Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurtengo bertsometa liburuxka argitaratu du. Ea honi buruz zer dioten gure ikasleek:
Bertan, bosgarren mailako ikasleok agertzen gara.
Gurekin batera Gipuzkoako beste ikastetxeetako haurrak ere azalzen dira.
Gure argazkiak eta sortu ditugun bertsoak ikus ditzakezue.
Honekin batera, esan behar dizuegu, maiatzak 13 an eta arratsaldeko 17:30 tan, Legazpiko Latxartegi aretoan bi ipuin bertsotan azalduko ditugula:
Gure gelak "berunezko soldadutxoa" aurkeztuko du, eta besteak "Zapatari txiroa".
Emanaldia ikustera zatoztenak espero dugu gustatzea, ondo pasatzea eta guri asko txalotzea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina