal kulturgintzaren bilgune bihurtuko da, urtero moduan, abendu hasieran, aurten 5etik 8ra. 500 sortzaileren nobedadeak aurkeztuko dira bertan eta 150 ekitaldi burutuko dira, hala nola, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak. 
Euskal liburu eta disko azokaren aurtengo edizioa, 49.ena, nobedadeekin dator, gainera. Liburu eta diskoen autoekoizpenerako gune berri bat sortu da, baita gogoetarako beste bat ere, eta instagram argazki lehiaketa bat antolatu da.
 Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira. Okzitaniako kultura izango da gonbidatua eta Anuntxi Arana euskal mitologian adituari emango zaio Argizaiola saria.

Iturria: Diario Vasco


La 49 Feria del libro y el disco vasco, que se celebrará en esta Durango del 5 al 8 del próximo mes de diciembre, contará este año con un nuevo espacio dedicado a la "reflexión" sobre las inquietudes y retos del sector cultural en Euskadi.

Estas actividades, se enmarcan dentro del programa habitual de actos de Durango Azoka, se pretende fomentar la reflexión sobre el sector cultural vasco. El nuevo espacio se sumará a los ocho que cada año se habilitan en esta feria, dedicados a fomentar los encuentros entre autores y público, las artes escénicas o la música, entre otros ámbitos.

La primera jornada se dedicará al público escolar y reunirá durante el día de apertura a 1.170 niños y niñas de 36 centros educativos, que tomarán parte en más de treinta de actividades.



2014/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA: Abenduak 3


Kaixo,

Ni naiz, zure bizitzako lehenengo egunetatik zure alboan dagoena, komunikatzen lagundu zizuna. Hasierako egunetan esaten zenituen astakeriak zuzentzen zizkizun inguruko jendeak, nire arauen arabera, eta nahiz eta jendeak barre egin, txikia zinenez onartuta zeuden zure ahotik ateratako hitz alrebesak. Helduekin beste zerbait gertatzen zait, oso nahasia naiz eta maite nautenek ez dute nirekiko akatsik onartzen, dena zuzentzeko joera dute, eta honek pertsona asko nitaz lotsatzea ekarri du.

Zuzenketak eta lotsak tarteko, denboraren poderioz nigandik urruntzen joan da jendea, eta niganako konfiantza albo batera uzten hasi. Zoritxarrez honela galdu dut prestigioa ,eta ziur nago, guztiok errespetatu eta maitatuko bazenidate, orain indartsua izan eta harro hitz egingo zenuketela nitaz.

Zure ahotik atera nahi dut, zure pentsamenduetan sortu, munduan ezagun bihurtu, bihotz guztietara lotu, txikitik handira joan, jendea ni maitatzera motibatu, letra guztiekin jolastu, neure arima kalean usaindu eta neure erritmora dantzatu. Maitatu egin nahi dut, xuxurlatu, lagundu, haserretu, ligatu, borrokatu, zoriontsu sentitu, eta herri baten nortasunaren zati izateaz gain, herriko norbanako bakoitzak niri nortasuna ematea nahi dut.

Zaren bezalakoa nahi zaitut, onartzen zaitut eta maite zaitut. Niri ahoz-aho ibiltzea gustatzen zait, hitzek bizitza ematen didate eta zaila naizela esaten duten arren, ezagutzea merezi duen bihotz handia daukat nire sustrai luzeen artean, beraz, ziur nago nik zu maitatzen zaitudan moduan zuk ere maite nazakezula.

Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.

Aldez aurretiko eskerrak irri batez,

Euskara

2014/12/01

PAPIROFLEXIA - ORIGAMI

Ikusita aurten gustura gabiltzala hegazkinak egiten eta, jakizue askoz gauza gehiago egin daitezkeela paperarekin.
 Hona hemen fitxa batzuk adibide gisara beste zenbait lan egin ahal izateko. Begiratu zein politak gelditzen diren eta animatu egiten etxean. 


2014/11/25

NOLA AUKERATU JOSTAILU EGOKIAK

Jostailuak badatoz. Erosi aurretik komeni da odorengo informazioa irakurtzea. Ea baliagarri gertatzen zaizuen.
Jolastea ezinbestekoa da haurren garapenerako. Jolas-uneak ahalbidetzen tresna jostailua da eta honen aukeraketa ezin da zoriaren eskuetan utzi , ezta publizitateak ezarritakoari besterik gabe jarraitu ere.

Jugar es esencial para el desarrollo durante la infancia. El juguete es una herramienta que facilita los momentos de juego, y su elección no puede dejarse al azar ni seguir los dictados de la publicidad.


JOLASAK  haurren garapen mentala, fisikoa, emozionala eta soziala ahalbidetzen du. Hezitzaileek (aitak, amak, irakasleak...) lekua, denbora eta jolas aritzeko lagunak eskaini behar dizkiogu haurreei.

JOSTAILUEK  jolasa garatzen laguntzen dute eta irudimena, fantasia, eta sorkuntza  sustatzen dituzte. Horrenbestez, garrantzitsua da jostailuak arretaz aukeratzea.


EL JUEGO posibilita el desarrollo mental, físico, emocional y social de niños y niñas. Los educadores y educadoras (madres, padres, profesorado...) tenemos un papel esencial como facilitadores del juego. Debemos ofrecerles espacio, tiempo y compañeros y compañeras para jugar. 

LOS JUGUETES ayudan al desarrollo del juego y potencian la imaginación, la fantasía y la creatividad. Por tanto es importante elegirlos cuidadosamente


ITURRIA: Kontsumobide aldizkaria (9. zkia.)

2014/11/24

IPUINA: BIZILAGUN BERRIAK

Joan den apirilean eta  "Los Profes Cuentan"  txapelketan irabazlea gertatu zen  "Los Nuevos Vecinos",  gure ikastetxean sortutako ipuina, oraingo honetan lankide batzuk euskaratu egin dute.  Benetan lan bikaina. Zorionak eta eskerrik asko!

     

2014/11/20

GENERO INDARKERIAREN AURKAKO LANKETA ESKOLAN

Azaroaren 25ean Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta eskolan lanketa bat egin nahi izan dugu gai honen inguruan. Horretarako  eta beste material bazturen artean honako hau erabiliko dugu: "Derrigorrez, musurik ez", liburua txikiekin, eta "Egunon Printzesa" dokumentala handiekin.

Ante el Día Internacional Contra La Violencia De Género, el próximo 25 de noviembre, estamos trabajando el tema en la escuela. Entre los diversos materiales utilizados, destacamos los siguientes por si os pueden ser útiles:  El libro "Ni un besito a la fuerza", con los pequeños, y el cortometraje "Egunon printzesa!" con los mayores:
Laburmetrai honek, gazteen artean, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako tresna izan nahi du, betiere, haien ikuspuntutik abiatuta. Neska gazte batek, bere egunerokotasunean eta eszena desberdinetan, bikotearengandik pairatzen dituen kontrol egoerak isladatzen dira.

HAURREN EGUNA



http://es.wikipedia.org/wiki/D%C3%ADa_del_Ni%C3%B1oNingún niño vale más que otro. Pequeños, débiles, desarmados. Su boca se inventó para la sonrisa. Sus manos, delicadas, para la caricia no sexual y el juego... Peter Pan lucha, en la Laguna de las Sirenas, con el capitán Garfio. Le arranca el cuchillo del cinturón y va a clavárselo, cuando ve que el pirata está en inferioridad de condiciones, más bajo que la roca, le ayuda a subir. Entonces es cuando el capitán le clava el gancho. Lo que deja inmóvil a Peter Pan no es la herida ni el dolor, sino la deslealtad y la injusticia. Con los ojos muy abiertos, mira horrorizado a su enemigo. Con la petrificada sorpresa del que no entiende el porqué de las cosas. Ningún niño se levantará, ni será el mismo, tras haberlo empujado a la injusticia... Y las guerras deshacen la vida de los niños. En ellas mueren, quedan huérfanos, con responsabilidades muy superiores a sus posibilidades; las escuelas son destruidas o cerradas, y ellos mismos se incorporan a los frentes, con armas cada vez más ligeras, hechas a la medida de sus fuerzas como mortíferos juguetes. Y en los frentes perecen, o se deforman para siempre, destituidas su ternura y su idea del mundo; aniquilado su espíritu por la violencia y por el odio; transformados en minúsculos y ensangrentados guerreros... Si queremos salvarnos, salvemos a los niños. Bien lo sabe la Unicef, que por ello lucha.
Antonio Gala