Ikastetxean lantzen dugun irakur-idazketa prozesua eta beste zenbait lan eta berri interesgarri ezagutarazteko tresna.
Blog que aglutina diversas noticias y aspectos relacionados con la lectoescritura y demás aprendizajes, tal y como los trabajamos en nuestro centro.

2012/05/31

MARRAZKI LEHIAKETA

Eskolako artisten lanak erakustera gatoz. Oraingo honetan, higugarren mailako ikasle batek eginiko lan zoragarria. Lan hau saritua izan da.
 ZORIONAK JON!!

Brinkolako zubia

2012/05/30

"LUR" ENTZIKLOPEDIA SAREAN


Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.


Helbide hau kontuan hartu beharko dugu, Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia Tematikoa sarean topatu nahi baditugu.
Lur Entziklopedia Tematikoak, Entziklopedia orokor baten berezko egitura izanik, Euskal Herriari buruzko bost liburuki eta izaera unibertsaleko gaiei buruzko beste zortzi liburuki ditu. Beraz, paperezko formatuan eskuragarri izan den corpusa digitalizatuda eta, orain, Interneten kontsulta daiteke.

2012/05/29

150 HAUR LIBURU, BEHIN ETA BERRIRO IRAKURTZEKO





- Oso liburu gida interesgarria.
- Adinka sailkatua.
- Liburu sarituak eta ondo baloratuak.
- Liburuaren laburpena.
- Zein hizkuntzatara itzulita dagoen
Klikatu irudian PDF ikusteko

Interesante y didáctica guía de lectura clasificada por edades, con resúmenes argumentales, reseñas de autores, mención de premios y que indica en qué idiomas se pueden encontrar.



LIBURUAK SORTZEN LIBURUTEGIAN

Eskolako jangelan gelditzen diren laugarren mailako ikasleak buru-belarri aritu dira liburuak asmatzen eta egiten. Lan hau erabat librea eta bideratu gabekoa izan da.
Egindako lanekin erakusketatxo bat antolatzea bururatu zaie. Ikus ezazue ateratakoa. Zorionak lanean ibili zareten guztiei!!



Hona hemen liburuetariko bat

4. MAILA: SOLASALDI LITERARIOA

Hemen aurkezten dizuegu laugarren mailakoak oraingo honetan eta solasaldi literarioan lantzen ari diren liburua.Abenturan murgildu 
eta liburuaren protagonistarekin batera ondo pasatzea espero dugu.


HEROIA IZAN NAHI ZUEN MUTIKOA
PAPER TXORIAK bilduma
ISBN - 84-8325-658-4

Zertaz doa:  Luisek, handitzerakoan, Justizigile Hegalaria bezalako heroia izan nahi du. Horregatik, jantzi berezi bat eskatu du. Kapa gorria eta turborreaktoredun botak dituena.
Aurtengo gabonetan, bere andereñoak proposatu du behartsuei saskiak oparitzea. Pertsona oso berezi batek lagunduko dio Luisi bere nahiak betetzen.

Egilea: Sylvain Trudel
Marrazkilaria: Teresa Novoa
Itzultzailea: Aitor Arana
Marrazkiak: zuri beltzez
Orrialdeak: 64
Adina: 8 urtetik aurrera

2012/05/28

INGELERARAKO HIZTEGIA

Ingelera ikasteko oinarrizko hiztegi bisuala aurkeztu nahi dizuegu. 
Web orrialderako lotura blogaren eskubiko zutabean duzue.
Klikatu irudian, ikusi eta ikasi
Presentamos un diccionario visual básico para inglés. Esperamos que os guste. Mantendremos este enlace en la columna derecha del blog.

2012/05/25

NATURA ARRISKUAN

Ea zer sentitzen dugun bideo hau ikusi ondoren.
Bideo hau Pazifikoko uharte batean grabatuta dago. Uharte honetan hegaztiak izan ezik, ez da inor bizi. Gertuen duen populazioa 3200 kilometrotara  dago.


Observad lo que  les ocurre a los albatros en una isla del océano pacífico situada a 3200 km. del lugar habitado más próximo.

2012/05/24

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU


Ekainaren 30 arte, martxan da Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainaren seigarren edizioa. Egitasmoa tokian tokiko euskaldunon elkarteen, udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker jarriko da martxan eta herrietako eragileen arteko harremana bultzatzea ere badu helburu. Seigarren edizio honek badakar berrikuntzarik. Bi zozketa egingo dira liburutegi bakoitzean, maiatzean eta ekainean parte hartuko duten irakurleen artean; sariak noski, irakurtzen eta gozatzen jarrai dezaten lagunduko duten erosketa-txartelak izango dira. Horiei, tokiko elkarteek, egitasmoaren inguruan antolatuko dituzten ekintzak gehitu behar zaizkie; solasaldiak idazleekin, liburu azokak, ipuin kontaketak,…. 

15 herritan egongo da martxan kanpaina hau datozen bi hilabeteotan, tokian tokiko Euskaldunon Elkarteek sustatuta: 


 • Araban: Aramaio ( Txirritola ), Urkabustaiz ( Lan eta Jolas), Legutio ( Udal liburutegia) eta Zuia  (Bidabarri)
 • Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan ), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama  (Zorrizketan) eta Zamudio ( Lagatzu)
 • Gipuzkoan: Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia ( Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun ( Irun Iruten)
Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).

2012/05/23

IPUINA / CUENTO: El globito rojo

Osoa behar duzue ikusi
hasieratik hasten den ipuina, 
eta bukaeran bukatzen ez dena.



Disfrutad con este cuento que comienza por el principio, pero no acaba por el final. Para saber como termina, deberéis verlo en su totalidad.

2012/05/21

IPUINAK ETA KOMIKIAK SORTZEN

Ipuin edo komiki bat egin nahi duzu eta ez zara trebea marrazten?
 Lasai, ordenagailuak lagunduko dizu. 
Sartu eta ikusi.



Irudian klikatu eta zeure ipuina egin
     Para hacer tu propio cuento.


                                         
            Irudian klikatu eta zeure komikia egin
                    Para hacer tu propio cómic.







Blogaren  eskubiko zutabean,  orrialdeetarako estekak eskura izango dituzu.
En la columna de la derecha del blog mantendremos los enlaces a estas páginas.

2012/05/17

GURASOAK ETA SARE SOZIALAK





Gure seme-alabak sare sozialeko partaideak diren neurrian, gurasoentzat zenbait aholku interesgarri.
(Irudian klikatu dokumentua ikusteko)

2012/05/16

IPUINA: LAUKITXOA BOROBILTXOEN ARTEAN

Ikusi aldameneko bideoa eta begiratu zer gertatzen zaion borobiltxoen artean bizi den laukitxoari.
Zuk horrelakorik ezagutzen al duzu?



Ezberdinak izan arren, gure mundu zabal honetan denontzat dugu tokia

2012/05/14

BIDEO IPUINAK

Irudian klik eginda EUSKARAZKO IPUINEN BILDUMA eskura dugu. Ipuin ederrak, gelan zein etxean ikusi ahal izateko.
Esteka hau, blogaren eskubiko zutabean aurkituko duzue, zuzenean joan ahal izateko

GURASOAK SEME-ALABEEKIN IRAKURTZEN

Irakurketa modu atseginez nola landu.  Arreta mantentzen zailtasunak dituzten umeen gursoentzat  aholkuak, pausuak, hausnarketak, jarrerak...
 Interesgarria iruditu zaigu liburu hau.

                       


   Isabel Orjales Villar, es una de las ponentes en el Trastorno de Déficit de Atención con/sin Hiperactividad (TDA-H) celebarado en San Sebastián. Es autora de bastantes libros relacionados con dicho trastorno. Presentamos uno de ellos:


¿Has observado que a los tres años todos los niños quieren aprender a leer y a los cinco la mayoría de ellos no los soporta? ¿Te has preguntado por qué sucede ésto?


He aquí algunos de los errores que, sin duda, cometemos los adultos al enseñar a leer a los niños.

1. Enseñamos la lectoescritura como una técnica, no como una forma de comunicación.
2. Transmitimos al niño que lo importante en la lectura es cómo se lee el texto y no su contenido.
3. Como nuestra lectura de adutlos es autonómica, olvidamos que el aprendiz de lector tiene ante sí una difícil tarea que requerirá automatizar procesos tan complejos que, en un primer momento sobre todo, consumirán todos sus recursos atencionales produciéndole una gran fatiga.
4. Penalizamos o nos escandalizamos de sus errores de lectura.
5. Les sometemos a sesiones de lectura largas y cansadas en lugar de cortas y frecuentes.
Partiendo de las reflexiones anteriores, el programa de entrenamiento lector que hemos desarrollado en este libro trata de conseguir que el niño se mantenga el tiempo suficiente practicando la lectura pero manteniendo  la motivación, controlando el efecto de la fatiga y evitando la frustración.


Gai honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero hemen dituzue hiru liburu hauek. Sarean daude oso-osorik.
Más información sobre el tema en estos tres libros que se pueden consultar en la red.

El alumno con TDAH.
Guía práctica para educadores.
Editorial Mayo.
ISBN 978-84-96537-31-6
ADANA Fundacio


Trastorno por déficit de atención con hiperactividad
Guía para padres y educadores
ISBN 978-84-96537-31-6






Guía de actuación con el alumnado con TDA-H
Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
ISBN 84-457-2312-X | ISBN13  978-84-457-2312-8

2012/05/11

ABESTI EDER BAT: Goizeko euri artean

Txomin Artolak egindako abesti eder hau gogora ekarri nahi dizuegu. "Karaoke" modura abestu dezakezue, irudian klikatuz gero.
Goizeko euri artean aterkinarik gabe
eskuak sakelean pena bat bihotzian
etxetik urruti nago kaleetan bakarrik
goizeko euri artean kitarra bakarrekin.

lan bat hartu behar dut gaur zerbait bazkaltzeko
inork ez nau hartu nahi harrotza naizelako.
kaleetan abestu dut nete herriko kantak,
jendeak zerbait utzi du goizeko euri artean.

Ez horrela ibili, neskatxak esaten dit
hobeki hemen bizi gu biok elkarrekin,
batzuetan galdetzen diot neure buruari
zertarako naizen hemen, zergatik
ari naizen betiro kezkatzen.

Baina aurrera joan behar dut bide hartu arte
bakarrik izan behar dut hori iritsi arte.
eta egun on batean pozik ikusiko dut
eguzkia agertzen goizeko euri artean.


¨
Bajo la lluvia de la mañana, sin paraguas, con las manos en los bolsillos y gran pena en el alma,
me encuentro lejos  de casa, solamente acompañado de mi guitarra.
 Tengo que encontrar  trabajo para poder comer algo hoy, pero es  difícil porque soy extranjero.
 Canto canciones de mi tierra y la gente me da limosna bajo la lluvia.
“-Deja de vagabundear y ven a mi lado-” dice mi  amiga. "-Vuelve a mi y vive conmigo-".
Y a veces me pregunto qué hago aquí, solo, complicándome la vida.
Pero es mi destino y debo de seguir mi solitario camino,  para así algún día poder ser feliz
cuando vea salir el sol tras la lluvia de la mañana.

2012/05/07

HIZKUNTZEN ARTEKO ELKARBIZITZA / MULTIDICCIONARIO

Hizkuntzen arteko elkarbitza eta ezagutza sustatzeko webgunea.
43 hizkuntza konbinatzen ditu. eta  DIN A4 formatuan inprimatzeko moduan aurkezten du oinarrizko hiztegia. Edukiari dagokionez, esaldi arrunt eta erabilgarriak, ohiko hitzak, zenbakiak, koloreak, asteko egunak, hilabeteen izenak edota, besteak beste, urtaroenak hartzen ditu barne.

Webgune honen esteka, "blog" honen eskubuko zutabean egongo da
El enlace a esta página, se mostrará de forma permanente el la columna derecha de este "blog".

Mostramos una web que combina 43 idiomas y nos presenta un pequeño diccionario básico que se puede imprimir en formato DIN A4  para cualquier combinación de idiomas que elijamos. Contiene expresiones usuales, fórmulas de cortesía, colores,  números, días de la semana, meses, etc.