Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/10/17

2. MAILA: BRAILLE EZAGUTZEN

Ba al dakizue zer den tramankulo hau?
Idazteko makina dirudi baina botoi gutxiago ditu.
Braillez idazteko makina da eta itsuek erabiltzen dute.

Bigarren mailako ikasleak, zentzumenak lantzen ari direla eta, etorri zaizkigu liburutegira.
Haiekin batera Raza eta Maixabel etorri dira. Raza, lehenengo mailako ikaslea da eta makina nola erabiltzen den erakutsi digu. Hasieran, eguneko data jarri du eta ondoren gelakide guztien izenak.

Lan bikaina egin du eta harrituta utzi gaitu.  Zein azkar eta txukun egin duen!!!

Denon partetik zorionak Raza eta Maixabeli, benetan saio interesgarri eta aberatsa eskaini diguzuelako.  Asko ikasi dugu zuekin. Mila esker!


Gracias a Raza y Maixabel,  hoy sabemos algo más de BRAILLE.
Es un sistema de lectura y escritura táctil pensado para personas con discapacidad visual, e  ideado por el francés Louis Braille a mediados del siglo XIX.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina